Caserio Etxeberri (Altzo Muño) Guipuzcoa

Etxeberri baserria (Altzo Muño)

1374 eta 1615 bitartean Altzo Tolosari lotua egon zen.

 

ALTZO. Bi gune nagusi dituen nekazal herria da, Altzo Azpi eta Altzo Muño.

Kokapena: Oria errekaren ibarrean. Alegitik 2 kilometrora eta Donostiatik 33 kilometrora.

Biztanleak: 325 altzotar inguru. Horien artean Joaquín Elizegui (1818-1861) ezaguna izan zen, "Altzoko erraldoia" ezizena zuen Altzo Azpiko Ipintza baserrian sortua. 2,40 metroko altuera zuen.

Festak: San Ignacio Loiolakoa (uztailaren 31n) eta Andra Mariaren Jasokundea (abuztuaren 15ean).

Irten zaitez Donostiarantz joango bazina bezala, baina berehala eskuinera jo beharko duzu “Amezketa-Altzo” adierazten duen seinalea jarraituz. Metro gutxira "Altzorantz" hartu beharko duzu (GI-3071).

Errepide horretatik lehendabizi Altzo Azpira iritsiko zara. Elizatik hurbil geratu. Kanpoaldea bisitatu, izan ere, normalean itxita egoten da.

Iglesia de San Salvador (Altzo Azpi - Guipuzcoa)

S. Salvador parrokia-eliza (Altzo Azpi).

Altzo-Azpiko parrokia-elizaren inguruan Olazabalgo Monasterioa zegoen, jadanik XI. mendean han zegoena. Erdi aroko dokumentazioaren arabera San Salvador de Ipuzcoako Monasterioa ere izendatu izan zen, Gipuzkoako dokumentazio aipamen zaharrenetarikoa da hau.


Aipatutako monasterioaren arrasto batzuk egungo parrokian (San Salvador izenekoa hau ere) aurkitutakoekin identifikatzen dira. Elizpe estali berezi bat du. Beha ezazu elizaren atzealdea. Txoko bitxi batzuk daude bertan. Hondoko eskaileratik igotzen bazara hilerri xumera iritsiko zara.

Elizaren ondoan Errektoretxea (hau da, apaizaren etxea) eta Olazabal-berri baserria daude. Segoretxe errepidearen beste aldean. Azken honen atzealdean Errotatxiki errotaren antepara (ur depositua) ikus daiteke eta aldapa jaitsiz, bere gurpil hidraulikoa ere ikus daiteke gordetzen duen eraikin txikiaren arkuaren barruan.

Pixka bat urrutiago dago Olazabal-zahar baserria.

Altzo Azpiko Errotatxiki errotaren Antepara ( ur depositua)

Molino en Altzo azpi

Errotatxiki errota Altzo Azpin

Caserio Arretxe (Altzo Muño)

Arretexe baserria. Jar ezazu arreta sarbide arkuan eta bigarren solairuranzko sarbidearen eskailera apalean.
 

Plano Accesos a Altzo

Hartu autoa berriro eta jarraitu bidea. 700 metrora, eskuinerako bihurgune baten ondoren, Ipintza baserrira eramaten duen bide bat ikusiko duzu (70 m). Bertan jaio zen Altzoko erraldoia. Erliebe sinple batek bere garaiera gogoratzen du.

Jarraitu Altzo Muñora iritsi arte. Urrutira hilerriak arreta emango dizu, bere lorratz zuri biribilduekin.
 

Udaletxea (Altzo Muño)

Portada de la iglesia parroquial de Altzo Muño

Altzo Muñoko elizaren portada

Altzo Muñok, txikia bada ere, Altzo Azpik baina herri gune sendoagoa du. Udaletxea egurrez eta adreilu gorriz egindako eraikin apala da. Santa Maria Jasokundea parrokia-eliza ere bertan dago. Frontoiaren alboan deigarria da Altzoko erraldoiaren egiazko garaiera erakusten duen estatua bat. Lan hau Tomás Ugartemendiak egin zuen 2007an.

Herri gunea osatzen duten baserri batzuk ederrak dira. Etxeberri edo Iriarte, kasu.

Jan:

Arandia jatetxea (Altzo Muño). Tel. 943 65 22 62. Udaletxearen aurrean. Altzo Muño, aún siendo pequeño, tiene un casco urbano más consistente que alzo Azpi.

Altzo Muñotik irteteko autoa hartu eta jarraitu errepidetik. GI 2133 errepidera iritsiko zara, Amezketarantz jo. Kilometro gutxira eskuinera hartu Orendainerantz. ).