Irten zaitez Zumaiatik, N-634 errepidetik, Bilbo aldera hartuz. Kilometro batzuk egin ondoren, bidegurutze batera helduko zara.

ZESTOA. XIX. eta XX. mendeetan, Zestoako Bainuetxea izan zen, zalantzarik gabe, Gipuzkoaren barrualdeko bainuetxerik ezagunena. Eta  pixkanaka hotel-multzo zabal bat finkatu zen Gesalaga uren inguruan.

Zestoa Juan I.a erregeak fundatu zuen, 1383. urtean, Zestoako Santa Kruz izenarekin.

Har ezazu Zumarraga-Zestoa norabidea (GI-631 errepidea). Bost kilometro gehiago egin eta Zestoara iritsiko zara. Paseo bat eman dezakezu erdigune txikian edo bainuetxe aldera jarraitu.

Kokapena. Zumaiatik 15 kilometrora dago, 20 kilometrora Getariatik, 25era Zarauztik eta 50era Donostiatik.

Biztanleak. 4.000 inguru zestoar.

Festak. Ama Birjinaren jaiak (irailaren 8an).

Casa consistorial y casa toriles. Zestoa ( Cestona ).

Udaletxea eta alhondiga

 

 Puerta de la muralla. Zestoa ( Cestona ).

S. José atea.

Lili jauregia.

Foruen plazan, Ama Birjinaren parrokia, Udaletxea eta arkupe bikoitza duen “Alhondiga" aurkituko dituzu. Handik oso gertu, Erdi Aroko harresian zabaltzen ziren bi ateak ikus ditzakezu: Inmakulada eta San Jose; ate horiek dira antzinako harresi hartatik geratzen diren aztarna bakarrak.

Erdigunearen inguruan, Lili jauregia* dago, Lilibea oinetxea. Oinez hel zaitezke eraikin horretara, Zubiaurre zubia zeharkatuz. Jauregia gotiko estilokoa da, eta leiho bikiak, gargolak, garitoiak eta abar dauzka. Zumaiaren inguruan, Ekaingo kobazulo*** ospetsuak daude. Faksimile bat prestatu dute kobazuloko pinturen bisita turistikoa egiteko.

Iglesia parroquial de Zestoa ( Cestona ).

Eliza

Balneario de Zestoa (Cestona).

 

Zestoa utzi ondoren, jarrai ezazu errepidetik kilometro bat aurrerago. Zestoako Bainuetxera iritsiko zara.

Ur termalekin harremana duten hotelen artean, “Zestoako Bainuetxea” da aipagarriena. 1893. urtekoa da, zaharberritua dago, eta oraindik ere funtzionatzen du. Hotelak dituen aretoen artean, jatetxea eta antzokia dira nabarmenenak.

Saia zaitez zerbait hartzen hoteleko kafetegian, eta aretoak ikusmiratzen.

Ostatuak:

Zestoako Bainuetxea***. Tel.: 943 14 71 40.

Hotel Arocena***. Tel.: 943 14 70 40.