Arguizaiolas en la iglesia de Amezketa

S. Bartolome elizako argizaiolak

Monumento a Fernando Amezketarra (Amezketa)

Herriko pilotaleku txikian Fernando Amezketarraren omenezko monumentua.

AMEZKETA*

Kokapena: Amezketa errekaren ibarrean, Altzotik 11 kilometrora eta Abaltzisketatik 2 kilometrora.

Biztanleak: 1.000 amezketar gutxi gorabehera, horien artean “Fernando Amezketarra” (1764-1823) ezagutzen diren bertsolaririk zaharrenetako bat, izaera berezi samarrekoa.

Festak: San Bartolome (abuztuaren 24an). Bertan Udalak egiten duen ardoa, ogia, gazta eta kaferako gonbitea nabarmentzekoa da (gainerakoa amezketarrek jartzen dute). Festak euliaren jaitsierarekin hasten dira eta euliaren lurperatzearekin amaitzen dira.
Herrira Abaltzisketatik iritsiko zara. Udaletxetik gertu aparkatu.

Llegará a la población procedente de Abaltzisketa. Aparque cerca de la casa consistorial.

 

 

 

 

La mosca de las fiestas de Amezketa

Amezketarren festetako eulia

Casa consistorial de Amezqueta

Udaletxea.

Plazan bi pilotaleku daude, bata irekia eta bestea estalia, berria. Aipagarria da azklen honek plazan duen garrantzia, beste udalerri askotan gertatutako zoritxarreko ekintzekin alderatuz.

Udaletxeak beheko solairuan arkupea eta balkoi luze bat du, lehenengoan hiru hutsune dituena eta azkenekoan hiru leiho txiki dituena (erdikoan erloju bat dago). Beheko solairua harlanduz eginda dago eta gainerakoa harlangaitzez, harlanduzko harrizko eskantzuekin.

Herriaren irteeran kokatzen den Jauregi aundi etxeak, erdi aroko dorretxe bati zegozkion elementuak ditu. Sarrerako arku zorrotzak duela gutxi zoritxarreko moldapen bat jasan du, jatorrizko egitura nabarmen distortsionatzen duena. Urkamendiaren euskarri modiloiak ere ikus daitezke.

Caserio Jauregi Aundi (Amezketa)

Jauregi Aundi

Sillas y argizaiolas en la iglesia de Amezketa

Aulkiak eta argizaiolak, San Bartolome elizako korutik ikusita.

 

Argizaiolas en la iglesia de Amezketa

Herriko elementurik originalena ez da arkitektonikoa, etnografikoa baizik: Heriotzaren gurtzea argizaiolak** piztuz egiteko ohitura mantentzen duen Gipuzkoako herri bakanetakoa da. Hau San Bartolome elizan egiten da, oraindik.

Antzina, tenpluetan familiako lurperatzeak elizaren barruan egiten ziren, lurreko taulen azpian. Amezketan oraindik egitura hori mantentzen da eta jadanik erabiltzen ez diren arren, familia bakoitzak hildakoak bere arbasoen hilobi izandakoaren gainean argizaiola piztuz gogoratzen ditu.

Argizaiolak egurrezko euskarriak dira, sarritan zizelkatuak, luzez 35 zentimetro ingurukoa keta zabaleran 18 zentimetro ingurukoak. Bertan argizarizko kandela mehe batzuk biltzen dira.

Hilobi bakoitzaren gainean aulki bat edo bi eta zenbaitetan gurutze zuri bat (familiak duela gutxi hildakoren bat duela adieraziz) duen oihal beltz baten gainean kokatzen den argizaiola bat jartzen dituzte. Argizaiolaren ondoan sarritan pospoloak, pizgailuak edo saskitxo bat ere ikus daitezke.

Normala den bezala, Santu Guztien egunean joan ohi dira familia guztiak argizaiola piztea. Urtearen gainerako egunetan dozena bat familiak mantentzen dute tradizioa, igande eta astelehenetako mezetan beren bizilagunenak pizten dituztelarik.

S. Bartolome eliza ez dago herri gunearen erdian. Jarraitu kartelen adierazpenei ez galtzeko.

Elizaren barnean ahalik eta errespetu gehien mantendu argizaiolekiko.

Korura igo zaitezke, bertan multzoaren ikuspegi eder batez gozatu ahal izango duzu.

Iglesia de San Bartolome en Amezketa

S. Bartolome eliza

Ermita de Larraitz (Abaltzisketa)

Larraitzeko ermita.

LARRAITZ, Abaltzisketako auzo bat da, mendizaleek Txindokira (1.349 m) igotzeko baliatzen dute. Mendizaletasuna edo mendi ibili batzuk egiteko asmoa baduzu, hemen aukera paregabea duzu: tontorretik (gutxienez egun erdiko ibilaldia eta zenbaitetan aldapa piko gogorrekin) ikuspegi** eder eta zabala ikus ahali zango dituzu (behe lainorik ezean). Ibilbidean zehar inguruan jenderik izan nahi ez baduzu, asteburuak ekidin.

Larraitzen taberna eta jatetxe ugari, pik-nik zonalde aparta,e.a. daude. Erremedioen Andra Mariaren ermita nabarmentzen da, eskualdean oso ezaguna dena gaixotasunak sendatzeagatik.
 

Larritzera iristeko, irten zaitez Amezketako herri gunetik Abaltzisketarantz. Handik har ezazu GI 2133 errepidea Zaldibiako norabidean (2 km).

 

Larraitzetik, jarraitu Zaldibiaraino.