Andoaindik datorren N-I errepidetik iritsiko zara Tolosara. Herriaren erdialdeko aparkalekua arauturik dago.

 
.Tolosa. Tinglado, puente de Navarra, Palacio de idiaquez.

Oria ibaia, Tolosatik igarotzean. Ezkerretik eskuinera: Zerkausia, kasinoa (Idiakez jauregia), Santa Maria eliza eta Nafarroako zubia. Tolosa hiria 1256an fundatu zen, Alfontso X.a erregeak, “Jakituna” izenekoak, emandako hiri-gutunari esker.

Escopetera

Eskopetaria

Tolosa Tolosaldea eskualdeko herririk nagusiena da. Ezaguna izan da XX. mendean zehar paper-fabrika eta papera manipulatzeko enpresa ugari zituelako. Haietako gehienak 1980. hamarkadan desagertu ziren, baina Paper Eskola bat kontserbatzen dute herrian, espezialistak formatzen jarraitzeko.

Kokapena: Donostiatik 26 kilometrora dago, 1era Ibarratik eta 12ra Andoaindik. Oria ibaia erdialdetik igarotzen da, eta Uzturre menditik herri osoa ikus daiteke.

Biztanleak: Gutxi gorabehera, 18.000 tolosar. Haien artean: Pablo Gorosabel (historialaria), Felipe Dugiols (militarra), Eduardo Mokoroa (musikaria), Ainhoa Arteta (kantaria), Antonio Zavala (idazlea) eta abar. Tolosako biztanleak pertsona dinamikoak, saiatuak eta umoretsuak izan ohi dira.

Festak: San Joan (ekainaren 24a), bere bordondantza eta eskopetariekin. Tradizio handia dute hango inauteriek (egunak aldatu egiten dira).

Antzinako foru-sisteman ez zen existitzen hiriburuaren kontzeptua. Hainbat herrik betetzen zituzten instituzioen eginkizunak, txandaka; eta Tolosa zen herri haietako bat. Dena dela, Gipuzkoako hiriburua izatera iritsi zen XIX. mendeko urte gutxi batzuetan.

Trianguloan emango diozu hasiera ibilbideari. Plaza horren izena bere forma bitxiari dagokio. Erreferentzia-lekua da tolosarrentzat.

Tolosa. Bordondantza

Bordondantza

 

Trianguloa plazaren inguruetan, Tolosarentzat garrantzitsuak diren bi eraikin ikus daitezke: Artxibategia eta San Frantzisko komentua.

Proposatutako ibilbidearen planoa

Gipuzkoako Artxibategia (1) Tolosan kokatu zen, gutxienez XVI. mendetik aurrera. Hasieran herriko parrokian egon zen, eta aurrerago eraikin bat egin zen horretarako San Frantzisko pasealekuan. Gaur egun (Gipuzkoako Artxibategi Orokorra izena du), bertan gordetzen dira foru-instituzioetatik (Biltzar Nagusiak eta Foru Aldundia) datozen dokumentu guztiak, Gipuzkoako Korregimenduaren artxibategia eta Tolosako notari barrutiko protokoloak, baita hainbat fondo pribatu ere. Eraikina (1904) Manuel Etxabe arkitekto gipuzkoarrak diseinatu zuen. Erdialdeko zatiak bi solairu ditu agerian, eta beste lau lur azpian. Alboetako zatiek oinplano luzeagoa dute. Fatxadak hareharrizko harlanduz eta adreiluz eginda daude; egitura, berriz, hormigoi armatuzkoa da.

Tolosa. Archivo General de Gipuzkoa

Artxibategia

 

San Frantzisko komentua (2), Frai Miguel Aranburuk Errenazimentu garaian diseinatutako obra. 1604 eta 1674 urte-bitartean eraiki zen. Gaur egun eliza baizik ez da kontserbatzen, baina garai batean komentuek izan ohi dituzten barne guztiak zituen patio karratu baten inguruan antolatuak, baita San Jose ikastetxea (arteak eta teologia ikasteko) eta baratze bat ere. Erretaula, besteak beste Anbrosio Bengoetxeak egindakoa, nabarmena da. Fatxada nagusia, batere luxurik gabea, kareharrizko harlanduz egina dago. Hiru baoko portikoa eta bi armarri ikusgarri dauzka.

