Zizurkilera iritsiko zara Asteasutik abiatuta.

 ZIZURKIL. Herri gune txiki bat du muinoaren goialdean kokatua eta beste bat industrialdean (Elbarrena), Oria ibaiaren ibarrean eta Billabonako hirigunearekin mugan, bi herriak errekak bereizten ditu. Lehenengoa bisitatuko dugu, gune tradizionala hain zuzen ere, bertan udaletxea kokatzen da, nahiz eta gune honek biztanleriaren gutxiengoa osatzen duen.

Kokapena: Donostiatik 25 kilometrora eta Billabonatik 3 kilometrora.

Biztanleak: 3000 zizurkildar daude gutxi gorabehera, horien artean Pedro María Otaño (1857-1910) bertsolarian abarmendu behar da.

Festak: Aranzazu Andra Maria (irailaren 9an).
Zizurkilek berandu lortu zuen herri izaera (1615). Aurretik Tolosari lotutako herrixka bat zen.

Elizaren ikuspegia hautsi egiten du dorrearen eskuinean eraikitako anexoak.

San Millán parrokia-elizak kanpoaldetik itxura zakar samarra du. Bere enkantu nagusia, elizpe zabalean bilatu behar dugu, pilotalekua gordetzen duen, egur egitura zabal batekin estalia. Espazio horretan kokatzen da elizaren ate nagusia ere, erdi puntuko arku batekin eta frontoi batekin dekoratua (kasu honetan dekorazio hutsa).

San Millán dorretxea elizaren dorrearen inguruetan kokaturik dago. Bere egoera ez da ikusgarria baserri bati erantsita baitago. Bere garaian, Gipuzkoako familia garrantzitsuenetako batena izan zen.

Zizurkil. Atrio de la iglesia de San Millan

Elizaren elizpea

Zizurkil. Casa consistorial

Udaletxea

Udaletxeak hiru arku ditu beheko solairuan eta beste gainera beste bi solairu ditu. Goiko solairuan, bi balkoien artean herriko armarria dago. Bertako baserrien artean Lardabuñokoa nabarmentzen da, bere sarrerako arkuteriarekin. La casa consistorial   tiene tres arcos en la planta baja y dos plantas más. En la planta superior, entre dos balcones, posee el escudo de la villa.

Jan eta ostatu hartu

Abeletxe. Edurne Pasaban mendizalearen baserria. Zizurkilgo herri gunetik bi kilometro eskasera kokatzen da. Taberna, jatetxea eta hotela. Lasaia. 943 69 39 83. Astelehenetan itxita.
Utzi Zizurkil eta abiatu Billabonarantz. Oria ibaiaren gaineko zubia zeharkatu ondoren ezkerrera jo eta jarraitu Aduna adierazten duten seinaleei.