Usurbilera N-634 errepidetik iritsiko zara.

Usurbilek eraikin interesgarri batzuk ditu, nahiz eta bertan eraikin garaikideak diren nagusi. 

 

Usurbil. Palacio Saroe

Herria 1371. urtean sortu zuen Alfontso XI.ak eta Belmonte de Usurbil izendatu zuen. Orduko kokapena Kalezahar auzoari dagokiona da eta protagonismoa galtzen joango da, egungo erdigunearen (Elizalde) onuran. Herriko beste gune garrantzitsu batzuk dira Aginaga, Urdaiaga eta Zubieta.
 

Saroe Jauregia

Usurbil. Torre de la iglesia parroquial

Elizako Kanpandorrea

USURBIL

Kokapena: Oria erreka ibarrean, Donostiatik 10 kilometrora, Lasarte-Oriatik 4 kilometrora eta Oriotik 10 kilometrora.

Biztanleak: 6000 Usurbildar gutxi gorabehera.

Festak: Santa Isabel (uztailaren 2an). Martxoan ospatzen den Sagardo eguna ere interesgarria da, bertan sagardotegi askoko sagardoa dastatzeko aukera egoten da.

San Salvador parrokia-eliza (XVI. Mendea). Bertan, Mexikon hil zen Francisco de Echeveste (1683-1753) jeneral usurbildar ezagunak utzitako ondareari esker, Francisco de Iberok (1762) diseinatutako dorrea* nabarmentzen da. Bertan, sarrera arku eder bat, balkoi bat, herriaren armarria eta kanpaien gorputza bere kupula txikiarekin ikus daitezke.
 

Elizaren inguruetan kokatzen dira Usurbilgo eraikin adierazgarri gehienak.

Nekazal izaera gehiago duen Kalezaharreko herri-gunean, eraikin sinpleak ikus daitezke, Udaletxe zaharra (Konseju Zahar), santutxoa eta haren ondoan, Andre Maria Sokorrokuako ermita.

Usurbil, frontón. Mural de Zumeta

Zumetaren Murala

Udaletxe zaharrena Kalezahar (Konseju Zahar) auzoan dago, eraikin sinplea da, dobelatutako ate estu bat eta leiho bikiak nabarmentzen direlarik. Egungo Udaletxeak sute handi bat jasan zuen 1907an. Interesgarria da ,halaber, Paris etxea, plazan kokatzen dena, pilotalekuaren aurrean. Azken honek ere aipamen bat merezi du, izan ere frontisaren atzealdea dekoratzen duen Zumeta (1973) pintorearen mural bat ikus daiteke.

.Usurbil. Casa consistorial

Udaletxea

Aginagako gunea, herri-gunetik 3 kilometrora, duela hamarkada batzuk angulak arrantzatzeko leku ezaguna izan zen.

Saroe Jauregia*, agian udalerriko eraikin ikusgarriena da. Aurrealde barroko ederra dauka eta bertan bi sarrera arkuak, lehen solairuko balkoiak eta erdiko armarria nabarmendu behar dira.
 

Usurbil. Casa Paris

Paris Etxea

Usurbil. Palacio Atxega

Atxega Jauregia

Atxega Jauregia*. Atxegatar familiak eragin handia izan zuen herrian. Jauregi barroko honen aurrealde nagusian, eskailera bikoitza eta familiako armak gordetzen dituen frontoi zatitua nabarmendu behar dira. Duela gutxi hotel-jatetxe gisa berrabiarazi da. Elizatik apur bat urruti dago, N-634 errepidearen beste aldean.

Jan eta ostatu hartzeko:

Atxega Jauregia (Hotela eta jatetxea). Sukaldaritza berria. Tel. 943 371 150

Saltxipi jatetxea (Aginagan). Tel. 943 361 127.

Usurbil. Humilladero en Kalezahar

Kalezaharreko Santutxoa, Socorro Andre Maria ermitaren alboan kokatua.

 

Irten zaitez Usurbildik N-634 errepidea hartuz, Orio-Bilbo norabidean. Oriora iritsi aurretik kokatzen den herri gune txikia Aginaga da.