Deba. Portada de la iglesia parroquial

Debako parroki-elizaren ataria

Mutrikutik iritsiko zara Debara, N-634 errepidetik. Saia zaitez hondartza inguruan aparkatzen (uda aldean aparkaleku arautua). Abiatu Plaza Zaharrera, han aurkituko dituzu Santa Maria la Real eliza eta iturri xume eder bat (2).

 

DEBA* kostaldeko herria da, eta izen bereko ibaiaren bokalean dago kokatua. Gaztelako Santxo IV.ak fundatu zuen, 1294 urtean. Hasiera batean, kostaldetik urrun dagoen toki batean eraiki zen (Itziarren), baina 1343an, Alfontso XI.aren erregealdian, tokiz aldatu zen.

Kokapena: Donostiatik 40 kilometrora dago, eta 4ra Mutrikutik.

Biztanleak: 6.000 debar inguru. Haien artean, Francisco de Lersundi (XIX. mendea) (Gobernuko Presidente eta Ministro izan zen).

Festak: San Roke (abuztuaren 14tik 20ra bitartean). Zezenek (entzierroak eta zezenketak) garrantzi handia dute; izan ere, jaietan erabiliko diren abelgorriak haztea da Lastur auzoaren jarduerarik tradizionaletako bat.

Ibilbide gomendatuaren planoa

Lehen kokalekuan egon zen bitartean, Monreal izena hartu zuen. Ondoren, kostaldera hurbildu zutenean, Monreal de Deba izena eman zioten. Eta aurrerago izenaren lehen zatia galdu zuen.

Abiatu Plaza Zaharrera, han aurkituko dituzu Santa Maria la Real eliza eta iturri xume eder bat (2). Bisita-ordutegia: 9etatik 13etara.

 

Santa Maria la Real elizak** (1) lau angeluko dorre bat (XVI. mendea) dauka, Plaza Zaharrera ematen duena. Itxura zakar samarra du. Zulo bat du kanpaia jartzeko, leiho bat eta horma-hobi txiki bat Amabirjinaren irudia hartzen duena. Azpialdean, plaza aldera zabalik dagoen arkupe bat ikus daiteke, aurrealdean bi arku eta alboetan arku bana dituena. Barrualdean, atari** gotiko (XV. mendea) ederra dauka, polikromatua (XVII. mendea). Aipagarriak dira Amabirjinaren bizitza adierazten duten irudiak eta apostoluak. Atari honen osagaietako batzuk aurreko eliza batekoak dira. Tenpluaren barrualdea handia da, hiru nabe dauzka garaiera berekoak eta absidea erdialdeko nabean. Klaustro* karratua ere (XVI. mendea) ikusgarria da. Arku zorrotzak ditu eta gurutze-gangak. Sakristiako altzariak bikainak dira (Francisco de Ibero, 1770).

Deba. Torre de la iglesia y fuente

Parroki-eliza eta iturria.

Elizatik irtetean, sartu Lertsundi kaletik Foruen plaza aldera. Plaza horretan dago Udaletxea.

Urrundu plazaren hondorantz. Handik Udaletxearen fatxada ikus dezakezu. Udaletxearen kontrako aldean dagoen kalerantz begiratzen baduzu, Santa Krutz baseliza txikia ikusiko duzu (4).

Udaletxea (3) (Ignacio de Ibero, 1748). Fatxada nagusiak Foruen plazara ematen du. XVII. mendean sortu zen, eta eraikitzeko hiri-bilbearen zati bat desagerrarazi behar izan zuten. Fatxada nagusia harlanduzko hareharrizkoa da. Hiru solairu ditu, inpostek bereiziak. Behekoan, arkupe bat zabaltzen da, banku luze bat eta ate egoki dekoratu bat dituen atari baten sarbidea dena. Eskuinaldeko arkuak aukera ematen du kale batean sartzeko. Bigarren solairuak hiru bao ditu, balkoi luze batek lotuak; aipagarria da balkoiaren baranda, burdin hesian haizemaile bat duena apaingarri. Hirugarren solairuan bi bao baizik ez daude, eta bien arteko tartean armarriak ageri dira: Espainiakoa, Gipuzkoakoa (ezkerraldean) eta Debakoa (eskuinaldean).

Deba. Casa consistorial

Udaletxea

Deba. Mercado

Merkatua

Merkatua eta pasealekua (6) (Manuel Echave, 1910) galeria bat da hiru arkuk eta burdinazko zortzi zutabek eusten diotena. Erdiko arkuan herriaren armarria dago, eta balaustrada batek errematatzen du.

Gainera, badaude nolabaiteko interesa eskaintzen duten bestelako eraikinak ere: Aldazabal etxea, Baņez jauregia, Bustin Zuri jauntxo-etxea, Agirre jauregia, Artamendi etxea, Alos dorrea etxea eta Sasiola dorrea.

Lertsundi kaletik jarraitzen baduzu, Bustin Zuri jauntxo-etxera (7) helduko zara. Edo nahiago baduzu, abiatu Udaletxearen eskuineko arkurantz. Portu kalearekin bat egiten du. Jarraitu kale horretatik Merkatura iritsi arte.

Zumaiaren eta Debaren artean herriaren jatorrizko gunea aurkitzen da: Itziar. Herrigune horretan eliza nabarmentzen da, barrualdean Amabirjinaren irudi txikia duena.

 

Udalerriaren barrutian, nahiz eta errazago irits daitekeen Zestoa aldetik, Ekain kobazuloa aurkitzen da. Hormetan historiaurreko pintura bikainak*** ikus daitezke. Ez dago zabalik publikoarentzat. Baina luze gabe kobazulo artifizial bat zabalduko dute pintura horien faksimileekin

Itziar (Deba) Iglesia

Itziarko eliza