Legazpitik iritsiko zara Oņatira, GI-2630 errepidetik, Udana muinoaren portutik.

Oņati**. Bidaiariari harrigarria gertatzen zaio Oņatiko hirigunea lautada batean egotea, mendiz inguraturik baitago. Oņatik hiru bereizgarri ditu: batetik, eraikin garrantzitsuak ditu; bestetik, Gipuzkoan txertatu zen azken lurraldea da (XIX. mendean); eta, azkenik, Gipuzkoako udalerri zabalena da (108 Km2).

Oņati jaurerria izan zen. Oņatiko kondeak mendeetan zehar iraunarazi zituen pribilegioak, eta biztanleriak ez zuen hori oso ongi ulertzen

 

Kokapena. Legazpitik 12 kilometrora dago, 11ra Bergaratik, 11ra Arrasatetik, 15era Zumarragatik eta 84ra Donostiatik.

Izena: Oņati hitzak euskaraz muino asko dituen tokia esan nahi du.

Biztanleak: 11.000 inguru oņatiar. Eskualdeko herritarrek Txantxiku (igela edo apoa) goitizena ematen diete oņatiarrei.

Legendak dioenaren arabera, biltzar batean Guevara kondeak agindu zien oņatiarrei aretoko baldosa beltzak bakarrik zapaltzeko, zuriak ez zikintzeko helburuarekin. Horregatik, saltoka ibili behar izan zuten, igelen eta apoen antzera…

Kristoren maskara, Korpus eguneko prozesioan.

Mascara de Cristo. Corpus Christi de Oņati ( Oņate ).

Festak: San Migel (irailaren 29an). Egun horretan, herritar askok Euskal Herriko jantzi tipikoa janzten dute. Nolanahi ere, Oņatiko jaietako ekitaldirik originalena Korpus egunean egiten da: prozesio bat antolatzen da, eta Aldareko Jaunaren kofradiakideek desfilatzen dute, kandelatzarrak daramatzatela. Segizioaren amaieran, dantzariak joaten dira, eta dantza-errepertorio berezi bat eskaintzen dute: “kontrapasa”, “makildantza” eta “erkudantza”.

Kofradiakide zaharrenek Jesukristo, Apostoluak eta San Migel arkanjelua (herriaren zaindaria) pertsonifikatzen dituzte, pelukak, maskarak eta pertsonaia bakoitzaren ezaugarriak daramatzatela.

Herriaren sarreran dago, Legazpiko errepidetik joanda. Geldialdi bat egin dezakezu, edo pasaeran ikusi. Jarrai ezazu hirigune aldera.

Bidaurretako monasterioa. Juan Lopez de Lazarragak eta haren emazteak fundatu zuten, 1510. urtean, familiaren panteoi gisa erabiltzeko asmotan. Kanpoaldeko dekorazioa oso urria da. Bi sarrera ditu. Haietako batek hiru armarri, leihate bat eta lau kanpai sartzeko moduko kanpai-horma bat dauzka. Bigarrenak, berriz, ate xume bat, arku moteldua duena, lau armarri txiki eta irudi gutxi. Elizan, erretaula plateresko ikusgarri bat dago. Monasterioaren aurrean kapilauen etxea dago.

Convento de Bidaurreta. Oņate.

Planoa

Udaletxea**. Martin Karrerak diseinatu zuen, eta Foruen* enparantzan dago. Aurrealdeak —harlanduzkoa dena— hiru solairu dauzka. Beheko solairuak hiru arku dituen arkupea dauka, plaza aldera ematen duena, eta arku bana alboetako bi kaleetara ematen dutenak. Lehen eta bigarren solairuek hiru bao dituzte, frontoi hautsi batzuek errematatuak. Azken pisuaren erdialdeko baoaren gainean, herriaren armarria dago, eta haren gainean, frontoi handi bat, teilatu-hegalaren marra hausten duena. Lehen solairuko baoek balkoi luzea dute, eta azken solairukoek, berriz, balkoi bana.

Casa consistorial de Oņati.

Foruen enparantza Mariano Jose de Laskurainek diseinatu zuen, XIX. mendean. Eraikina egiteko, ibaiaren ibilgua aldatu behar izan zuen.

Lazarraga jauregia. Foruen enparantzan dago. Antzinako dorretxe bat dauka, Oņatiko kondearena zena eta Pedro Perez de Lazarragak erosi zuena XV. mendearen erdialdean. Haren semeak jauregi bat itsatsi zion dorretxearen aurrealdea zenari. Barrualdean, klaustro txiki baten itxura duen patio bat dago, zortzi zutabe dituena. Seguruenik, garai horretakoa da jatorrizko dorrearen esgrafiatua ere. Eraikinaren bi ataletan, garitoi mardulak daude pinakulu batzuek amaiturik.

