Astigarragatik iritsiko zara, GI-131 errepidetik.

 
Hernani. Plaza de los gudaris

Gudarien plaza*. Udaletxea, ezkerraldean; eta San Joan Bataiatzailearen parrokia, eskuinaldean.

Hernani. Calle mayor, 42

 

Kale Nagusia, 42

 

Hernani* herri industriala da, Donostiako hiri-aglomerazioaren barrutian dagoena. XIII. mendearen hasieran fundatu zen.

Kokapena: Urumea ibaiaren ibarrean dago, Santa Barbara mendiaren magalean, 10 kilometrora Donostiatik eta 3ra Urnietatik.

Biztanleak: 20.000 hernaniar inguru. Haien artean, Jose Maria Setien (Donostiako gotzaina 1979 eta 2000 urte-tartean), Elias Querejeta (zinema-ekoizlea, 1942-) eta Gabriel Zelaia (poeta, 1911-1991).

Festak: San Joanak (ekainaren 24an). “Azeridantza” berezia da (ekainaren 25 eta 26an eta Inauterietan): dozena bat hernaniar, musika berezi batek lagundurik, soka bati lotuta mugitzen dira. Zenbait momentutan ikusleak sokarekin inguratu eta kolpe-sorta ederra ematen diete eskuetan daramatzaten maskuri puztuekin.

Urte luzeetan zehar “Acero y Fundiciones del Norte (Pedro Orbegozo)” lantegiaren instalazioak izan ziren Hernaniko industrigune bakarra. 1990ean desagertu ziren. Hernaniko haranak izandako burdin tradizioaren oinordekotzat har daiteke

Gudarien plaza aldera abiatu. Han udaletxea eta parroki-eliza aurkituko dituzu. Bisita ezazu elizaren barrualdea. Ondoren, bila ezazu kale Nagusia, eta kalean barrena ibili.

Sartu ezkerraldeko lehen kaletik (Zapa kalea). “Tilosetara” iritsiko zara. Tradiziozko lekua da hernaniarren aisialdian.

Itzul zaitez berriz ere Kale Nagusira eta aurrera egin kale horretatik.

Proposatutako ibilbidea

Gudarien plaza*. Plaza horretan San Joan Bataiatzailea izeneko parroki-eliza ikus dezakegu. Aurrealde ikusgarria du, eta dorrearekin eta Udaletxearekin batera herriko zokorik* ederrenetako bat eratzen du.

Eliza* XVI. mendean eraiki zen, parrokia orain dagoen tokitik Agustindarren komentura aldatzearen ondorioz. Nabe bakarrekoa da. Aurrealdea (XVIII. mendea) aipatzeko modukoa da, Martin Zalduak egina. Hauek dira haren osagairik garrantzitsuenak: erdi-puntuko arkua, frontoi batek errematatzen duena, eta San Joan Bataiatzailearen irudia duen horma-hobia, ateburuan ikusgai.

Udaletxeak* ) estilo eklektikoa du. XIX. mendearen amaieran eraiki zen. Aurreko eliza ordezkatzen du, azken karlistadan suntsitu baitzen, bertako munizio-biltegiak eztanda egin zuenean. Aipagarriak dira behealdeko arkupea, alboetan dituen bi dorretxoak eta balkoi nagusia.

Hernani. Iglesia parroquial

Parroki-eliza

 

 

Foruen plazara heltzen zarenean, begira iezaiozu 33. zenbakiari, kale-kantoian: Zabala-Jauregi etxea da, modernista estilokoa. Sartu Foruen plazan, eta har ezazu Kardaberaz kalea. (Agustindarren komentua ikusi nahi baduzu, jarrai ezazu Kale Nagusitik. Komentura irtengo zara).

 

Hernaniko alde zaharraren egitura Erdi Arokoa da, nahiz eta eraikin gehienak geroztikakoak diren.

Kale Nagusian* fatxada ederreko dozena bat etxe ikus daitezke. Haietako batzuek noblezia-armarriak dituzte; eta beste batzuetan, berriz, Erdi Aroko hainbat osagai kontserbatzen dira. Kalea bere osotasunean hartuta interesgarria da, baita zenbait ordutan egoten den giroa ere.

