Aduna. Bikarioetxe e Iglesia parroquial.

Ezkerra: Bikarioetxe, antzina landetxe izana (egun, aterpetxea, jatetxea eta taberna)

Eskuina: Jasokundeko Andra Mariaren parrokia-eliza.

Hirigune tradizionalak eliza, landetxea, udaletxea eta dozena erdi baserri hartzen ditu. XX. mende amaieran eta mende honetako hasieran nabarmen handitu da, eskola, pilotaleku berria eta etxebizitza eta familiabakarreko txalet ugari eraiki baitira.

ADUNA. Udalerri txiki hau garai batean Donostiako eta Tolosako udalerrien zati zen.

Kokapena: Donostiatik 15 kilometrora eta Andoaindik 4 kilometrora. Herri gune nagusia muino baten gainean dago kokaturik.

Biztanleak: 320 adunar gutxi gorabehera.

Festak: Andra Mariaren Jasokudea ( abuztuaren 15ean). Bertan, Ollasko-jokua izeneko aspaldiko dantza bat nabarmendu behar da, eskualdeko hainbat herritan egiten zena.

Aduna. Cartel indicador.

"Azulejos Hernanik" egindako kartel adierazle zaharra. Gipuzkoako herri guztietan ezartzen zen herri sarreran. Adunakoa elizaren atzealdean mantentzen da.

Eman ezazu bira bat herrian eta inguruetan besterik gabe. Ez ahaztu elizaren elizpea. Bazkalordua bada joan zaitez sagardotegiren batera (bi minutu oinez) edo aterpetxera.

Jasokundearen Andra Maria elizaren zatirik handiena XVI. mendekoa da, nahiz eta portada gotiko zaharrago bat duen, artxiboltak dituen arku puntaduna duena. Elizpea egurrezko landa egitura duen teilatu batek estaltzen du. XX. mende hasieran eraikitako dorrearen berezitasuna kapitel zorrotza da. Bere barnean erretaula nagusia, ziur aski Pedro de Latijerak egina (XVII. mendea) eta alboko kapila batean kokatutako Kristo bat nabarmentzen dira.

Aduna. Atrio y portada de la Iglesia.

Elizpea eta portada

Aduna. Txantxane

Txantxane

Plazaren inguruan dauden baserri batzuk herriko arkitekturaren erakusgarri izan daitezke: Vikarioetxe (egungo aterpetxea eta taberna), Txantxane edo Torrea, eta baita sakabanatutako beste zenbait ere (Zabale).

Jan eta ostatu hartu

"Uztartza" aterpetxe eta jatetxea. 943 69 34 81

"Aburuza" Sagardotegia. Tel.. 943 69 24 52

"Zabala" Sagardotegia: Tel.: 943 69 07 74

Aduna. Torrea

Torrea