1256. urtean Alfonso X “jakintsuak” forua eman zion Ordiziako herriari (ziur aski gaur
egun S. Bartolomé ermita dagoen tokian kokatua), herri berriak Villafranca de Oria izena
hartu zuen, izen hori mantendu zuen 1970. urtera arte (Villafranca de Ordizia) eta gaur
egungo Ordizia izena 1982. urtean hartu zuen.

 

Palacio Zabala y monumento a Andres de Urdaneta (Ordizia)

Zabala jauregia eta Urdaneta monumentuaren atzealdea

Herri garrantzitsua izan zen, bertan, txandaka Gipuzkoako Batzak Nagusiak biltzen ziren.

 

Gomendatutako ibilbidearen planoa

Monumento a Andres de Urdaneta (Ordizia)

Urdanetari egindako monumentua

 

Ordizia** batez ere, asteazkenetan egiten den nekazal produktuen azokagatik ezagutzen
da.

Kokapena: Oria errekaren ibarrean, Beasainekin konurbazio (herri guneek bat egiten dute)
bat osatzen duelarik.

Biztanleak: 9.000 ordiziar gutxi gorabehera. Horien artean Andrés de Urdaneta kosmografoa.

Festak: Santa Ana (uztailaren 26an). Santaneroen tradizioa nabarmentzen da, tradizio honetan ospakizun ospetsu bat egiten da uztailaren 27an, bertan azken urtean ezkondu diren bikoteak (santaneroak) udaletxetik irteten dira (emakumeek zetazko xala daramate) eskutik helduta (zapiz) eta Plaza Nagusian dantza ugari egiten dira, ondoren herriaren kaleak zeharkatzen direlarik.

Aparakatu autoa herriaren kanpoaldean. Abiatu zaitez herri gunerantz.
Ibilbidea Andrés de Urdaneta kosmografoaren omenez egindako monumentua (1) dagoen tokitik hasi ezazu, foruen pasealekuan. Estatua hau, hasiera batean Plana Nagusian kokatu zen, baina 1924. urtean azoka eraiki zenean gaur egun dagoen lekuraino mugitu
zen.

 

Zabala jauregia**(2) bere erdiko sektoreagatik bereizten da batik bat: Sarbideko atea eta haren gainean erdiko sostengua falta duen arku beheratu bikoitzak osatzen duen balkoi nagusia. Balkoiaren gainean armarri ikusgarri bat. Jauregiaren behealdea harlanduzkoa da eta gainerakoa- balkoia eta armarria izan ezik- harlangaitz luzitua da. Harlanduz nabarmentzen dira kofaduren inguruak.

Aita Urdanetaren monumentuaren aurrean Zabala jauregia ikus daiteke.

Puerta del siglo XV en el Palacio Barretxe (siglo XVII) (Ordiza).

XV. mendeko ate zorrotza

Barretxe** jauregi etxea (XVII. mendea) eraikin berezia da, izan ere bere barruti berrituan eraikin zaharragoen arrastoak gordetzen ditu: alde batetik, herriaren erdi aroko harresiaren* sektore bat, bertan gezileiho handi bat ikus daiteke. Bestetik, hamar bat metro atzera eramana dagoen XV. mendeko etxe baten fatxada bat ikus daiteke. Etxe horretatik leiho biki* bat eta bi dobelak soilik osatzen duten ate zorrotz* bat mantentzen dira. Multzo guztia erakusketa gela da gaur egun.

Barretxe etxeko lehen solairuan Goierriko (Goierri= zonalde garaia, Gipuzkoako eskualdeetako bat) interpretazio Zentroa ere topatuko duzu eta elikaduraren hedapenerako zentro bat ere bai.

Zabala jauregiaren kontrako aldean, plazaren beste aldean, Santa María kalea dago eta bertan Barretxe etxea, turismo bulegoaren egoitza.

 

 

 

 

Barretxe etxearen ondoan beste eraikin berezi bat kokatzen da: Barrena jauregia.

 

Palacio Barrena (Ordizia)

Barrena Jauregiaren atzeko fatxadaren erdiko sektorea

Barrena jauregia* (barrena=behekoa) (4). Bere barnean hainbat zerbitzu kultural finkatu dira eta atarian kutxen erakusketa* bat ikus daiteke (baserrietan jakiak eta beste tresna batzuk gordetzeko erabiltzen ziren altzariak).

Bitxia da atariaren dekorazioa, animalien adakerez hornitua.

