Donostiatik Igeldoko errepidetik gatozela, N-634 errepidean sartuko gara. Har ezazu eskuinaldera, eta aurrera jarraitu. Oriora iritsiko zara.

Orio * arrantza-tradizio handia duen herri txiki bat da. Ezaguna da Kantauri osoan arraunketari dion zaletasunagatik eta, batez ere, traineru-estropadengatik. Bisitaria, seguruenik, harritu egingo da bandera hori asko ikusiko dituelako balkoietan (uda partean, batik bat). Horrek esanahi sinplea du: bandera horiek adierazten dute etxe horretako bizilagunak Orioko traineruaren jarraitzaileak direla.

Orio ( Guipuzcoa ) Bandera de los seguidores de la trainera

Puerto de Orio ( Guipuzcoa )

Utz ezazu N-634 errepidea, eta har ezazu Orio herriaren erdigunerantz. Saia zaitez autoa aparkatzen

Kokapena: Oria ibaiaren bokalean dago. Donostiatik 15 kilometrora dago, 5 kilometrora Zarauztik eta 10era Getariatik. Alde zaharra muino txiki batean zabaltzen da.

Orio 1379. urtean independizatu zen Donostiaren eskumenetik.

Orion geldialdi bat egitea erabaki baduzu eta zubia zeharkatzear baldin bazaude, ez ezazu zeharkatu. Metro batzuk lehenago eskuinaldera sartu behar zenuen, N-634 errepidea utzita.

Biztanleak: 5.000 inguru oriotar. Jorge Oteiza eskultorea eta Benito Lertxundi abeslaria herri honetan jaioa dira.

Festak: San Pedro (ekainaren 30ean) eta San Nikolas (abenduan).

Antzina, txalupa-zerbitzu bat zegoen Oriotik gertu, bidesari baten truke Oria ibaia zeharkatzeko aukera ematen zuena. XIX. mendean eraiki zen lehen zubia.

Abia zaitez, ondoren, kale Nagusira. Aldapa izugarria du, baina eskudela bat dauka, behintzat.

Arrantza-portua*. Oria ibaiaren bokalean dago, zubiaren inguruan. Zortea izanez gero, baxurako ontziak egongo dira amarraturik, eta arrantza-giroaz gozatu ahal izango duzu. Jarduera hau jaisten ari da pixkanaka, baina herriari izaera berezia ematen dio oraindik.

Itsasontziek arazoak izan dituzte beti portura iristeko, hareengatik. Egin diren obrek ez dute arazoa erabat konpondu.

 Orio. Enlace al plano del itinerario propuesto

Alde zaharra**. Txikia da. Kaleak aldapatsuak dira eta kale txiki ugari dago. Etxe askok (modernoagoekin nahasita badaude ere) antzinakoen xarma dute. Eman ezazu paseo bat alde zaharretik, topatuko dituzun xehetasun ugariei erreparatuz.

Proposatutako ibilbidearen planoa

Casco antiguo de Orio ( Guipuzcoa )
Iglesia parroquial de Orio ( Guipuzcoa )

Bariko San Nikolas elizaren ataria.

Bariko San Nikolas eliza**. Kale Nagusiaren lehen zatia egiten duzunean, etxe batera doan pasabide bitxi bat ikusiko duzu goialdean. Zeharka ezazu, eta eliz ataria ikusiko duzu eskuinaldean. Ez zaitez sar elizan aurkitzen duzun lehen atetik. Jarrai ezazu atariaren amaieraraino, eta pasa zaitez han hasten den pasabide bitxitik. Jatorriz, erronda-bide* bat da, kontrahormaren gainean eraikia, eta ingurua zelatatzeko talaia gisa erabiltzen zen. Bide horrek elizaren bigarren atera eramango gaitu. Sar zaitez ate horretatik, eta barrualdea ikusi ondoren, irten zaitez beste atetik kale Nagusitik jarraitzeko ibilbideari. Eliza gotiko garaiko lehengo elizaren zaharberritze errenazentista da (XVI. mendekoa).

Casco antiguo de Orio ( Guipuzcoa)

Casco antiguo de Orio ( Guipuzcoa )

Itzul zaitez kale Nagusira, eta iritsi amaieraraino. Ondoren, har ezazu eskuinaldera, Oa Almirantearen kalea, Iturribide kalean sartu, berriro ere kale Nagusira ailegatzeko. Egin ezazu kale Nagusia lehen egindako kontrako norabidean, Pilliku plazara iritsi arte. Plazan, har ezazu Urdaire kalea, Oa Almirantearen kalean amaitzeko. Jarrai ezazu kale horretatik eskuinaldera, eta herriaren alde berrira helduko zara.

Oriok bi hondartza ditu. Handiena kanpinaren ondoan dago. Bainu bat hartu nahi baduzu, autoa hartu eta bide-seinaleei jarraitu. Hondartzan aparkalekua dago.

Jarrai iezaiozu ibilbideari, N-634 errepidera itzuliz, Zarautz aldera. Arretaz begiratu bide-seinaleei, txikiak dira eta. Ezkerraldean, Agorregirako bidea dago, eta aurrerago, ezkerraldean, Iturraran aldera doana.

 

Pagoetako Parke Naturala*. Orio eta Zarautz Oriko gainak bereizten ditu. Gain horretan, bidegurutze bat dago, han aurkituko duzu Aiara doan errepidea (GI-2631). Bidegurutzetik kilometro batzuk aurrerago, Pagoetako Parke Naturala dago, eta han atsedenleku batzuk (mahaiak, erretegiak…) ez ezik, hainbat interesgune aurki ditzakezu: burdinola**, Agorregiko errotak* (martxan jartzen direnak une jakin batzuetan) eta Iturrarango Lorategi Botanikoa** (sarrera librea), bere interpretazio-zentroarekin eta nekazaritza-museoarekin*.

Iturrarango Lorategi Botanikoa handi samarra da. Osorik ikusteko, egun erdi bat behar duzu, gutxienez. Ideia orokor bat hartzeko, ordubete. Garai onena: udaberria. Iluntzean ixten dute.

Aia herrira heldu bazara, seinale txarra: parkea kilometro batzuk lehenago dago.

Pagoetako Parke Naturala bisitatzea erabaki baduzu, har ezazu autoa ibilbideari segitzeko, eta atzera egin Orioko gainera iritsi arte. Han, ezkerraldera hartu, Zarautz aldera

Ferreria de Agorregi ( Aia - Guipuzcoa )

Burdinolaren ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Egunak:

Apiriletik ekainera: asteazkena, ostirala eta igandea.

Uztailean: ostirala, larunbata eta igandea.

Abuztuan: asteartetik igandera.

Irailean: ostirala, larunbata eta igandea.

Urritik abendura: asteazkena, ostirala eta igandea.

Urtarriletik martxora: itxita dago.

Esandako orduetan, bisita gidatuak daude. Egiazta ezazu ordutegia aldez aurretik. Tel.: 943 83 53 89.

 Argazkia: Agorregiko burdinola (Aia)