Foruen plaza*, San Bartolome parroki-elizak eta Udaletxeak mugatua.

 

Elgoibar. Plaza de los Fueros. Iglesia de San Bartolome de Kalegoen y casa consistorial.

Plaza horretan bertan* frontoia (5) eta Arriola etxea (4) ere ikus daitezke.

Proposatutako ibilbidearen planoa

Elgoibar. Debabarrena eskualdeko beste udalerri industrial bat da.

Kokapena: 49 kilometrora dago Donostiatik eta 7ra Eibartik.

Biztanleak: 11.000 elgoibartar inguru. Haien artean Luis Mazzantini toreatzaile ospetsua (1856-1926).

Festak: San Bartolome (zaindariaren jaiak, abuztuaren 24a) eta Trinitate jaiak (ekainaren hasieran, danborrada eta eskopetariak nabarmentzen dira).

 

Herriaren sarreran, eskuinaldean (erne ibili), bide bat dago hilerrira joateko. Han aurkituko duzu Elgoibarko parroki-eliza zaharraren atea

 Olasoko San Bartolome parroki-eliza zaharraren ataria* gaur egun herriko hilerria dagoen tokian kokaturik dago. Arku zorrotza eta mainela dituen ataria da. Tinpanoa hutsik dago, apaindurarik gabe. Atezangoetan, ordea, 10 santa (barrualdeko atezangoan) eta beste hainbat santu daude (kanpoaldeko atezangoan). Badakigu Martin Sancho izan zela atearen egilea eta 1459an egin zuela, datu horiek obran zizelkaturik ageri baitira.

Elgoibar. Pórtico de la antigua iglesia de San Bartolome de Olaso.

Nafarroa plazan emango diozu hasiera ibilbideari. Altzolatarren dorretxea ikusi duzu, eta dorrearen kantoi batean armarria.

 

Altzolatarren dorretxea (1), Altzolako torrekua izenarekin ere ezaguna. Nafarroa plazan dago (garai batean Plaza Zaharra deitzen zen). XVI. mendeko hiri-jauregitzat har daiteke. Oinplano karratukoa da, eta beheko solairua eta beste bi solairu gehiago ditu. Fabrika harlangaitzezkoa da, ate dobelatua dauka, eta harlanduak ditu kantoietan eta baoen inguruan. Altzola familiaren armarria da apaingarririk nagusiena, etxearen kantoi batean kokatua dagoena. Gaur egun Kultur Etxearen egoitza da.

 

Elgoibar. Torre de Alzola.

Altzolatarren dorretxea, Nafarroa plazan.

Errosario kaletik jarraitu Foruen plazaraino.

Kalegoengo San Bartolome parrokia (2) (XVIII. mendea). Olasoko San Bartolome eliza ordezkatzeko eraiki zen. Gurutze latindarreko oinplanoa dauka, baita eliza-atariak ere bi alboetan. Juan Martinez de Agirrek, Lucas Longak, eta Tomas eta Antonio Larrazak parte hartu zuten eraikin honen diseinuan. Ignacio eta Francisco Iberok, berriz, kanpoaldeko zatirik deigarriena diseinatu eta eraiki zuten: dorrea, oinplano karratuko bi gorputz eta beste gorputz oktogonal bat dituena. Azpialdeko gorputzean arku zorrotzeko sarrera dauka; bigarrenean, balkoi bat; eta hirugarrenean, kanpaiak, erdi-puntuko lau arkutan sartuak. Gorputz horren gainean kupula bat dago bere kupulatxoarekin. Elizako gurutze-gangak Francisco Iberok diseinatu zituen.

Kalegoen gaur eguneko Foruen plazaren izen zaharra da. Goiko kalea esan nahi du.

 

Udaletxeak (3) itxiera ematen dio plazari hego-mendebaletik. Ez dago garbi nork egin zuen. Baina Tomas Larrazak eta Francisco Iberok parte hartu zuten aldez edo moldez, eta dirudienez lanik handiena Sebastian Lekuonak burutu zuen. Beheko solairuan erdi-puntuko bost arku dauzka, atariaren sarbideak direnak. Lehen solairuan, berriz, bost bao ditu hiru balkoitan antolatuak, mentsulen gainean. Erdialdeko baoaren gainean herriaren armarria dago. Frontoi triangeluar baten barruan kokatua dago, fatxada baino pixka bat aurreratuago dagoen planoan; profilean erlaitz aurreratu bat dauka.

 

Elgoibar. Casa Arriola.

Arriola etxea

Arriola etxea (4) (Francisco Ibero, 1754) bi eraikinek eratzen dute. Udalak eraiki zuen alokatzeko asmotan. Zortzi arkuko arkupea dauka (alboetan ere beste arku bana) eta zortzina bao hurrengo bi solairuetan, arkuen gain-gainean geratzen direnak. Hirugarren solairuan ganbarak daude, teilatu-hegalaren azpian ikus daitezke haien bao txikiak. Fatxada harlangaitzezkoa da, eta harlandua erabili da arkupean, kantoietan, inpostetan eta baoen inguruan.

Udaletxearen aurrez aurre kokatua

 

Txankakua zubia (6) Deba ibaiaren gainean. XV. mendeko dokumentuetan aipatzen bada ere, gaur egun kontserbatzen den obra XVII. mendearen hasierakoa da. Zubi-branka duten hiru arkuk eratzen dute. XVIII. mendearen hasieran zabaldu egin zuten; beraz, geroztikakoa da ibaian gora duen fatxada. Berriki hormigoizko taularen beste zati bat zabaldu dute.

Elgoibar. Puente de Txankakua sobre el rio Deba.

Herritik irteteko, Altzola auzo aldera hartu.

Makina-erremintaren museoa. Zulagailuak, fresatzeko makinak, tornuak eta eskualdeko makina-erreminten beste fabrika batzuen fundatzaileen erreferentziak ikus daitezke. Areto nagusia XX. mende-hasierako tailer mekanizatu bat da. Helbidea: Azkue auzoa, 1. - Tel. 943 74 84 56.

 

Alzola. Puente y casa Albizkua

Altzola zubia eta Albizkua etxea

Altzola auzoan bainuetxe zahar baten eraikinak aurki ditzakezu, XIX. mendearen hasieratik XX. mendearen erdialdera funtzionatu izan zuena. Gaur egun, “Altzolako Ura” botilatzeko instalazioak daude.

Altzolako zubia XVII. mendetik existitzen da, eta aurrerago zabaldu egin zen. Aldirietan Albizkua etxea (ondo-ondoan kokatua) eta Aurretxe jauregia ikus daitezke, lonjari eta gaur egun dagoen ostatuari lotuak biak. Garai batean ibai-portu bat egon zen toki horretan.

Alzola. Antiguo balneario

Altzolako bainuetxe zaharra.