Etiqueta de queso de Idiazabal

Idiazabal gaztaren ekoizleetako baten etiketa.

Queso de Idiazabal

IDIAZABAL. Gazta bati izena emateagatik, Idiazabal*** gazta, ezagutzen den nekazal herri bat da.

Kokapena: Ursuaran errekaren ibarrean, Oriaren ibaiadarra, Beasaindik 7 kilometrora eta Donostiatik 50 kilometrora.

Biztanleak: 2.000 idiazabaltar gutxi gorabehera.

Festak: San Blas (otsailaren 3an)

Izendapen honek ez du esanahi gazta mota hau herri honetan bakarrik ekoizten denik, aitzitik, jatorrizko izendapena batez ere Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan ezaugarri berezi batzuk betetzen dituzten gaztek izaten dute eta Idiazabal izendapena hartu zuen 1987. urtean, hura baitzen gaztarik ezagunena. Ardi latxaren esnearekin egindako gazta da, eskuz egina edo industria txikiek ekoiztua. Gazta kilo bakoitzeko zazpi litro esne behar da.

Aprobetxa ezazu aukera edozein establezimendutan gazta erosteko.

Portada de la iglesia de San Miguel (Idiazabal)

S. Miguel elizaren portada.

Iglesia de San Miguel (Idiazabal)

Ondare elementurik garrantzitsuena San Miguel Arkanjelua parrokia-eliza da, bere jatorrian Lazcano familiaren jabetzan zegoena. Mendetan zehar aldaketa ugari izan ditu. Portada nabarmendu behar da, sei artxibolta zorrotzez dekoratua, azkena arkutxoz dekoratua, hauek ere zorrotzak. Erretaula (San Miguel) barrokoa da (1741) Miguel de Irazustak egina.
 

Eliza inguruan aparkatu, bisita ezazu eta ondoren osteratxo bat eman herri gune txikian zehar.

 

 

 

 

Toki-eder (Idiazabal)

1920 inguruan kalitatezko etxebizitza batzuk eraiki ziren. Horien artean “Toki-eder” estilo menditarra duela baiezta daiteke.

 

Bisitatzeko:

Idiazabal gaztaren interpretazio Zentroa. 210m2ko azalera du. Gazten fabrika ikusteko aukera ere eskaintzen da.

Kale Nagusia 37. Asteburutan irekitzen da eta Aste Santu eta udan, egunero.