Kutxen erakusketa ikusi ostean ikus itzazu atzealdeko fatxada eta lorategiak (gaur egun publikoak). Horretarako aldapa txiki bat jaitsi beharko duzu eta ondoren lehengo lekura itzuli (Ordiziako bisitaren bukaerarako utzi dezakezu bestela).

Azokaren jatorria bilatzeko Juana “eroaren” garaietara jo behar dugu, hark 1512. urtean asteroko azoka ospatzeko baimena eman zuen, hiriak jasan zuen sute batek eragindako kalteetaik ateratzeko asmoz. Ordutik (eten txiki batzuekin) ospatzen da azoka.

Azoka asteazkenero ospatzen da eta zenbait larunbatetan ere bai.

Data zehatz batzuetan azoka bereziak ere ospatzen dira.

Euskal Jaietan ospatzen dena nabarmendu behar da, bertan Gipuzkoan oso ezaguna den gazta txapelketa bat egiten da. Gabonetan ere beste azoka berezi bat ospatzen da.

Mercado de Ordizia (Guipuzcoa)

Ordizia. Plaza Nagusi estalia, Azoka hemen ospatzen da.

Ordiziako azoka* alboko zonaldean dagoen plaza ireki batean ospatzen zen 1925. urtera arte, orduan Francisco Gurruchagaren proiektu bati esker egungo hormigoizko egitura eraiki zen (5). Eraikina ertzetan dauden zortzi pilastrek eta kapital korintiarrak dituzten fuste artekadun hamabi zutabek sostengatzen dute; zutabe horietako lau azokaren erdian daude. Multzoa floroi ugariz hornitua dago.

Erosketa ohituren aldaketak eta nekazaritza jardueraren beherakadak Azokaren garapenean eragina izan badute ere, oraindik bizitasun handia du eta Gipuzkoa osoan nekazal produktuen salneurriak finkatzeko eredu dira Azokan ezartzen diren salneurriak.
 

Joan zaitez orain kale Nagusirantz. Plaza Nagusira iritsiko zara, bertan eraikin zabal bat topatuko duzu, hori da hain zuzen ere, asteroko azoka eta beste hainbat jaialdi eta jarduera kultural hartzen dituen lekua.

Herriko kale guztiak giro koloretsu** alaiez beterik daude.

Plazaren inguruan beste eraikin interesgarri batzuk kokatzen dira, udaletxea, Abaria etxea, Sujetoenea eta Gazteluzar esate baterako.

Casa consistorial de Ordizia (Gipuzkoa - Guipuzcoa)

Udaletxea.

Udaletxea 1832. urtean eraiki zen, Alejo de Mirandaren proiektua zen, Manuel de Ugartemendiak hainbat ukitu eman zizkion arren.

Hiru solairu ditu. Azpialdekoak , plazara begira dauden hiru arkuk eta alboko kalera begira dauden bi arkuk osatzen duten arkupe zabala du; erdian, lau zutabek eraikinaren egitura sostengatzen dute. Arkupe barnean azoka egunetan jendeak erabiltzen duen balantza deigarri bat dago.

Lehen solairuak hiru kofadura dituen balkoi luze bat dauka; Erdikoa herriko armarriarekin hornitua. Hirugarren solairuak hiru leiho ditu, Multzoa teilatu hegalaren gain kokatuta dagoen erloju batekin hornituta dago.

 Entrando en la plaza por la calle Mayor, el primer edificio notable que encontrará será la Casa consistorial.

A su lado, al otro lado de la calle Loiti sujetoenea dago.

Izen bitxi honek (?) hurrengo azalpena du: enea euskaraz etxe baten jabea izendantzeko esaten da. Kasu horretan Sujetoren etxea, Sujeto beraz, ostalariaren ezizena zen.

Sujetoenea* (1740), Infanterriko Dukearen etxea gisa ere ezagutzen dena, diligentzien fonda, ostatua, mesoia, posta eta geltokia ere izan zen denbora luzez. Lau solairuko eraikina da, harlangaitzez egina, ertzak eta kaofadura inguruak harlandu harrizkoak; lehen solairuan balkoiak daude, bigarrengoan leihoak eta hirugarrengoan leihotxoak. Hain zuzen ere, eraikinaren azken solairua da bereziena, izan ere, leihotxoen gainean frontoi txiki batzuk osatzen dituzten dekorazio arkitektoniko baten barruan, hainbat pintura baititu: hiri bat, zubi bat eta hondakin batzuk, azken motiboa desitxuratuta geratu da denboraren poderioz. Lehen solairuan bi armarri txiki daude.

