N-634 errepidetik iritsiko zara Zumaiara, itsasertzari jarraituz etengabe

ZUMAIA. Urola eta Narrondo ibaiak herri honetatik gertu itsasoratzen dira, eta padurak eta hareatzak eratzen dituzte itsasora bidean. Herri honen bereizgarririk aipagarriena originaltasun geologikoa da; izan ere, haren barrutian, Flysch eta rasa mareal izeneko formazioen adibideak mirets daitezke. Flysch: hostopilaren itxura duten geruzak. Rasa mareal: itsasoak flysch geruza bertikaletan egindako urradurak sortzen duen plataforma horizontala, itsasgoran ur azpian geratzen dena.

Merkataritza-portuak eragin izugarria izan zuen iraganean Zumaian; baina, gaur egun, jarduera hori iraganean egon zenaren lekukoa baizik ez da. Orain, kirol-portua ere badago.

Zumaia Alfontso XI.ak fundatu zuen, 1347. urtean, eta “Villagrana de Zumaya” izena eman zion.

Puerto de Zumaia

 

Kokagunea. Getariatik 5 kilometrora dago, 35 kilometrora Donostiatik, 8ra Zestoatik eta 5era Mutrikutik.

Izena. Dirudienez, zume euskal hitzetik dator, Urola ibaiaren bokaleko paduretan ugaria baita landare hori.

Biztanleak. 9.000 inguru zumaiar. Haien artean hauek aipa daitezke: Julio Beobide (eskultorea), Baltasar Etxabe (pintorea eta idazlea), Jose Maria Gonzalez Bastida eta Jose Maria Olaizola (musikariak) eta abar. Ignazio Zuloaga pintore eibartarrak Zumaia aukeratu zuen etxebizitza eta lantokia jartzeko.

Festak. San Telmoak (Pazko-igandea baino zortzi egun geroago). Jai horietan, ohitura dago arrantzale-jantziak janzteko. Dena dela, herriko jai nagusiak San Pedro egunaren inguruan (ekainaren 29a) ospatzen dira.

 

Erdigunean sartu aurretik, ez izan zalantzarik: bisita ezazu Zuloaga museoa.

Museotik irtetean, eraman ezazu autoa erdigunera.

Zuloaga museoa**. Zuloaga pintore entzutetsuak Zumaia hautatu zuen lantokia jartzeko; horretarako, Santiago ermita erosi zuen (haren osaba Daniel Zuloaga zeramistak ere gauza bera egin zuen Segoviako ermita batean). Kaperaren barrualdean, Julio Beobideren Kristo bat ikus daiteke; eta, alboetako batean, Quintin de Torre-ren Andre Maria Doloretako bat dago ikusgai. Eraikinaren gainerako aretoak museoari eskaini zaizkio, eta haietan Zuloagaren beraren obrak eta hark egindako bildumari dagozkion beste batzuk ikus daitezke: pintura gotikoa, El Greco, Zurbaran, Vicente Lopez, Gutierrez, Solana…

Uda partean zabaltzen dute. Beste urtaroetan ezin da bisitatu, jabego pribatua baita. Tel.: 943 86 23 41.

Hirigunera hurbiltzen ari zarela, jauregi deigarri bat ikusiko duzu mendi-hegalaren erdian.

Foronda jauregia. Eibarko udal-arkitekto Juan Jose Gurrutxagak diseinatu zuen. Estilo eklektikoa duen jauregia da, Erdi Aroko gazteluekin antz pixka bat duena, XX. mendeko burgesiaren gustukoa erabat. Mendi-hegalaren erdian dagoenez, erraz ikusten da herrian sartzean. Badira urte batzuk bertan kokatu zela kultur etxea.

Zumaia. Foronda jauregia

Museoa bisitatu baduzu, jo ezazu, ondoren, erdigunera. Elizarantz abiatu.

 

San Pedro parrokia* (XIV.-XVI. mendeak). Gotikoa da, eta nabe bakar eta zabal bat dauka. Kanpoaldetik, eraikin soila da, gotorleku-itxura duena. Aipagarriak dira inguruan dituen kontrahormak. Dorrea, elizaren oinetan dagoena (34 metroko garaiera du), soila da oso, apaingarririk gabekoa ia.

Barrualdean, aldare nagusiko erretaula* aipatu behar da, Juan de Antxietak tailatua (XVI. mendean) eta Martin de Arbizuk muntatua. Erretaularen oinarria XVIII. mendekoa da.

Alboetako kaperetan, eskola holandarrari dagozkion triptiko bana dago, eta Kristoren pasioaren eszenak irudikatzen dituzte biek.

Iglesia parroquial de Zumaia. Retablo de Juan de Anchieta.

Elizatik irtetean, Olazabal etxeraino iritsiko zara.

Olazabal etxea. Parrokiatik gertu dago. Eta aurrealdeak ematen duen plazako iturriarekin batera Zumaiako toki xarmangarrienetako bat eratzen dute. Juan de Olazabal Felipe II.aren idazkaria eta Inkisizioaren kontulari orokorra zen jauregi hau eraiki zuenean. Aurrealdea harlanduzkoa da, eta armarriak ditu.

Casa Olazabal. Zumaia.

Asteazkenetik igandera: 10:00-13:30 eta 15:00-19:30.

Tel.: 943 14 31 00

“Algorri” Interpretazio Zentroa. Estilo modernistakoa da, eta udal-hiltegi zaharra zegoen tokian kokaturik dago. Zentro hau Zumaiaren izaera geologikoaren originaltasuna zabaltzeko asmoarekin sortu zen, eta, batez ere, nazioartean ezagutzen diren fliysch eta rasa mareal adibideetan oinarritzen da.

El flysch desde la ermita de San Telmo (Zumaia)

Centro de interpretacion "Algorri". Zumaia.

 

Jauregia. Azpialdea Zumaia-Ganboatarren dorretxe zaharraren aztarnei dagokie.

 

 

Ubillos jauregia. Jatorrizko dorreari (XV. mendekoa?) oinplano karratuko patio errenazentista bat eta bigarren dorre bat (eskuinaldekoa) erantsi zitzaizkion, XVI. mendean. Geroztik, aldaketa batzuk jasan ditu.

 
 

Julio Beobide Museo-Tailerra. Kresala etxean kokatua, garai batean Beobideren lantokia zegoen tokian. Artistaren hainbat eskultura eta marrazki ditu ikusgai.

Helbidea: Julio Beobide, 27.Tel.: 943 86 16 08

 

 

Ostatuak:

Zelai Talasoterapia*. (26 logela). Tel.: 943 86 51 00

Zumaia Hotela*. Tel.: 943 14 34 41