Oriotik gatozela, uda aldean arazo larria izango duzu aparkalekua aurkitzeko. Proba ezazu toki bat bilatzen itsasertzetik urrutien dagoen aldera joanda (ezkerraldera). Har ezazu kontuan hiri luzea dela (2 km), distantziak kalkulatzeko. Alde zaharra sarreraren kontrako aldean dago.

ZARAUTZ** Gipuzkoako herririk turistikoenetako bat da. Hondartza handia du, hondoan Getariako Xagua duena eta surflariek biziki estimatzen dutena. Oro har, Zarautza joaten diren bisitariak fidelak dira: urtero errepikatzen dute bisitaldia. Egonaldiak beste herri turistikoetakoak baino luzeagoak izan ohi dira; izan ere, hemen —neurri batean— kontserbatu egiten da tradiziozko “udaldia”, hori bai, gaurko egunetara egokitua. Zarautzen bizitzea —ez dezagun engainatu gure burua— garestia da, baina poltsikorik pobreenek ere aurkitzen dituzte konponbide irudimentsuak. Kanpina da haietako bat.

Zarauzkoa hondartza irekia da, eta, horregatik, batzuetan, arriskutsua da bertan bainatzea, nahiz eta itsasoak irudi baketsua eskaini. Errespeta itzazu hondartzan jartzen diren banderak eta sorosleen aholkuak. Ez saiatu inoiz surflarien mailara iristen.

Zarautz. Vista general.

Zarauzko hondartza ez litzateke berdina izango “karpa” koloreanitzak izango ez balitu. Zerbitzu hau desagertzen ari da beste hondartza batzuetan, baina Zarautzen paisaiaren osagarri dira.

Kokapena: Donostiatik 25 kilometrora dago, 5 kilometrora Oriotik eta 5era Getariatik.

Biztanleak. 20.000 inguru zarauztar. Askoz gehiago dira uda partean; izan ere, askorentzat bigarren bizitokia da, eta gainera, apartamentu asko dago alokairuan.

Hauek dira Zarautzen jaiotako pertsonaia aipagarrietako batzuk: Jose Maria Agirre Egaña “Lizardi” (idazlea), Jose Anjel Iribar (futbolaria) eta Eloy de la Iglesia (zinegilea). Egoiliarren artean, Karlos Argiñano sukaldari beasaindarra aipatu behar da

“Erresaka” (bainulariak itsas zabalera urruntzen dituen ur-korrontea) traidoreaz gainera, hondartza honek badu beste arazo bat: itsasgoran, (irailean, batez ere), desagertu egiten da, olatuek irensten baitute. Kontsulta ezazu mareen taula.

Proposatutako igilbidearen planoa

Festak. Herriko jai nagusiak San Pelaio egunean (ekainaren 26an) ospatzen dira. Aste Nagusia ere ospatzen da (abuztuaren 15ean).

Euskal Jaiak. Egun bakarreko iraupena duen jai xumea da. Euskal Astearen ondoren ospatzen da, eta udaren amaiera iragartzen du, nolabait. Irailaren lehen asteburuan egiten da.

Zarauztar eta bisitari askok hartzen dute parte Euskal Jaietan, baserritarrez jantzita. Giro bikaina egoten da.

Torre Luzea. Zarautz.

Torre Luzea**. Jatorriz, Zarauztarren oinetxea izan zen, ganboatar bandoko familia nagusienetako bat izan zena. Defentsarako osagaiak eta jauregi bati dagozkionak nahasten dituen dorretxea da; berez, herriaren ateetako baten defentsarako erabili zen. Fatxadetan ikusten diren modiloi ugariek (harrizko irtenguneak) bastioei eusteko balio izan zuten garai batean. Bastioak defentsarako erabiltzen ziren zureko balkoi antzekoak ziren; balkoiak alboetatik ixteko, fatxadaren irtenguneak baliatzen ziren, leiho trilobulatuak dituztenak. Dorretxeetan ohi denez, lehen solairurako sarrerara iristeko kanpoaldean dagoen eskailera bat igo behar da. Lehen eta bigarren solairuetako leihoak, oro har, bikiak eta trilobulatuak dira. Zaharberritu egin zen, eta gaur egun, erakusketa-areto bat dago barruan.

