Beasain. Entramado de madera del palacio de Igartza (o Yarza)

Beasaingo “kolazioa” Villafrancara (egungo urretxu) lotu zen 1399. urtean eta 1615. urtean bereizi egin zen herri independente bat osatzeko. 1881. urtean Gudugarretako herrixka Beasaini lotu zitzaion.


Beasain. Ordiziarekin konurbazio txiki bat osatzen duen industria herri bat da. Beasainen ezarri zen Gipuzkoako lehen labe garaia (San Martín de Urbieta Fundazioa), denboraren poderioz herriko industriagune nagusi bihurtuko zena: Trenen Konpainia Laguntzailea (CAF), tren material mugikorrak fabrikatzen eta muntatzen lan egiten duena.

Kokapena: Oria errekaren ibarrean, bere herri gune nagusiak Ordiziarekin bat egiten du. Tolosatik 17 kilometrora eta Donostiatik 41 kilometrora.

Biztanleak: 13.000 beasaindar gutxi gorabehera.

Festak: Igokunde-jaiaren ondorengo lehen igandean.

Bere ondareari dagokionez, Jasokundeko Andra Mariaren elizaz* eta San Martín plazaz (bertan dago udaletxea) gain, Igartzako** (edo Yarza) multzoa nabarmentzen da, jauregi batez, burdinolaz, errotaz, sagardotegiaz eta zubiaz osatua. XX. mende amaiera arte multzo guztia fabrika instalazio handi batek ezkutatzen zuen, baina hura botatzean, espazio zabala geratu zen multzoa indartzeko, nahiz eta nahiko gertu dauden hainbat etxebizitza modernok herri gune baten barruan gaudela gogoratzen digun.

Ordiziatik “Beasain” adierazten duten kartelak jarraitu (herri segida bat da), “Igartza” adierazten duen kartela ikusten duzunean jarraitu bertarantz (adi egon). Galduta bazaude, bilatu tren geltokia, handik gertu baitago.

 

Zonaldearen egoera erakusten duen 1985. urteko goitik ateratako argazkia: 1 Jauregia, 2 Dolarea, 3 Indarren Pabilioia burdinolaren gainean, 4 Errota; 5 Indarren Pabilioi nagusia (erreka zeharkatzen zuena).

Foto aérea del estado de la zona en 1985: 1 Palacio, 2 Dolare, 3 Pabellón de indar sobre la ferrería, 4 Molino; 5 Pabellón principal de Indar (que cruzaba sobre el río). Los pabellones de Indar no existen actualmente. (Fotografía de base: Diputación Foral de Gipuzkoa)

Fotografía aérea de la zona en 2005. Los pabellones de Indar han desaparecido y puede verse la ferrería en restauración. (Ortofoto: Diputación Foral de Gipuzkoa)

Goitik ateratako 2005 urteko zonaldearen argazkia: Indarren pabilioiak desagertu egin dira eta berritzen ari den burdinola ikus daiteke.

Zubiak gaur egun bi arku ditu, baina litekeena da jatorriz hiru izatea.

 

Yarzako jauntxoak zubiaren erabiltzaileei bidesaria (pontajea) kobratzen zien XVI. mendera arte.

 

Beasain. Puente de Igartza (o Yarza)

Oria errekaren gaineko zubiak* leku estrategikoa hartzen zuen, bertan elkartzen baitziren San Adrián eta Salinas mendateetatik zetozen errege bideak. XIV. mendeko dokumentazioa jasotzen da, nahiz eta gaur egungo fabrika XVI. mende amaierakoa edo XVII. mende hasierakoa den. Bertan, denboran zehar berrikuntza eta moldaketa ugari egin dira. Zubia gurutzatu bezain laster eraikin txiki bat dago, bertan multzoaren informazioa eskaintzen duen bulegoa kokatzen da.

Nada más atravesar el puente se encuentra una pequeña edificación que alberga la oficina de información del complejo.

Multzoa itxita badago, kanpoaldea (publikora irekia) bisitatzeak merezi du.