Tolosa. Convento de S. Francisco

San Frantzisko komentua

Pasa zaitez harrizko arkuaren azpitik. Eskuinaldean, Zerkausia plaza dago (merkatua). Jarrai ezazu aurrera, Zerkausia kaletik. Behin merkatua zeharkaturik, eskuinaldera hartu. Zubi batera helduko zara.
 

Harrizko arkua (XVIII. mendekoa) (3). Erdi Aroan harresi batek inguratzen zuen herria. Arku hau harresi horretako Gaztelako Atea zegoen toki berean dago. Urte askotan zehar inguruko eraikinetan integraturik egon zen, baina haiek eraitsi zirenean, 1990. hamarkadan, arkua salbatu egin zen. Haren ezkerraldean, garai batean Foru Aldundiaren egoitza izan zen eraikina (zaharberritua) ikus daiteke. Aurrez aurre Jorge Oteizaren metalezko eskultura bat dago (Atauts izenekoa, 1994).

Zerkausia merkatua Tolosaren beste sinbolo bereizgarrietako bat da. 1900. urtean eraiki zen. Alejandro Mujika arkitektoak diseinatu zuen: metalezko zutabe batzuek estalki lau bati eusten diote. 1927. urtean, ibai aldeko eta alboetako zatiak handitu zituzten (Guillermo Eizagirre) hormigoi armatua erabiliz. Horrek nabarmen aldarazi zuen ibaira ematen duen fatxadaren itxura: pilastra zilindrikoak eta puntu-erdiko arkuak dauzka, eta alboetan dorretxo bana. 2006. urtean birmoldatu egin zen, beste erabilera batzuk emateko espazioari. Lurrean herria inguratzen zuen harresiaren aztarnak ikus daitezke.

Tolosa. Arco situado en el lugar donde estaba la puerta de Castilla

Gaztelako Atea

Zeharka ezazu Nafarroako zubia. Ibaiaren beste aldean Tolosaren bista ederrenetako bat ikusiko duzu. Zubiaren beste aldean, Santa Klara komentua ikus dezakezu.

Santa Klara komentua (5). XVII. mendean hasi ziren eraikitzen. Kanpoaldetik ikusirik, dimentsio handiko eta batere luxurik gabeko eraikina da. Eliza aipatzeko modukoa da. 1732. urtean amaitu zuten eraikitzen, eta erretaula rokoko bat dauka Ignazio Iberok egina (XVIII. mendearen erdialdea)

Tolosa. Convento de Sta. Clara

Zeharka ezazu zubia berriro, baina aurretik erreparatu adreiluzko eraikinari. Idiakez jauregia da.

Idiakez jauregia (XVI. mendea) (6). Gaur egun kasinoaren egoitza da (elkarte pribatua). Ibai aldera begira dagoen fatxada adreiluzko fabrikaz eraiki zen, harresi zaharra baliatuz azpialdean. Barrualdean gela erregularrak lortzeko asmotan, gorputz irten batzuk eraiki zitzaizkion harresiari.

Fatxada nagusia Plaza Zaharra eratzen duten kantoietako bat da. Kareharrizko harlandua erabili zen eraikitzeko. Dekorazioa soil samarra da: inpostak, idi-begi obalatuak eta armarria.

Tolosa. Palacio de Idiaquez (o Idiakez)

Idiakez jauregia. Plaza Zaharrera ematen duen fatxada nagusia.

Jarrai ezazu aurrera. Plaza Zaharrera helduko zara. Udaletxea ikusiko duzu barruan.

Udaletxea (7). 1672. urtean amaitua. Oinplano laukizuzena du gutxi gorabehera. Gaur egun hiru solairu dauzka, baina XX. mendearen zati batean laugarren solairu bat ere izan zuen, XXI. mendearen hasieran desagertu zena. Fatxada nagusia adreiluzkoa da, eta harlandua dauka kantoietan, baoetako zirrikituetan eta beheko solairuko arkuterian. Hainbat urtetan zehar bi udaletxe izan ziren Tolosan, baina Plaza Zaharrean dagoenak iraun du gaur egunera arte (Plaza Berrin zegoena duela hamarkada batzuk eraitsi zen).

Tolosa. Casa consistorial

Sartu Udaletxearen eskuinaldean hasten den kaletik. Andre Maria plazara iritsiko zara. Aranburu jauregia eta errota elizaren eskuinaldean daude.

