GI-631 errepidetik iritsiko zara Zumarragara. Jarrai iezaiezu erdialdea adierazten duten errotuluei. Saia zaitez parrokiaren inguruan aparkatzen.

 

Planoa

ZUMARRAGA*. “Trenbide-arima” izan du XIX. mendeaz geroztik. Tren hauek elkartzen baitziren herrian: Norteko Ferrokarrila (gaur eguneko RENFE), Zumaia-Zumarraga trenbidea (Urola) eta Maltzaga-Gasteiz trenbidearen adarretako bat. Gaur egun, lehena bakarrik geratzen da.

Kokapena. Donostiatik 67 kilometrora dago, 35 kilometrora Zumaiatik, 16ra Azkoititik eta 3ra Legazpitik.

Izena. Zumar euskal hitzetik dator; herriaren armarrian agertzen den arbola da.

Biztanleak. 11.000 inguru zumarragar.

Festak. Santa Isabel (ekainaren 2an)

 

Eliza eta haren ataria ikusten dituzunean, Legazpi dorrea bisita dezakezu. Hara joateko, jar zaitez elizaren atzealdean, eta hartu Iñigo de Loiola kalea.

Iglesia parroquial de Nuestra Señora de la Asunción. Zumarraga

Andre Maria Jasokundekoaren parrokia* (XVI-XVII. mendeak). Garaiera bereko hiru nabe eta gangak dauzka, zutabe batzuen gainean.

Kanpoaldetik ikusita, ataria deigarria da oso; izan ere, erabat inguratzen duten arkuek eusten diote. Barrualdean, garaiera bereko hiru nabe dauzka. Erdikoa zabalagoa da, eta gangak ditu, ebakidura biribileko fustea duten zutabe batzuen gainean daudenak. Aldare nagusiko erretaula barrokoa da.

Familiaren semerik ospetsuena Migel Lopez de Legazpi izango da, seguruenik, Manila hiriaren fundatzailea (Filipinetan).

Jarraitzeko, irten zaitez parketik ezkerraldera, eta berehala topo egingo duzu trenbide azpiko pasabide batekin. Zeharka ezazu, eta ibai aldera abiatu

Legazpi dorretxea. Antza denez, XIII.-XIV. mendeetan eraiki zen. Hasiera batean, dorre almenaduna eta kanpoaldeko patio atxiki bat zeuzkan. XV. mendean, almena kendu eta zurez eta adreiluz berritu zen, kanpoaldeko patioa ere hartuz. 1935. urtean, abandonatu egin zuten, eta 1945.enean, Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten. Sarrera nagusiak ate dobelatua dauka, eta haren gainean Arriarandarren  armarria dago. Harrizko alderdian, zenbait gezileiho eta leiho zorrotz ere kontserbatzen dira. 1990. hamarkadan zaharberritu zen. Gaur egun, kulturgune bat dago eraikin honen barruan.

Casa-torre de Legazpi. Zumarraga

Atarian sartu eta lehen solairura igo zaitezke, eraikinaren egitura orokorra miresteko

Ibaiertzetik ehunka metro batzuk ibili ondoren, eskuinaldera hartu eta Legazpi kalean amaitzen den kale motz batean sartu behar duzu. Euskadi plazara iritsiko zara, han topatuko duzu Udaletxea.

Udaletxea XIX. mendekoa da. Beheko solairuan arkupe bat ikus daiteke. Arku guztiek bao bana dute lehen solairuan. Erdialdeko baoaren gainean, herriaren armarria dago. Udaletxe aurrean, estilo neoklasikoko arkupeak dituen plaza bat dago. Eta plazaren erdian, Migel Lopez de Legazpiri eskainitako estatua bat.


Zumarraga. Casa consistorial

URRETXU eta Zumarraga hiriguneak bata bestearen aldamenean daude, eta Urola ibaiaren ibilguak bereizten ditu biak.

Tours-eko San Martin eliza**. Iparragirre plazan kokaturik dago. Badu bitxikeria bat: zurezko gangak ditu harrizko zutabe zilindriko batzuen gainean. Bi aurrealdeak Erdi Arokoak dira, eta dorrea XVIII. mendekoa. Azpialdean, Tours-eko San Martinen irudi bat dago. Elizaren absidea XIX. mendean eraitsi zen, Azkoitiko errepidearen eraikuntza errazteko.

Urretxu Juan I.ak fundatu zuen, 1383. urtean, Villarreal de Urretxua izenarekin. Gaur egun, 7.000 urretxuar bizi dira bertan.

Urretxuko alde zaharra txikia da. Bisita ezazu, astia izanez gero.

Udaletxea

Jose Maria Iparragirreren (Urretxun jaioa) omenez egindako monumentua plazaren erdian dago. Udaletxea Corral-Ipeñarrieta jauregian (XVII. mendekoa) dago. Ateburuan, esaldi hau irakur daiteke: En la casa del que jura no faltará desventura. Gipuzkoako beste udaletxe batzuetan ere testu hori bera dago grabaturik.

Iparragirre kalean, badaude beste eraikin interesgarri batzuk: Areizaga jauregia eta Ipeñarrietatarren jauregia. Azkena erdigunetik kanpo dago, Santa Barbara baselizaren ingurunean. 1990. hamarkadan, zaharberritu egin zen, hainbat urtetan abandonaturik egon ondoren.

Ipeñarrietatarren jauregia

Har ezazu autoa. Eta jarraitu “Antioko baseliza” adierazten duten errotuluei.

Bisita-ordutegia:

Goizez, 11:30-13:30.

 Arratsaldez, 16:30-17:30 (maiatzetik urrira bitartean, 19:30ak arte)

 

Zumarragako Andre Mariaren eliza***, “Antioko baseliza”. Gipuzkoako eraikin erlijiosorik interesgarrienetako bat da. Kanpoaldetik, eraikin hau ez da batere deigarria, ez formagatik, ez apaingarriengatik zein handitasunagatik. Harrizkoa da, oinplano laukizuzenekoa, eta erdi-puntuko arkua duen ate xumea eta leiho biki bat dauzka. Barrualdean, aitzitik, zurezko osagaiak nagusitzen dira, eta horrek baserri-itxura noble interesgarria ematen dio. Inguruetatik bailararen bista zoragarriak ikus daitezke.

Ermita de la Antigua. Zumarraga

Har ezazu GI-631 errepidea, Legazpirako norabidean

Museoak

Mineral eta fosilen museoa (doakoa). Urretxu. Tel.: 943 73 04 28.

Aikur. Erlategia. Behatokiari esker, bisitariak inongo arriskurik gabe ikusi ahal izango ditu erleen joan-etorriak eta erle-motak, erregina barne; halaber, argi eta garbi bereizi ahal izango du talde bakoitzak zer lan egiten duen. Bideo baten bidez, zenbait bitxikeriaren berri emango da, hala nola, erlauntzako bizitzaren eta argizariaren ekoizpenaren berri. Urretxu. - Tel  943 720626

Otorduak:

Etxeberri jatetxea. Jatun handien klasikoa eskualde honetan. Tel.: 943 72 12 11.

Ostatuak:

Etxeberri Hotela**. 37 logela ditu. Dekorazio klasikoa. Tel.: 943 72 12 11.