Laurgain, Agorregi e Iturraran. (Ortofoto de Base. Diputación F. de Gipuzkoa)

Aiara iristeko ez ezazu hartu Orio irteeran errekaren gaineko zubia zeharkatu eta berehala hasten den errepidea. Orioko Gainera iritsi arte aurrera jarraitu eta mendatearen gune altuenean ezkerrera hartu “Aia” (GI-2631) adierazten duten seinaleei jarraituz.

AIA*. Gipuzkoako udalerri zabalenetakoa (56 km) osatzen duen nekazal herria da, bertan Pagoetako parke naturala nabarmentzen da.

Kokapena: Aiako herri-gunea muino baten gainean kokaturik dago, Donostiatik 29 kilometrora, Oriotik 9 kilometrora eta Asteasutik 13 kilometrora.

Biztanleak: 1800 aiar daude gutxi gorabehera.

Festak: San Donato (abuztuaren 7an) eta San Lorentzo (abuztuaren 10ean).
Arretaz ibili muino gaineko seinaleak beste izen bat agertzen baitu: "Zudugarai"


Arretaz ibili muino gaineko seinaleak beste izen bat agertzen baitu: "Zudugarai"

“Agorregira” iristeko hartu ezkerrera “Manterola” adierazten duen kartela bat ikustean. Beheranzko kilometro bate gin ondoren aparkaleku batera iritsiko zara (handik aurrera debekatua dago zirkulatzea). 900 metro besteri kez dira geratzen Agorregira iristeko.

Pagoetako parke naturala leku interesgarria da ez baita berez espazio naturala, gizakiak eta naturak elkarbizitzen ikasi duten lurraldea baizik.

1956. urtean Gipuzkoako Foru aldundiak hartu zuen bere balio naturalak babesteko xedez. 1983. urtean nabarmen handitu zen, eta gaur egun, bisitariari gizatiartutako paisaiaz gozatzea ahalbideratzen dio. Bereziki, familia giroan gozatzeko oso egokia da piknik eremu ugari baititu errepidean zehar banatuak. Bi elementu oso interesgarri barne hartzen ditu: Lorategi Botanikoa eta Agorregiko Errota multzoa**.

Gomendatutako ibilbide planoa

 

Ferreria de Agorregi (Aia)

Trukoa:

Bisita gidaturik topatzen ez baduzu, goialdeko argazkian gezi batez adierazten den pasabide estutik barrena sartuz burdinolaren barrualdea ikus daiteke. Burdin hesi bat dago eta bertatik barrualdeko zati handi bat ikus daiteke.:

 

Burdinolan eta errotan ikusten dituzun kofadura guztietara gertura zaitez, horrela mekanismoak ikusi ahal izango dituzu.
 

Agorregi ** errota ugarik eta burdinola batek osatzen duten multzoa da. Egungo instalazioen aurrekariak bilatzeko Agorria burdinolara jo behar dugu, Lurgain jauntzaren menpe zegoen eta 1530. urtean funtzionatzeari utzi zion, baina bi errotek jarduera jarraitu zuten 1754. urtera arte.

XVIII. mendearen erdialdean, Joaquín de Lardizabalek, onibarraren jabeak, burdinolaren erabateko berrikuntza egin zezala eskatu zion Francisco de Ibero arkitektoari, errota metalurgia multzo bilakatu asmoz, nahiz eta dirudienez ez zen esplotaziorako erabili.

Ur emari eskasaren ondorioz ura birritan aprobetxatzeko sistema bat ezarri behar izan zen.

Hainbat gorabeheren ondoren (errota batzuk eta zerrategia martxan jarri ziren), Gipuzkoako Foru Aldundiak multzoa hartu zuen 1985. urtean bere mantenua, berriztatzea eta hedapena bermatzeko asmoz.
 

Aia. Ferreria de Agorregi

Agorregiko Burdinola.

Parkeari buruzko informazioa Iturraran Interpretazio Zentroan eskura dezakezu.

Bisita librea interesgarria da, baina doako bisita gidatuak aprobetxatzea gomendagarria da, horrela mekanismoak martxan ikus baitaitezke.

Burdinolaren eta erroten bisita gidatuak (doakoak):

Uztaila eta iraila: ostirala, larunbata eta igandea. 10:00etatik 14:00etara

Abuztua: Asteartetik igandera. 10:00etatik 14:00etara

Urtean zehar. Igande eta jai egunak. 10:00etatik 14:00etara

Bisita gidatua 11:30ean hasten da eta 12:00etan multzoa funtzionamenduan jartzen da.

Agorregiko multzoa bisitatu aurretik 943- 83.53.89 telefonoan informazioa jasotzea gomendatzen dizugu.Visitas guiadas (gratuitas) a la ferrería y molinos:

Arretaz bili, izan ere, erraza baita Lorategira sartzeko bidegurutzea hartzean (ezkerrera) nahastea. Aiako herri gunera iritsi bazara kilometro dezente pasatu dituzun seinale izango da.