Aranburu jauregia (8). XVII. mendean hasi ziren eraikitzen, eta 1990. hamarkadan birmoldatu egin zen udal liburutegia jartzeko. Hiru solairu dauzka, hiruna bao dituztenak. Fatxada nagusia kareharrizko harlanduzkoa da. Horma horretan nabariak dira lehen solairuaren erdialdeko baoan duen frontoi hautsia, armarri txiki samar bat erakusten duena, inpostak eta teilatu-hegalaren azpiko frisoa.


Errota (9). Errota zahar bat da, 2006. urtean moldatu zena haur-liburutegia eta kafetegi bat jartzeko. Kafetegian dauden argi-zulo batzuetatik begiratuz gero ikus daiteke ura nola pasatzen den eraikinaren azpitik.

Palacio de Aramburu (Tolosa)

Aranburu jauregia

Behin eliza barruan zaudela, eskuinaldean San Esteban ermitaren portalea nola berreraiki den ikus dezakezu.

Andre Mariaren elizak* (10) beste eliza bat ordezkatzen du seguruenik XIII. urtean eraikia. Andre Mariaren eliza XVI. eta XVII. mendeetan zehar eraiki zen. Geroztikakoak dira dorreak eta kanpai-horma (Martin Karrera, 1764), baita portalea ere (Juan Antonio Uznidan) San Joan Bataiatzailearen irudia duena. 1781. urtean sute bat pairatu zuen elizak, eta Silvestre Perez arkitektoak proiektu bat gauzatu zuen elizaren zenbait elementu neoklasizismoaren arabera moldatu eta erretaula berria jartzeko.
 

Tolosa. Iglesia de Santa Maria

Andre Maria plaza utzi eta Kale Nagusitik sartu. Amaiera aldean aurkituko duzu Atodo jauregia.

Tolosan badira pasabide estu batzuk kaleak trabeska komunikatzen dituztenak. Adi ibili, eta horietako bat ikusiz gero, ez izan zalantzarik eta sartu barruan

Atodo jauregia* (11) Kale Nagusiaren amaieran kokatua. Harlanduzko fatxada soil bat dauka kale horretara begira (gainerako fatxaden fabrika adreiluzkoa da). Lau solairu ditu. Lehendabiziko hiruretan bao handiak daude, apaingarririk gabeak ia (balkoi baten gainean dagoen armarria izan ezik); azken solairuan, berriz, bao txikiak dituen galeria bat ikus daiteke. Teilatu-hegal handia dauka landutako harburu batzuen gainean. Gaur egun, etxebizitzak daude barruan.

Tolosa. Palacio Atodo

Atodo jauregia

Jarrai ezazu kalearen amaieraraino. Gorriti plazara helduko zara. Har ezazu Korreo kalea, eta eskuinaldera egin ikusten duzun lehen kaletik. Plaza Berrira iritsiko zara.
 

Plaza Berria ikusi ondoren, sar zaitez berriro Korreo kaletik. Berdura plazara helduko zara.

Tolosa. Plaza de la Verdura

Berdura plaza

Plaza Berria. Tolosako Alde Zaharrean dauden plazetatik handiena da. XVII. mendearen azken urteetan eta XVIII.aren hasieran hainbat eraikin eraistearen ondorioz antolatu zen. Plaza honetan funtzionatzera sekula iritsi ez zen udaletxe bat egon zen, baina hara aldatu ziren ordura arte Plaza Zaharrean egiten ziren zezen-korridak. Bigarren udaletxea ez da existitzen gaur egun; izan ere, merkatu publiko bat eraiki zen, Rikardo Eizagirrek 1931. urtean diseinatua.

Berdura plaza. Arkupea duen plaza estu bat da, kristalezko egitura metaliko batek estalia. Mujikak diseinatu zuen, 1899. urtean, egunero egiten zen merkatua bertan kokatzeko asmoz.

Zuzenbidearen plaza (Euskal Herria plaza da haren izen ofiziala) arkupea duen plaza da. Barruan epaitegiaren eraikin zaharra eta kartzelak ikus daitezke (1853).
“Trianguloa” plazan emango diogu amaiera ibilbideari.

Berdura plaza ikusi ondoren, Korreo kaletik jarraitu eta ezkerraldean Letxuga kalea topatuko duzu. Kale hori koloretsuenetako bat da Gabonetan eta Inauterietan.

Korreo kalearen eskuinaldera hartuta, Errementari eta Arostegieta kaleak zeharkaturik, Rondilla kalera iritsiko zara (zabalagoa da). Hortik Zuzenbidearen plazara abiatu.

