Hernanitik iritsiko zara, GI-131 errepidetik, Urnietako herrigunea zeharkatu ondoren. Andoaingo erdialdera heltzeko, itzulinguru bat eman behar da, biribilgune batekin topatu arte, eta han Andoain erdialdea norabiderantz jo.

 

Herri industriala da. Eta hango bi monumentu garrantzitsuak oso gertu daude elkarrengandik: parroki-eliza eta Udaletxea.

 

Eraikin horiek ez bisitatzea erabakitzen baduzu (eta hurrengo etapa egitea), biribilgunean Gasteiz aldera egin behar duzu. EZ aukeratu Donostia norabidea.

Andoain. Iglesia parroquial

Andoainek, hasieran, bi herrigune izan zituen: Andoain (Buruntza menditik gertu) eta Leizaur.

1615. urtean, “villa” izaera lortu eta ondorioz utzi egin zion Tolosaren edo Donostiaren mendeko izateari. Ordura arte herri horiekin elkartzen baitzen egoeraren arabera.

Herri honek nekazaritzan jardun du XX. mendearen erdialdera arte. Garai hartan hasi zuen herri-, industria- eta demografia-hedapena.

Andoaingo parroki-eliza. Lehen planoan, atari-dorrea; eta alboetan, arkupe bana.

Andoain gaur egun udalerri industriala da, Donostiako hiri-aglomerazioaren barruan kokatua.

Kokapena: Oria ibaiaren ertzean, Buruntza mendiaren hegalean eta 16 kilometrora Donostiatik.

Biztanleak: 16.000 andoaindar, gutxi gorabehera.

Festak: San Joan (ekainaren 24an) eta Santa Kruz (maiatzaren 3an)

Andoain abiapuntu ona da txango bat egiteko Leitzaran* haranean barrena. Donostiatik Iruñara doan antzinako trenbidea hartu behar da (Plazaolako trenbidea), gaur egun bidegorri* eta oinezko-bide bihurtua (Debekatuta dago autoarekin sartzea).

Autoa hartu eta Tolosa aldera abiatu.

Tourseko San Martin parroki-eliza* Francisco de Iberok diseinatu zuen, eta 1759-1774 urteetan eraiki zen. XVIII. mendeko Gipuzkoako elizarik adierazgarriena da, Loiolako santutegiarekin eta Donostiako Santa Maria elizarekin batera. Kanpoaldeko oinplanoa laukizuzena da, eta nabe bakarreko tenplua du. Buru poligonaleko gurutze latindarraren oinplanoa dauka, eta sakristiak buruaren inguruan dauden espazioak hartzen ditu. Gurutzaduratik oin aldera abiatuz bi ataripe ikus daitezke, bosna arku eta eraikinak oro har duen baino garaiera txikiagoa dituztenak. Korua oinetan dago, atari-dorrea bezalaxe. Kupula batek eta kupulatxo batek estaltzen dute dorrea, eta han herriaren armarri handia ikus daiteke. Kokalekua ere aipagarria da: terraza batean dago, aurrean harmailadi bat daukana.

Udaletxea (XVIII. mendea) parrokiaren ondoan dago. Bost baoko arkupea dauka, eta erdikoak ateburua du eta handiagoa da. Balkoi nagusiaren bi alboetara Gipuzkoako armarria (ezkerraldean) eta Andoaingoa (eskuinaldean) ikus daitezke.

Andoain. Casa consistorial

Andoaingo Udaletxea