Eskuineko argazkiak jauregiaren iparraldeko eta ekialdeko fatxadak erakusten ditu, azken honen ate nagusiarekin batera. Iparraldeko fatxadako erdiko sektorean ez dago egurrezko tramaketarik, izan ere, leku horretan 1977. urtean hondatzearen hondatzeaz desagertu egin zen behatoki bat zegoen.

Beasain. Palacio de Igartza (Yarza)

Igartzako jauregiak** oina koadratu formakoa du ia (20x21 zm), erdian dagoen atari baten inguruan (koadratua hau ere) garatzen da jauregia. Atariak oraindik harrizko lurra, eskailera eta egurrezko galeria perimetrikoa mantentzen ditu. Beheko solairua harlangaitzezkoa da eta ertzetan eta kofadura batzuen inguruan harlanduzoak ditu. Dobel erako atea eta leiho biki ugari nabarmentzen dira. Goialdeko solairuko fatxada apur bat kanporantz ateratzen da beheko solairarekin alderatuta eta bere perimetroaren zati handi baten tramaketa egurrezkoa da.
 

Parte de la fachada Norte del palacio.

Jauregiaren hegoaldeko fatxadaren zati bat. Ikusi behealdeko solairuko leiho bikietako bat.

Beasain. Ferreria de Igartza (Yarza). A la izquierda, mineral de hierro.

Burdinolaren alboan pilatutako harrien kolore marroi gorrixkak, lehengai moduan erabilitako burdinezko materialak zuen itxura erakusten du.

 

Beasain. Ferrería (izquierda) y molino (derecha) de Igartza (o Yarza).

Burdinola*, hasiera batean egurrez eraiki zen (XV-XVI. mendea) eta pixkana harriarekin ordezkatu zen. XVIII. mendean berrikuntza handia jasan zuen Francisco deI bero arkitektoaren gidaritzapean. XIX. mendean San Martín de Urbieta Burdin Fabrikari eman zitzaion elementu laguntzaile moduan. Ondoren lokalak biltegi gisa erabiltzeko alokatu ziren eta elementuak eta funtzioa galdu zituen apurka. Indar fabrikaren pabilioi batek burdinolaren murruak hartu zituen eta aztarnak libre geratu ziren fabrikaren instalazioak bota zirenean.

Burdinola eta errota Oria errekatik hartutako urarekin elikatzen ziren, apur bat gorago sortzen zen urtegi batean. Bi urtegi egon ziren, baina aztarna batzuk besterik ez dira geratzen. Zaharrena egurrezkoa zen eta harrizko estriboak zituen, modernoena (1689) lehenengotik metro gutxira kokatuta errekan behera, harriz eraikia zegoen. Handik ubide bat (azken tramoa bakarrik mantendu da) ateratzen zen errotaren eta burdinolaren anteparetara (ur deposituak) iristen zen, gaur egun oraindik, anteparak mantentzen dira.

Beasain. Rueda hidráulica del molino de Igartza (Yarza).

Hiru gurpil hidraulietako bat kanpoaldetik ikus daiteke.

 

Beasain. Molino de Igartza (o Yarza) y Ferrería (al fondo).

Errotak* jatorrizko makineria mantendu du, anteparak (ur depositua), ubidea, e.a.

Beasain. Cruz frente a la casa Dolare.

Igartzako gurutzea, “Dolareatik” gertu.

Beasain. Dolare.

Dolarea etxea, multzoaren gainerako elementuak kontuan hartuz Oria errekaren beste aldean kokatua

Dolare edo tolarek euskaraz “sagarraren prentsa” esanahi du eta izen hori hartzen du garai batean sagardotegia eta ostatu izan zen etxeak; adreilu eta harlangaitzezko fatxadak ditu eta kofadura eta ertz batzuk harlanduzkoak. Haren alboan, harrizko gurutze bat ikus daiteke, atzealdean kristo gurutziltzatuaren espazioan Ama Birjinaren irudia dago umea besoetan duelarik.

 

Morcillas de Beasain.

Beasaingo odolkia

Erosi:

Beasaingo produktu tipiko moduan aipagarriak dira: “Beasaingo odolkiak”. Hauek dira zerriaren odolaz gain dituen osagaiak: tipula, porrua, oreganoa, eta koipea (ez du arrozik). “Beasaingo odolkiaren Kofradia” ere badago herrian.