Palacio Lazarraga. Oņati.

Otadui-Jausoro etxea. XVII. mendearen hasierako jauregia da. Kantoian duen balkoia da etxe honen bereizgarririk aipagarriena.

Urain dorretxea. Dirudienez, eraitsia izan zen, goialdea adreiluzkoa baita. 1950. hamarkadan zaharberritu zen.

Claustro de la Iglesia de S. Miguel. Oņati.

San Migel parrokia***. Lehendik zegoen eliza erromaniko baten gainean eraiki zen, eta hainbat zabaltzeren emaitza da. Jatorrizko gunea gaur eguneko hiru nabeetako batek eratzen zuen (Errosariokoa). XV. mendean, beste bi nabeak gehitu ziren: erdikoa (altuena da, eta ostiko-arkuek eusten diote) eta Ebanjelioarena. Klaustroa*** XVI. mendekoa da, gotiko flamigeroaren garaiko arku itsuak eta pinakuluak dauzka kanpoaldean. Barrualdean, badu bereizgarri bitxi bat: ibaiak zeharkatzen du klaustroa. Dorrea Manuel Martin de Karrerak diseinatu zuen, XVIII. mendearen amaieran. Aipagarriak dira bi hilobi* hauek: Oņate kondearena (kripta) eta Rodrigo Mercado de Zuazola apezpikuarena (Pietatearen kapera).

Iglesia de San Miguel. Oņate.

Rodrigo Mercado de Zuazola apezpikuaren ekimenari esker hasi ziren etxe hau eraikitzen, 1543. urtean. Domingo de la Carrera hargin-maisuak eta Pierre Picart eskultoreak parte hartu zuten eraikuntza honetan.

Eraikin honen bizitza konplexua izan da, eta baliabide ekonomiko urriek baldintzatu dute. XVIII. mendearen azken herenean, foru-instituzioek hartu behar izan zuten parte finantziazioan. XIX. mendean, irakaskuntza-jarduerak eten egin ziren denboraldi baterako, gerra-gatazkengatik

Sancti Spiritus Unibertsitatea***. Oinplano karratua du, erdialdeko klaustro soil baten inguruan antolatua. Bi solairu dauzka, erdi-puntuko arkuz hornituak eta hainbat pertsonaia irudikatzen dituzten medailoiz apainduak. Bi solairuak komunikatzen dituen eskailera-begia arkitektura mudejarra gogorarazten duen eskulanarekin estalita dago. Kapera ere aipatzeko modukoa da. Aurrealdearen bi alboetan bi dorre txiki altxatzen dira, eraikinak baino solairu bat gehiago dutenak. Fatxadaren erdialdean, ate nagusia dago, alboetara zutabe zizelkatu bana dituena. Alboetako dorreek ere zutabe zizelkatu bana dute izkinetan. Etxe hau errenazimentu garaiko eraikinik preziatuenetako bat da Euskal Herrian.

1540. urtean, Paulo III.a aita santuaren bulda batek eragin zuen Oņatiko Unibertsitatea eraikitzea. 1543an ekin zitzaion eskolak emateari, eraikin honetatik gertu dagoen Hernani etxean. 1869an, Unibertsitate librea hartu zuen barne, 1868ko ideien iraultzaren ondorioz. 1874-1876 urteetan, karlisten okupazio-garaian, babesa eman zion Real y Pontificia Universidad Vasco-Navarra-ri. 1895-1902 urteetan Universidad Libre Católica hartu zuen barne, eta handik aurrera, utzi egin zion unibertsitate izateari.

Claustro de la Universidad de Oņate.

XX. mendean, hainbat aldi ezagutu ditu: bigarren hezkuntzako institutua izan zen, protokolo notarialen artxibategia… Gaur egun, Soziologia juridikoaren institutu internazionalaren egoitza da, eta bertan dira Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren sail batzuk ere.

Unibertsitatetik aurrera egiten baduzu, lorategia duen toki batera iritsiko zara, eta han lurrinezko tren-makina bat dago ikusgai. Haren aldamenean, Oņatiko tren-geltoki zaharra.

N 11 tren-makina. Maquinista Terrestre y Marítimak eraiki zuen, 1922. urtean. Zerbitzua eskaini zion Ferrocarril Vasco-navarro-ri; adar batek (1923) San Prudentzio eta Oņati lotzen zituen.

 

Torre Zumetzegi. Oņate, antes de la restauración.

