Mutriku. Playa de Saturraran

Mutriku. Saturraran hondartza

Mutriku. Iglesia de Nuestra Seņora de la Asuncion

 

Jasokunde Ama Birjinaren eliza

 

 

(+Testuan ageri diren zenbakiak planoari dagozkio).

MUTRIKU*

MUTRIKU* Gipuzkoako kostaldeko herria da, eta bera da Bizkaitik gertuen dagoena. Duela gutxi arte, baxurako arrantza zen herri honen jarduera nagusia.

Kokapena: Donostiatik 47 kilometrora dago, eta 4ra Debatik.

Biztanleak: 5.000 mutrikuar, gutxi gorabehera. Haien artean, Kosme Damian Txurruka (1761-1805) eta Antonio de Gaztaņeta (1656-1728), itsasgizona eta itsasontzi-diseinatzailea.

Festak: Malen jaiak (uztailaren 22an).

 

Uda izan eta bainu bat hartzeko gogoa edukiz gero, portutik gertu dagoen hondartzara joan zaitezke, edo are hobeto, Saturraran hondartzara. Herri-irteeran dago, Ondarroa aldera. Forma bitxiak dituzten harkaitzak ikus daitezke hondartza horretan.

 

 

Mutrikuko planoa

Mutriku. Casa Galdona

Galdona etxea. Eta eskuinaldean Arraturriaga iturria.

Jasokunde Ama Birjinaren eliza** (1+), Silvestre Perezek diseinatu zuen estilo neoklasikoan. Sarrera nagusia Txukurra plazan hasten den harmailadi batek edertzen du. Plaza horretan ikus daiteke estatua (2) ere, plazari izena ematen dion itsasgizon mutrikuarraren omenez eraikia. Baita Udaletxea (3) (XIX. mendea) eta Galdona etxea (4) ere. Azkena Juan Galdonaren aginduz egin zen XVII. mendearen amaieran. Aipagarriak dira etxearen kantoian dituen armak. Haren eskuinaldean, Arraturriaga iturria (5) dago.

Mutriku. Estatua de Cosme Damian Churruca

Txurrukaren estatua

Mutriku. Casa Luardo

Luardo etxea

Txurruka etxea (6) Antonio de Gaztaņetaren aginduz eraiki zen, XVII. mendearen erdialdean, horregatik ezagutzen da izen horrekin ere. Balkoi nagusiaren alboetan armarri ikusgarri bana dauka. Deigarriak dira balkoietako barandak ere.

Luardo etxea (9) gaur egun euskararekin erlazionaturiko kulturgune baten egoitza da (euskararen etxea). Arku zorrotzeko ateak dauzka, leiho bikiak eta teilatu-hegal zabalei eusten dien sistema bitxia.

Mutriku. Casa de Churruca

Txurruka etxea

Galdu kaleetan barrena, eta ez ahaztu portua bisitatzea.

 

 

Montalibet jauregia (11) Juan Jose de Iturribalzagaren (Oņako baroiaren) aginduz eraiki zen, XVIII. mendearen erdialdean. Francisco de Ibero arkitektoak diseinatu zuen: ahalegin handia egin behar izan zuen lur maldatsura egokitzeko. Fatxada nagusian bi solairu nagusi daude. Behekoak bi ate eta hiru leiho dauzka; goikoak, berriz, bost bao, balkoi luze batek lotzen dituena. Gainera balkoia kantoi aldera luzatzen da, bere baitan hartzeko alboetako fatxada batean dagoen baoa. Goian txapitula-erako beste solairu bat dauka, leiho txikiekin. Apaingarrietan armarria da nabarmenena; kantoi batean dago. Orobat, aipagarriak dira bi pilastrak eta ate nagusiko idi-begia.

Mutriku. Casa Montalibet

Montalibet jauregia

Zabiel jauregia

Zabiel jauregia (8) (XVI. mendea). Teilatu-hegal zabala du. Fatxada nagusian, harlanduzkoa dena, balkoi nagusia gailentzen da, bi zutabek markoztatua (zutabe horiek atearen alboetan dituenen gainean daude). Goialdean, frontoi kurbatua dauka, eta frontoiaren barruan armarria ikus daiteke. Gaur egun kulturgune baten egoitza da.

 

Mutriku. Puerto

Portua

Berriatua dorrea (12) herria 1543. urtean suntsitu zuen sutearen aurretik eraiki zen. Erdi Aroko dorretxeen ezaugarriak ageri ditu: alboko eskailera kanpoaldean, leiho bikiak, horma lodiak, garaiera handia, gezileihoren bat edo beste, garai batean urkamendiei eusteko erabiliko ziren modiloiak, eta abar. Erreparatu ate dobelatuaren giltzarrian daukan gurutze grabatuari, alfa eta omega letra grekoak dituena. Dena dela, dorre honek aldaketa handiak jasan ditu sortu zenetik. Zi zatitan banatua dago, eta zatietako bakoitzak bere bilakaera propioa izan du.

Mutriku. Casa Berriatua (Maqueta)

Berriatua dorrea

 

Museoa:

Bentalekua: arrantzaren inguruko museo txikia. Ikusgarria da XX. mende osoan zehar arrainaren enkantea egiteko erabili zen makina. Udan dago zabalik. Bestela, turismo-bulegoan eska daiteke bisita-ordua.