Agustindarren komentua garai batean Hernaniko parrokia zaharra zegoen tokian eraiki zen, eta haren aurrealdea baliatu zuten.

Hernani. Casa Portalondo

Portalondo etxea

Jarrai ezazu Kardaberaz kaletik kale mehar batekin topo egin arte. Ezkerraldera hartu. Amaieran arku zorrotzeko ate bat ikusiko duzu: Zapa atea. Zeharkatu arkua eta erreparatu ate xumeari. Atzera egin Kardaberaz kaletik, eta jarraitu Gudarien plazara iritsi arte.

Foruen plazaren eta Kardaberaz kalearen (46. zenb.) kantoian, Erdi Arokoaren itxura duen eraikin zahar bat ikus daiteke, arku zorrotzeko leiho bikiak dituena. Portalondo etxea da; "Jentilen dorrea" izenarekin ere ezagutzen da.

Zapa atea Erdi Aroko harresiaren ateetatik kontserbatu den aztarna bakarra da.

Hernani. Portal de Zapa.

Zapa atea.

Sar zaitez Udaletxeko arkupean, eta irten han dagoen pasabidetik. Arkua zeharkatuz, plaza txiki batera helduko zara.

 

 

Leoka ikuztegia eta iturria dimentsio txikikoa eta neoklasiko estilokoa. U erako oinplanoa du. Erdialdean ubide mehar bat dauka, ura iturburu batetik hartzen duena; iturburu horrek garai batean urez hornitzen zuen herri osoa. Barrunbeak zurez eta teilaz egindako estalkia du, lau zutabek eusten diotena. 2006. urtean birmoldatu zuten.

Har ezazu ezkerraldean daukazun kalea, eta hasi eskailera batzuk jaisten. Ermita txiki bat ikusiko duzu, eta amaieran, Leoka ikuztegira iritsiko zara. Abiatu berriro ere auto aldera.

 

 

Mota honetako ibilbide batean gotorlekura igotzea gomendagarria ez bada ere, errepide egokia (seinalatu gabe dago) hartu beharko duzu hara joan nahi izanez gero.

Santa Barbara gotorlekua. Herri osoa ikusmenean duen mendian kokatua dago. Azken karlistadan eraiki zen, aurreko gerran egin zen oinplano bereko beste gotorleku baten gainean. Gainaldean, Santa Barbara ermita (berriki eraikia) eta jatetxe bat daude. Nahikoa ongi kontserbatzen da, nahiz eta azken boladan jokabide ez oso ortodoxoak jasan behar izan dituen. Gainera, barrualdean zuhaitz batzuk landatu dituzte, epe ertainean arriskuan jartzen dutenak hormen egonkortasuna.

 

Har ezazu Donostiarantz doan errepidea, eta errotuluei erreparatu. Erne egon; izan ere, halako batean eskuinaldera desbideratu beharko duzu zakar samar. Lehenengoan asmatzen ez baduzu, itzulbidea nahiko konplikatua da. Museotik irtendakoan, Gasteiz edo Andoain aldera doan errepidetik jarraitu.

Chillida-Leku***. Eduardo Chillidak (Donostia, 1924-2002) idatzi zuen: “Egun batean utopia bat izan nuen amets: nire eskulturek atseden hartzeko gune bat aurkitzen nuela eta jendea baso batean barrena bezala ibiltzen zela haien artean”. Utopia egun batean utopia izateari utzi eta Chillida-Leku bihurtu zen, belardi zabal bat hamaika “biztanle” dituena: haren eskultura harrizkoak eta metalezkoak. Lursailaren barruan Zabalaga* baserria dago, barnealdean obra txikien erakusketa bat ikus daiteke. Baditu bestelako aretoak ere: oroigarri-denda bat, aldi baterako erakusketak egiteko espazio bat, areto nagusi bat eta dokumentazio-zentro bat E. Chillidaren obrari buruz. Bisitaldi derrigorrezkoa. Ordutegia: Irailetik ekainera: 10:30etik 15:00etara. Asteartean itxita. Uztailean eta abuztuan: 10:30etik 20:00etara. Igandeetan: 10:30etik 15:00etara. Tel. 943 336 006 (ITXITA DAGO).

Hernani. Chillidaleku