Zumeltzegi dorrea Guevara familiaren (Oņatiko konde-kondesak) gotorlekua izan zen. 1530 baino lehenagokoa da. Beheko solairuan, defentsarako osagaiak nagusi dira: 1,8 metroko lodiera duten hormak, gezileihoak… Ogiba formako sarrera du. XVII. mendean, nekazaritza eta abeltzaintzako establezimendua izan zen. 1984. urtean, etxebizitza izateko birgaitu zen.

Ez zaitez dorretxean sartu, jabetza pribatua da eta. Herrian ugari diren muinoetako baten gainetik ikus dezakezu.

Irten zaitez Oņatiko hirigunetik, GI-3591 errepidea hartuta. Jarrai iezaiezu Arantzazuko santutegia adierazten duten errotuluei.

Santa Ana komentua. Gaur egun, kultur etxea, antzokia eta ikastetxea da. XVII. mendekoa da. Eliza barrokoa da, gurutze latindarreko oinplanoa duena.

 

Arrikrutz haitzuloa Oņati eta Arantzazuko santutegiaren erdi bidean dago, herritik 6 kilometrora. Hara iristeko, GI-3591 errepideari jarraituko diogu eta gero, Araotzeko bidegurutzean eskuinetara hartuko dugu.

Arrikrutz haitzuloa**. Kilometro erdiko ibilbideak 55 metro jaisten ditu mendigunearen bihotzeraino, amildegiz eta pasabidez betetako inguru malkartsu batean egokitutako pasabide bati jarraituta. Astelehenetan itxita

Bertan, nabarmentzeko modukoak dira lurrazpiko erreka, estalaktita handiak eta, bereziki, adituek topatutako aztarna paleontologikoak, haitzuloetako lehoiaren eskeleto bat, pantera-burezurrak eta hartz aztarnategi ikusgarria, besteak beste.

E. Txillida

Santutegiaren ateetako baten orri bat.

 

Arantzazuko santutegia***. Arantzazuko Ama Birjina Gipuzkoaren zaindaria da. 1950. hamarkadan, kudeaketak hasi ziren Oņatitik gertuko mendietan eraikita zegoen santutegia handitzeko. Lan horretan, abangoardiako arkitekto, eskultore eta pintore askok jardun zuten: F.J. Saez de Oiza, L. Laorga, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Luzio Muņoz, Nestor Basterretxea… Artista horiek guztiak jarrera artistiko ofizialetatik urrun zebiltzan, eta gorabehera ugariren ondoren, lortu zuten bere garaiko moldeak hautsi zituen artelanak aurrera egin zezan. Gaur egun ere, mirespen handia eragiten du.

Hau da santutegiaren jatorria: Ama Birjina Rodrigo Baltzategi artzainari agertu omen zitzaion, 1469. urtean. Toki horretan Arantzazuko Andre Mariaren ermita altxatu zen. Santutegia, hasiera batean, mesedetako ordenaren esku egon zen; aurrerago, berriz, frantziskotarrek gobernatu zuten.

Gaur eguneko elizak gurutze latindarreko oinplanoa dauka, eta jatorrizko elizaren zimenduen gainean eraikita dago.

Iglesia del Santuario de Aranzazu. Oņate.

Aipatzeko modukoak dira oinplano karratua duten bi dorre, kanpoaldetik diamantez landutako harri-blokez apaindurik daudenak. Inguruko plazan dagoen kanpai-dorrea ere hala dago egina.

Utz ezazu santutegia, Oņatirako norabidea harturik eta, ondoren, Bergara aldera abiatu

Santutegian dauden artelanen artean, Jorge Oteizarenak dira aipagarrienak: Pietate bat sarbideko fatxadan eta, beheko aldean, apostoluen friso ospetsua, hamalau apostolu dituena hamabi izan beharrean.

Basilikako ateak, eskailera batzuk jaitsita aurkitzen direnak, Eduardo Txillidarenak dira. Eliza barruan, erretaula-itxura duen horma-irudi handi ikusgarri bat dago (Luzio Muņozek egina), Ama Birjinaren irudi bat (XIII. mendekoa) buru duela. Beirateak Xabier Alvarezek egin zituen; eta kriptako pinturak, Nestor Basterretxeak.

 

Kriptarako sarbidea kanpoaldean dago, santutegiaren aurrealdean.

Gipuzkoar emakumezko askok hartzen dute Aranzazu edo Arantzazu izena eta Arantza haren forma eratorria, Ama Birjina honen omenez.

 
Pastel del peregrino. Oņate.

Erromesaren pastela

Produktu tipikoak:

Erromesaren pastela

Ostatuak:

Hospedería de Aranzazu (H*) 47 logela ditu. Tel.: 943 78 13 13. (Frantziskotarrek zuzentzen dute). Santutegian dago.