Sujetoenea (Ordizia)

Sujetoenea

Casa solar de Abaria (Ordizia)

Abaria leinu-etxea

Abaria** leinu-etxeak hiru solairu ditu. Behekoa harlanduzkoa eta beste biak adreiluzkoak, ertzak, kofaduren inguruak eta inpostak harlanduzkoak badira ere. Lehen solairuan bost kofaduretako hiruk balkoi luze bat osatzen dute eta albotan balkoi indibidual bana kokatzen da. Bigarren solairuak lau leiho ditu, erdiko espazioa Abariatarren armarriak betetzen baitu, gaur egun polikromatua.

Sujetoenearen parean, beste etxe interesgarri bat dago ertzean: Abariatarren etxea.

Jarraitu aurrera Abaria etxearen auzune bereko kontrako ertzera arte. Bere goialdean, ertzean balkoi bitxi bat duen eraikin bat ikusiko duzu.

Arqueria en la plaza Mayor (plaza Nagusia) (Ordizia)

4,5 eta 6 zenbakiko Plazan Nagusiko arkupea

Gazteluzar (Gaztelu zaharra, euskaraz) eraikinaren hondar gutxi batzuk besterik ez dira geratzen berrikuntza eta suntsiketa ugariren ondoren. Goialdean dekorazioz betetako frontoi zatitu batez horinututako ertzeko balkoia* besterik ez. Etxeak “Ibarbia” izena ere izan zuen.

Atsegina da, halaber, Plaza Nagusiko 4, 5 eta 6 zenbakiko etxeen artean osatutako arkupea.

Balcon esquinado de la antigua casa Gazteluza o Ibarbia (Ordizia)

Gazteluzarreko ertzeko balkoia (= Ibarbia etxea)

Conjuncion ternaria 1 sobre 2 / Jorge Oteiza (Ordizia - Guipuzcoa)

Jorge Oteizaren eskultura

2* gaineko 1 multzo hirukoitza (=Conjunción  ternaria 1 sobr 2), Jorge Oteizak egina eta 1993. urtean inauguratua Nikolas Lekuona, José Sarriegi eta María Dolores Katarain omentzeko. Burdinezko txapaz egina, 3 metroko altuera du. Etzandako gurutze bat da eta oinarriak, altuerak eta zabalerak neurri bera dute.

 

Goen kaletik zehar jarraitu eskultura handi bat duen plaza txiki batera iritsi arte.

 

Farmacia Jauregui (Ordizia)

Jauregi farmazia.

Nahiz eta Jauregi Farmaziako eraikinak ez duen ezer bereizgarririk, bertan dagoen farmazia Farmazeutikoen Elkargo Ofizialak sortu zuen eta 1874-1898 urte bitarteko farmazia bakarra da eskualde osoan.

Jarraitu kalean barna cale Nagusira iritsi arte. Jo ezazu eskuinera bertatik. Eraikin zuri eta berde batera iritsiko zara. Jauregi farmazia da.

 

Santa María kalea har ezazu ondoren, Correos-eko bulegora iritsi arte (Muxika etxea).
 

Santa María kalea har ezazu ondoren, Correos-eko bulegora iritsi arte (Muxika etxea).

Gaur egun, jatorrizko egitura ez da mantentzen. Correosen eta Telegrafoen bulegoa da gaur egun eta atean kokatutako armarria besterik ez da geratzen. Hala ere, aipamena merezi du, izan ere Ordiziako Udalak 1511. urtera arte han ospatu zituen bere saioak.
 

Escudo de armas en la casa Muxica (Mujica) (en Ordizia)

Muxika etxea. Armarria.

Boveda de cruceria en la Iglesia de Santa Maria de la Asuncion (Ordizia)

Elizaren burualdeko gurutze-ganga

Iglesia parroquial de Santa Maria de la Asuncion (Ordizia)

Santa María Jasokundearen eliza**. Zatirik handiena XVI. mendekoa da, aurretik zegoen elizaren (XIV. mendekoa) zenbait arrasto dauden arren Martín de la Carrerak egindako dorrearen (zati handiena XVIII. mnde amaierakoa da) oinean. Tenpluak, nabe bakarra du, gurutze-gnagak, alboko kaperak era abside oktogonala koru latu batekin. Bere garaian herriaren defentsa-sistemaren parte izan zen. Aldare nagusiaren erretaula Bartolomé Corderok egin zuen (XVIII. mendea).

Jarraitu kalean zehar parrokia-elizara iritsi arte. Sar zaitez. Irtetean jarraitu kalean barna. Turismo bulegotik pasako zara berriro eta Urdanetaren monumentura iritsiko zara. (Ibilbide amaiera).