Aparkamendua, pic-nic gunea, haur jolasak, interpretazio zentroa, nekazal museoa, e.a. daude.

Iturraran atzean utzi ondoren Lurgainera iritsiko zara. Lehenengo jauregia ikus ezazu eta ondoren joan zaitez herri gune txikira.

Iturrarango Lorategi botanikoa**, duela urte batzuk arboraterum de Iturraran izendatu zena, izen bereko baserriaren inguruan zehar hedatzen da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzan dago. Lehen landaketak 1987. urtean hasi ziren eta urtero espezie berriak sartzen dira bildumaren barruan. Barrutiaren barruan herriko landareez osatutako basotxoak ikus daitezke, horrela, haritza, lizarra, artea, haltza, e.a. ikus ditzakegu bertan. Jatorri artifiziala duten zenbait ere topa ditzakegu, haritz amerikarra besteak beste.

Zuhaitz artean gozatzen den klima paregabearen ondorioz, zuhaitz eta zuhaixkak zona hotzetan eta zona subtropikaletan landatu daitezke. Bilduma guztia zeharkatzeko bide sareak daude eta espeziek guztiek etiketa batean familia, generoa, espeziea eta jatorriari buruzko datuak daramatzate.

Lorategi Botanikoaren azalera 8 ha-koa da, 120 eta 200 metro arteko altitudea hartzen duelarik. Zuhaitzek gainera lore ugari dituzte, beraz gomendagarria da udaberrian bisita egitea. Olibarraren barruan gainera, erlategi didaktiko bat dago.

Iturraranetik zehar ere Agorregiko multzora iris daiteke (1 Km)..

Caserio Iturraran. Museo rural y centro interpretacion del Parque Botanico de Iturraran

Iturraran baserria (informazio zentroa eta nekazal museoa).

Errespeta itzazu debekuak, bereziki fauna eta florari dagozkionak. Oroigarririk eraman nahi izanez gero, atera ezazu argazki bat.

Laurgain. Iglesia de San Miguel

Laurgain. San Miguel eliza. Elizperako sarbidea. 

 

Jarrai ezazu errepidea Aiako herri gunera iritsi arte

Lurgaineko jauregia errepide ertzean ikusiko dugu. Berez, XVIII. mendean herriko eraikuntzen erabilerei jarraiki berritutako erdi aroko dorretxe bat da( XIV. Mendea?). Erdi aroko sektorea kareharri harlanduzko aurrealde irmoak eta leiho biki puntadun eta gezi-leihoek erakusten digute. Gaur egun, Manuel Ignacio de Altuna Fundazioaren egoitza da.

Lurgaineko herri gune txikira jauregira iritsi aurretik abiatzen den errepide aldapatsu batetik (300 m) sartzen gara. Bertan San Miguel eliza (XVI. mendea) nabarmentzen da, erdi puntako bi arkutik (alde bakoitzean bat) sartuz sarbidea duen elizpe bereziarekin. Oina gurutze latinoa da 1588. urtean hasia. XVIII. mendearen erdialdean Francisco de Iberok landetxe bat, koro bat eta dorre bat egin zituen.

Aia. Torre de Laurgain

Laurgaingo jauregia

Aia. Cruz del humilladero

Santutxoaren erdiko gurutzea

San Esteban eliza (XVI-XVII. mendeak), Pascual de Iturriza, Juan Simón de Iturriza eta Martín de Gorostiolak egina beste batzuen artean: Elizpe zabala du eta harri jarraiki atari bat. Elizari bira osoa eman diezaiokezu plazako sarbidea duen arku batetik pasatuz.

Gurutzearen santutxo abere hormetako hirutara zabaltzen den tenplete batek osatzen du, haren barruan harrizko hiru gurutze ikus daitezke; erdikoa tamaina handiagokoa eta ongi hornitua.

Udaletxea 1852. urtean eraiki zen. Eraikin sinplea da, bere aurrealdea harlangaitz entokatzailea da.

Herria bisitatu ondoren, har ezazu autoa eta abiatu zaitez Asteasura eramango zaituen errepidera. Eskualdearen paisaia ederrak daude bertatik, Andazarrateko mendatea igotzen baita. Kontuz ibili: errepideak bihurgune asko ditu eta eguraldi ona badago txirrindulari asko aurkituko dituzu bidean. Hori dela eta, hainbat egunetan gehienezko abiadura 50 km/o-koa da (so egin seinaleei).

Ez hartu oraingoz Asteasuko errepidea, bertan aparkalekua aurkitzea zaila baita. Jarraitu aurrera eta aterpe ederreko pilotaleku bat zeharkatu ondoren (Juan Ramón Iturbe, 1995) aparkaleku bat ikusiko duzu.

 

Aia. Iglesia de San Esteban

San Esteban eliza