Alegia, garai bateko Alegría de Oriaren euskarazko izendapena da; izan ere, herria Oria izeneko errekak zeharkatzen du. Bitxikeria moduan aipatu 1910. urtean Udalak Alegría de San Juan izendapena ezartzea eskatu zuela, baina aldaketa zen onartu.



XIV. mende amaieran Tolosari lotu zitzaion eta era batera edo bestera hari lotuta jarraitu zuen 1615. urtera arte.

Zubi-zahar (puente viejo) sobre el rio oria (Alegia - Alegria)

Zubi-Zahar, Oria errekaren gainean.

ALEGIA.

Kokapena: Oria errekaren ibarrean dago, Amezketako ibaiadarra Oria errekarekin elkartzen den gunean, zehatzago esanda. Donostiatik 31 kilometrora, Tolosatik 6 kilometrora eta Altzotik 3 kilometrora.

Biztanleak: 1.600 alegitar gutxi gorabehera. Alegitarrei “txintxarri” esaten zaie, antzina txintxarriak egiten zituzten fabrikak zituztela eta. Hori dela eta, Udaletxearen albo batean txintxarriaren omenezko eskultura bat dago.

Festak: Karmengo Andra Maria (uztailaren 16an). Jaiegunetan Udalak “zagi-ardoa” eskaintzea ohitura da, ekintza honek herriko plazan ardoaren doako banaketan datza eta bizilagun bakoitzak eskaintzen duen jakiz laguntzen da.

Irten zaitez N-I errepidetik Alegia adierazten duen irteeran. Utzi autoa herri sarreran.

 

 

 

Gomendatutako ibilbidearen planoa

 

 

 

 

 

 

 

Calle San Juan 87 (Alegia)

S. Juan 87 Kalea.

Ermita del Santo Cristo (Alegia).

Santo Cristo ermita

Santo Cristo ermitak harlangaitz murruak ditu eta ertzak harlanduskoak dira. Sinplea da, burdin hesi batez babestutako elizpe txiki bat du. Haren gainean kanpa itxiki bat kokatzen da. Nabarmentzekoa da ate gainean ikus daitekeen armarria.

San Juan kalean hainbat etxe interesgarri zabaltzen dira, nahiz eta eraikuntza apalekoak izan.

Zubi Zahar* zubia XVII. mende amaierakoa da ziur aski. Harlanduz (pilareen behealdeak eta bobeden bira osoa)eta harlangaitzez eraikita dago eta bere profila muinotsua da, apur bat ezberdinak diren bi begi, zubi-branka (isuria jasaten duen zatia) erdi zirkularra da eta ezproia (zubi-brankari kontrajarritako zatia) angeluzuzena. Alegiatik igarotzen zen Errege bidea Amezketarekin komunikatzea ahalbideratzen zuen. Zubi-brankaren baztergunearen gainean Abaltzisketako bidetik zehar luzatzen den gurutze-bide bati dagokion gurutze bat dago.

Ibilbideari, herriaren hirigune historikoko kale nagusian (San Juan) dagoen “Santa Cruzen” ermitatik ekin. Irten zaitez kaletik ezkerrerantz, trafiko ugaria dagoen lehen kale perpendikularretik. Zubi batean azalduko zara. Zeharka ezazu. Erditik zubi zaharra (Zubi-zahar) ikusi ahal izango duzu eta haren eskuinetara udaletxeko atzealdea. Errekaren beste aldetik jarraitu, erreka bidean zabaltzen diren etxeei so.

Comience el recorrido en la ermita "de la Santa Cruz", situada al comienzo de la calle principal del casco histórico de la localidad, llamada de San Juan. Salga de la calle hacia la izquierda por la primera calle perpendicular con tráfico rodado. Desembocará en un puente. Crúcelo. Desde su mitad podrá contemplar el puente viejo (zubi-zahar) y a su derecha la fachada trasera de la casa consistorial. Continúe por la margen opuesta del río y crúcelo por el viejo puente, contemplando las casas que se asoman al río.

Iglesia parroquial (Alegia)

Iglesia parroquial

Parrokia-eliza San Juan Bautista parrokia-eliza. Oin koadratuko dorre sendo bat dauka eta bere azpialdean elizpe batera daraman arku zorrotz bat zabaltzen da. Aipagarria da, halaber, plazarantz hedatzen den portada. Bi elementuak XVIII. mendekoak dira eta gainerakoak zaharragoak dira. Erretaula nagusia Silverstre Perezek egituratu zuen eta Francisco de Azurmendik gauzatu zuen.

Udaletxea. Herriko eraikin aipagarriena da. XVIII. mendeko bigarren erdiko lan hau Martín de Carrerak gauzatu zuen, toki berean kokatzen zen aurreko udal eraikina ordezkatuz diseinatu zuelarik. Beheko solairua (fatxada nagusian 4 arku dituena) eta beste bi solairu ditu, azken hauek, lau balkoi (azpialdekoa luzea) ditu frontoiez hornituak. Fatxada nagusia (kareharri harlanduzkoa) frontoi batekin azkentzen da eta bertan herriko arma armarria kokatzen da eta haren gainean erloju bat. Dirudienez jatorrizko eraikina exentua zen eta eskuineko fatxadan eraikuntza bat erantsi zitzaion gerora. Egungo eraikinak fatxada historikoa mantentzen du, baina 1980ko hamarkadan hustu egin zen.

Berriro San Juan kalera iritsiko zara, parrokia-elizaren parera. Sar zaitez.

Aurrean duzun plazan teilatu-hegalaren azpian inskripzio bitxi bat duen etxe bat ikusiko duzu: "Atozte guztiok onera Jesusen dotriña ikastera”

.

 

Casa consistorial de Alegia 

Udaletxea

Utzi Alegia atzean sartu zaren bide beretik. Amezketa adierazten duen bidegurutzean har ezazu haranzko norabidea, baina berehala desbideratzeko presta zaitez.