Erakusketa-aretoa zabalik dagoela sumatzen baduzu, igo zaitez lehen solairura.

Museoaren ordutegia:

Asteartetik larunbatera, 11:00-14:00 eta 15:30-18:30. Igandeetan, 15:30-18:30. Sarrera: 1,20 €.

Santa Maria la Real eliza**. Kanpai-dorreak defentsa-dorre baten itxura du, eta herriaren ateetako bat defendatzeko erabili zen. Barrualdean, museo txiki bat dago dorrearen indusketaren emaitza, antzinako kartografia eta abar ikusgai dituena. IX. mendeaz geroztik, lau eliza egon dira toki horretan. Gaur egunekoa gotiko estilokoa da (XV. mendekoa).

Torre de la iglesia parroquial. Zarautz.

Palacio de Narros. Zarautz.

Narros jauregia**. Errenazimentu garaiko jauregi tipoetako adibidea da. Jauregi honetan, Isabel II.a erregina bizi izan zen inoiz.

Eraikin hauek ere interesgarriak dira: Portu jauregia, udaletxea bertan kokatu zen, 1936. urtean suntsitu zenean aurreko udaletxea.

Dotorekua etxea (XVI. mendekoa), Makatza etxea (XVI. mendekoa) eta Aita Frantziskotarren eta Santa Klara komentuak.

Jabego pribatua da, baina fatxada ikus dezakegu sarrerako burdinesitik eta atzealdea, berriz, hondartzatik.

Beste museo interesgarri bat Photomuseum izenekoa da, argazkigintzari eskainia.

Tel.: 943 13 09 06

Alderik garaienean, zelai bat dago, erdian hormigoizko pergola bat daukana.

“Vista Alegre” parkea. Santa Maria parrokiatik gertu dago parkearen sarreretako bat. Lorategia eta basoa dituen espazioa da, paseo erlaxagarri bat emateko egokia oso. Parke honetan, besteak beste, artelatzak aurki ditzakegu, ohikoa ez dena zonalde honetan.

Proposatzen dugun ibilbidea ez da halako paseoak emateko egokiena, baina…

Hurrengo etapari ekiteko (Zarautz-Getaria: 5 km), N-634 errepidea hartu behar duzu Santa Maria la Real elizaren inguruan, eta errepide horretatik jarraituko duzu, desbideratu gabe, elizaren ingurua Narros jauregiarekin komunikatzen duen pasabidea zeharkatuz.

Otorduak:

Aiten-Etxe. Tel.: 943 83 18 25.

Otzarreta. Aiten-Etxek bezala, maila handia eskaintzen du sukaldaritzan zein zerbitzuan (prezioak ere bat datoz maila horrekin). Tel.: 943 13 12 43.

Karlos Argiñano. Herriko jatetxerik ospetsuena da. Itsasertzean dago. Tel.: 943 13 00 00.

Ostatuak: Herri turistikoa bada ere, hotel gutxi dago.

Karloa Argiñano Hotela****. Txikia da: 12 logela, denak itsaso aldera begira. Jatetxe gainean dago. Tel.: 943 13 00 00.

Hotel Zarautz***. 75 logela ditu. Tel.: 943 83 02 00.

Kanpinak:

Talai-Mendi. Tel.: 943 83 00 42.

Gran Camping Zarautz. Tel.: 943 83 22 38.

Kontuz ibili oinezkoekin; izan ere, Zarautzen ohitura handia dago oinez joateko Getariaraino, eta, espaloi egokirik ez dagoenez, jendea bazterbide estutik ibiltzen da.