Har ezazu autoa berriro, eta Bergara aldera jo. Elosua mendatera iritsi baino pixka bat lehenago, ezkerraldera abiatu, Elosuarantz

Elosu (Bergara). Atrio de la iglesia de S. Andres

ELOSUA auzune txiki-txikia da (Bergarako udalerriaren barrukoa). Aldirietan gaztelu txiki bat egon zen Erdi Aroan, kanposantu inguruan. Dirudienez, gaztelua eratu zuten harriak San Andres eliza eraikitzeko erabili zituzten handik gertu. Begi hutsez ez da ikusten gazteluaren aztarnarik.

Eliza hau bitxia da; izan ere, atari* itzaltsu batek inguratzen du zati batean. Sarbide diskretua du (frontoi ondoan). Hurbileko baserrien postontziak han bertan daude.

Bigarren sarbidea are bitxiagoa da, baserri baten atarian sartzen ari zarela ematen baitu.

Elosu (Bergara). Iglesia de S. Andres

Elosua. San Andres eliza eta inguruko eraikinak.

Elosuatik gertu atsedenleku eroso bat dago, “picnic” egiteko prestatua.

>