 

 

 

(c) Topic

TOPICeko fondoen atal nagusiena XX. mendeko bigarren zatiko sormen interesgarriz osaturik baldin badago ere, XVIII. eta XIX. mendetaraino doazen txinatar itzalen bilduma bat ere baduela nabarmendu behar da ere, edo XIX. mendeko txinatar harizkoak ere bai. Iraganaren ikuspegi honek etorkizunaren ulermenean eta etorkizuna burutzeko laguntza estimagaitz bat suposatzen du.

Jarduerak

Koru-Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketa** (Azaroaren 1aren aldean) Abesbatzen nazioarteko zirkuitu baten partaide da. 1969. urtean eman zitzaion hasiera.

Titirijaia: Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia**. 1983. urtetik egiten da. Hamar bat eguneko iraupena du, eta hogeita hamar bat konpainiak hartzen dute parte.

TOPIC*** (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo zentroa). Tradiziotik abangoardiarainoko bere kontzepzio guztietan, txotxotxongilo artearen garapen, sustapen eta perfekzionamendu helburuak elkar banatzen dituzten guztientzako espazio erabilgarri bat izango da beraz eta beste arteekin duen elkar harremanetara beti zabalik. Tel. 943.650414

 

 

Bi jaialdi horietako batean Tolosan egokitu eta ikuskizuna aukeratzean asmatzen baduzu, benetako gozatualdia bizi dezakezu.

 

"Kolorin".

 

Autoa hartu eta Azpeitia adierazten duten errotulei jarraitu (GI-2634 errepidea).

 

Tolosako Inauteriak***. Gainerako inauterien ezaugarria luxua bilatzea da. Tolosakoak, berriz, oso bestelakoak dira, ospetsuak baitira irudimen eta umore onagatik. Tolosa izan zen Frankismo garaian inauteriak kontserbatu zituen herri bakanetako bat (udaberriko jaiak izena eman zitzaien).

Tolosa. Carnavales. Txaranga "Arco Iris"

Egun horietan bisitatzen baduzu herria, saiatu igandean iristen, eguerdiko 12etan (zehatz-mehatz).

Trikimailua: utzi autoa geltokia duen gertuko herriren batean eta trena hartu. Aparkatzea oso konplikatua da inauterietan.

“Xaxu” gozotegiaren museoa. Letxuga kalea, 2. Museo txiki eta bitxia da, Gorrotxategi familiaren ekimenez sortua. Sarrera doakoa da. Aldez aurretik eskatu behar da ordua. Tel.: 943 67 07 27

Delicias de Tolosa

Deliziak

 

Cigarrillos de Tolosa

Zigarroak

Produktu tipikoak

Tolosako babarrunak oso estimatuak dira eskualde osoan. Poltsatxo bat eros dezakezu, etxean prestatzeko, Tolosako merkatuan zein janari-dendaren batean. Hori bai, betiko babarrunak baino garestiagoak dira, baina kalitatea ere handiagoa da. Jatetxe askotan ere dastatzeko aukera dago (odolkiz, azaz eta piperminez lagunduta).

Tolosako teilak eta zigarroak: tipikoak dira herrian. Hauek dira osagai nagusiak: gurina, azukrea eta almendrak. Deliziak ere ospetsuak dira. Eceiza gozotegian eska ditzakezu.

Xaxuak: almendrazko kremaz egindako pasteltxo gozoak. Galde ezazu Gorrotxategi gozotegiaz.

Alubias de Tolosa

Tolosako babarrunak

Xaxu. Postre tipico de Tolosa.

Xaxua

Non egin otorduak?

Casa Julián: erretegi tradizionala. Derrigorrezkoa da Tolosako babarrunak, txuleta erreak eta pikillo piperrak dastatzea. Giro berezia: sarrerak ohiko tabernaren itxura dauka, eta jakin dute barrualdean “aspaldiko” giroari eusten. Prezioak bat datoz haren ospearekin. Tel 943 67 14 17

Sausta. Kalitate-prezio erlazio egokia. Eguneko menua eta dastatzeko menua interesgarriak dira. Belate pasealekua, 7. Tel. 943 65 54 53

Frontoia: Eguneko menua. Beotibar pilotalekuaren eranskin batean kokaturik dago. Tabernan giro bikaina egoten da asteburu-gauetan.