Irten Donostiatik GI-131 errepidetik, eta Amara, Loiola eta Martutene auzoak zeharkatu. Astigarragara helduko zara.

 
Astigarraga. Arqueria de la casa consistorial

Herriaren izena astigar hitzetik dator; zuhaitz bat da. (Astigarraga = astigar-lekua).

 

 

 

Udaletxeko arkupea.

Astigarraga. Udaletxea 

Astigarraga Donostia inguruetan dagoen udalerri txikia da. 1941-1987 urteetan Gipuzkoako hiriburuari anexionaturik zegoen.

Kokapena: Donostiatik 5 kilometrora dago.

Biztanleak: 4.000 astigarragatar inguru.

Festak: Santio jaiak (uztailaren 25ean) eta Andre Mariaren Jasokundea (abuztuaren 15ean). Erromeria Santiagomendiko ermitan (abuztuaren 16an).

Astigarraga. Palacio de Murguia

Astigarraga. Murgia jauregia

Ez harritu zenbait sagardotegitan platerik jartzen ez badizute (erretilutik jango duzu zuzenean)… Baina hori ez da ezer…; tradizio handia dutenetan aulkirik ere ez duzu izango… Ez ahaztu berokiren bat eramatea (hozkirria nabaritu dezakezu)… Tradizioa da… Egokitzea da kontua. Zorte oneko bazaude, baliteke baten batek kanta herrikoiak interpretatzea txistuarekin edo soinuarekin; edo bertsolari-saio bat-bateko bat ikusteko aukera ere izan dezakezu.

 

Astigarraga sagardo-zonalde enblematikoenetako bat da. Sagardotegiak* baserriak dira, baina sagardogintzan espezializatuak. Urtarriletik apirilera bitartean (txotx-garaian) aisialdiko toki tradizionalak bilakatzen dira. Aspaldian, baserritarrak ere sagardotegietara joaten ziren, urte osorako sagardoa dastatu eta erostera, eta bertsotan, bola-jokoan, tokan eta abar jarduten zuten dastatzea laguntzeko.

Prezioa berdina da bezero guztientzat, eta eskubidea ematen du nahi adina sagardo edateko. Sagardoarekin batera janari hauek hartu ohi dira (aspaldian norberak eramaten zituen): entsalada, bakailao-tortilla, txuletoia, gazta, irasagar-gozokia eta intxaurrak. Herrian zabaldu diren hogei sagardotegien artean hauek aipa daitezke: Bereziartua, Gartziategi, Gurutzeta, Mina, Petritegi eta Zapiain.

Sagardoetxea: 943 (550575).

Tradiziozko sagardotegi batera baldin bazoaz, kupel ikaragarriak dituen areto handi batean sartuko zara, mahai luzez hornitua. Txotx! oihuarekin batera norbaitek kupeleko zipotza zabalduko du, eta edari preziatua aterako da zulotik. Bazkaltiarrak, orduan, bata bestearen atzetik, saiatuko dira sagardoa edalontzi zabal batean hartzen.

Donostia eta Errenteria dira gotorlekura joateko sarbiderik erosoenak. Normalean, oinez joan ohi da (edo autoz, Errenteriatik). Errenteria da haren jabea. Aldian-aldian, landarediak erabat hartzen du gotorlekua.

 

Herritik irteteko, Hernani aldera doan errepidea hartu behar duzu.

Udaletxeak (XVIII. mendea) badu interes pixka bat. Dirudienez, Jose de Lizardik diseinatu zuen. Eraikinaren aurrealdean errekarrizko zoladura duen zonalde bat ikus daiteke: idi-probak egiteko lekua da. Han dauden harri handiak arrastaka eramaten dituzte idiek herri-kirol honen lehiaketetan.

Murgia jauregia (Erdi Arokoa), Andra Mariaren Zeruratze parrokia eta Txoritokietako gotorleku txikia (XIX. mendea). Azkena izen bereko mendi-gainean dago eta Errenteriako Udalaren jabegoa da.

Astigarraga / Errenteria. Fuerte de Txoritokieta

Txoritokietako gotorlekua