Tolosatik iritsiko zara Albizturrera, GI-2634 errepidetik. Erne ibili: herrigune txikira heltzeko, eskuinaldean dagoen saihesbidea hartu behar duzu.

 
.Albiztur. Vista general

Errepidetik ikusten den Albizturren bista ederra da, belardiz eta zuhaiztiz inguratuta baitago. Elizaren inguruko multzoa nabarmentzen da.

 

ALBIZTUR Tolosaldeari dagokion herri txikia da. Oso ezaguna da eskualde osoan bertako jatetxeetan zerbitzatzen diren babarrun-janen* kalitateagatik (babarrun beltzak, azaz, odolkiz, txerri-saiheskiz eta piperminez lagunduta). Udalerrian Intxurreko harresi-barrutiaren eta Erdi Aroko Mendikute baserriaren aztarnak aurkitzen dira (ezagutzen ez dituenarentzat oharkabean geratzen dira).

Kokapena: Tolosatik 6 kilometrora dago, eta 33ra Donostiatik. Bidaniako gainaren hasieran dago kokaturik.

Biztanleak: 300 albizturtar inguru.

Festak: Jasokundeko Amabirjina (abuztuaren 15ean).

Albiztur. Vista parcial de la casa consistorial

Udaletxea Martin de Carrera arkitektoak diseinatu zuen, 1767. urtean. Eraikitzeko aurreko udaletxearen materialak baliatu ziren. Hauek dira fatxada nagusiaren (lehen bi solairuak harlanduzkoak ditu) osagairik nabarmenenak: hiru baoko arkupea eta eskuinaldeko kantoian dagoen armarri ikusgarria.

 

Albiztur. Caserio Leundaenea

Leundaenea baserria

Udaletxearen inguruan eraikin erakargarri batzuk ikus daitezke, esate baterako, Ganbaretxe etxea (Udaletxearen ezkerraldean) eta Leundaenea baserria.

Babarrun-janak:

RESTAURANTE HERRIKO ETXE. - Tel: 943652508

RESTAURANTE ELANE. - Tel: 943652314

RESTAURANTE UGARTE. - Tel: 943651728

SEGORE-ETXE-BERRI JATETXEA. - Tel: 943580976

 

 

Irten herritik Azpeitia aldera. Ez duzu zertan bueltatu etortzeko erabili duzun errepidera. Jarrai ezazu aurrera: GI-2634 errepidera iritsiko zara berriro. Adi Stop-arekin.

Albiztur. Paisaje desde Santa Elena

Santa Marinatik ikusten den paisaia. Santa Marina Albizturreko auzoetako bat da.