Casa consistorial de Bidegoian, en Bidania

BIDEGOIAN Tolosaldea eskualdeari dagokion herri txikia da. 1964. urtean eratu zen, antzina independenteak ziren bi udalerri batzearen ondorioz: Bidania eta Goiaz. Izena bi herrien akronimoa da: BIDeGOIAz, eta “bidearen goian” esan nahi du.

Kokapena: Tolosatik 14 kilometrora dago, eta 41era Donostiatik. Bidaniako gaina behin gainditurik aurki dezakezu.

Biztanleak: 400 bidegoiandar inguru (bidaniarrak eta goiaztarrak)

Festak: Bidanian, San Bartolome egunean (abuztuaren 24an); eta Goiazen, Jasokunde egunean (abuztuaren 15ean).

Albizturtik iritsiko zara Bidegoianera, GI-2634 errepidetik. Aurrena Bidania topatuko duzu, udalerriaren herrigune nagusia.

Iglesia de Bidania

San Bartolome parroki-eliza*. Mendeetan zehar Gipuzkoako Biltzar Partikularrak Usarraga etxe desagertuan bildu ziren. Aurrerago, San Bartolome elizara aldatu ziren. Baina eliza garai haietan (XVIII. mendea) ez zegoen gaur egun dagoen tokian, baizik eta hilerriaren inguruan. Gurutze latindarreko oinplanoa dauka. Atariak ditu bi alboetan. Eta harlanduzko dorre lirain bat ikus daiteke, oinarrian atrioa daukana.

Koruan multzo* eder ikusgarri bat mirets daiteke, XIX. mende-amaierako sileria batek, Cavaillé-Coll organo batek (1902) eta XIX. mendeko atrile handi batek eratua.

Korura igotzeko, haren azpialdean dagoen beirazko ate bat zeharkatu behar duzu, aldare nagusira begira zaudela ezkerraldean geratzen dena. Han korura doan harrizko eskailera eder bat topatuko duzu.

 

Har ezazu autoa berriz ere, eta sartu Goiaz edo Azpeitia aldera doan errepidean (GI-3740); Urrakitik pasatzen da. Errepide horretan* paisaia zoragarriak ikusiko dituzu. Urrakiko gaina zeharkatu ondoren, Elosiaga (edo Elosua) auzora iritsiko zara.