Asteasu. Vista del barrio de Elizmendi desde la carretera a Larraul

Asteasu. Elizmendi auzoko ikuspegia, Larraulgo errepidetik.

"Euskal baserritan bizi diren pertsonek herri guneak “kalea” izendatzeko ohitura dute, haiek bizi diren inguruarekiko ezberdina izaki.

"Kalera noa" –diote euskaraz- herrira doazela adierazi nahi dutenean. Ez da harritzekoa, beraz, Asteasuko gune nagusiak Kalea izena izatea.

ASTEASU. Gipuzkoako nekazal herri tipikoetako bat da eta bere egitura bi herri gune txikiz (Kalea eta Elizmendi) eta udalerrian zehar banaturik dauden baserri ugariz osatuta dago. Oria ibai arroan kokatuta dago, Asteasu eta Usarrabi ibai-adarren arrotan zehatz-mehatz. Inguruko mendi nabarmenena Ernio (1050m) da.

Kokapena: Donostiatik 23 kilometrora, Billabonatik 4 kilometrora eta Aiatik 10 kilometrora.

Biztanleak: 1400 asteasuar gutxi gorabehera. Horien artean Pedro Elicegui (Pello Errota, 1840-1919) bertsolaria eta Joseba Irazu ( Bernardo Atxaga, 1951) nabarmendu behar dira.

Festak: San Pedro (ekainaren 29an).

 Gomendatutako ibilbidearen planoa

 

 

 

Ataun. Fronton

Pilotalekua kez du zerikusirik herriko arkitekturarekin

 

Herri gune nagusian Udaletxea ikus daiteke eta Foru Plaza eta ale Nagusia osatzen duten etxeak ere bai.

Udaletxea (XVIII. Mendeko 2. erdialdekoa) José de Lizardik diseinatu zuen 1741 inguruan, nahiz eta eraikitzen hasi aurretik hil egin zen. Eraikuntzak Hércules Torrelik diseinatutako Donostiako udaletxearen (1813ko sutean suntsitu zena) traza hartzen du, beheko solairuko arkuteria, bi pisu eta armarria (1865. urtean egina) ezkutatzen duen erremateko goialdeko frontoia ditu oinarri. Eskema hau Gipuzkoako hainbat udaletxetan errepikatuko da. balkoiak, hura heltzen duten harburuak eta burdin-hesien itxiturak nabarmentzen dira.

Ataun. Casa consistorial

Udaletxea

Jarraituk ale nagusitik aurrera, lau tututako iturri bati kusiko duzu. Bukaeraraino iristean itzul zaitez autora eta abiatuz aitez Eizmendi auzora. Horretarako herri sarreran dagoen biribilgunera itzuli beharko zara.

Etxenagusia etxea. Udaletxearen ertzean dago eta haren eskema jarraitzen du gutxi gorabehera: Hiru kofadura dituen arkuteria beheko solairuan (horietako bat kondenatua dago) eta beste bi solairuetako inpostak (pisuak markatzen dituzten dekorazio moldeak) udaletxeko inposten berdinak dira.

Ataun. Etxenagusia

Etxenagusia

 

Elizmendi* auzoan elizak, landetxeak, eta kale bat eta bi plaza txiki osatzen dituzten hainbat etxek osatzen duten multzo bat aurkitzen dugu. Ibilbidea elizatik has ezazu.

Elizpetik barrena, arkuteri bikoitza zeharkatuz.

Ataun. Atrio de la iglesia

Elizaren elizpea

San Pedro parrokia-eliza auzoko leku garaienean dago. XVI. mendekoa da, elementu zaharragoak ere erantsi zitzaizkion arren. Bere landatar elizpea bitxia da, bertara arkuetatik zehar iris daiteke. Bertan elizaren portada (erdi puntuko arku bat), egurrezko eskailera bat eta eliza kanpoaldetik inguratzea ahalbideratzen den ate bat antzeman daitezke.

 

 Elizatik ateratzean Erretotxea ikus dezakezu, elizaren inguruarekin komunikatzen duen zubitxoa nabarmentzen delarik.

Buelta erdia eman eta auzoko plazarantz abiatu. Bertan Goiko ostatu etxea eta Elemendi iturria aurkituko dituzu. Aurrerago aurkituko dituzu Zumargain eta Sarobe Etxeberri etxeak, eta baita Santa Cruz ermita ere.

 

 

 

 

 

 

 

 

Irten Asteasutik Aiarantz.

Ataun. Plaza de Elizmendi

Argazkia: Elemendi auzoa. Lehen planoan Elemendiko iturria eta Goiko ostatu etxea. Hondoan, San Pedro parrokia-eliza.

 

 

Ataun. Ermita de la Santa Cruz

Santa Cruz ermita