Casa consistorial de Orendain (Guipuzcoa)

Udaletxea

Historialari batzuk izenak jatorri latindarrak dituela baieztatzen dute, ondorioz mundu erromatarrekin harremana izango luke nolabait.

Jakina da 1374 Tolosari lotu zitzaiola eta 1615. urtean independentzia lortu zuen.

1967. urtean Baliarrain eta Ikaztegietarekin batera Iruerrieta herria osatu zuen eta 1988. urtean gerri autonomia berreskuratu zuen.

ORENDAIN.

Kokapena: Nekazal izaera duen herri xume bat da. Herri gunea txikitxoa da, lur gehiena hartzen duen muino batean kokatzen da Aralarko mendikateko sektorearen barruan, bertan Txindoki (Larrunarri) mendia nabarmentzen da. Herri gunea osatzen duten eraikin apurrak plaza zabal baten inguruan daude, bertan eliza eta udaletxea ikusiko ditugu. Donostiatik 33 kilometrora dago eta Alegiatik 3 kilometrora.

Biztanleak: 150 Orendaindar inguru, gehienak baserritan bizi dira.

Festak: Andra Mariaren Jasokundea (abuztuaren 15ean), San Sebastian egunez ere zenbait ospakizun egiten dira (urtarrilaren 20an), hain zuzen ere, izen bera daraman ermita bat dago.

Orendainera Alegiatik zehar iritsiko zara, GI-3670 errepidetik. Eskuinera dagoen saihesbide bat hartu beharko duzu, bestela Abaltzisketara iritsiko baitzara.

 

Portada de la Iglesia de Orendain (Guipuzcoa)

Elizaren portada soila

Udaletxea*. Estilo neoklasikoa du (XX. mende hasiera). Bi solairu ditu. Beheko solairuko fatxada nagusian hiru arku zabaltzen dira eta lehen solairuko hiru balkoiekin lotzen dira, azken hauek orden erraldoiko lau pilastren gainean dagoen frontoi hiruki batek eta taulamenduak koroatzen ditu.

Parrokia-eliza XVI. mendeko lehen herenekoa da (absidea eta gurutzea), dorrea eta bere inguruak, korua, bobeda eta portada soila (elizpean kokatua) aldiz, Martín de Carrerak egin zituen (XVIII. mendeko azken herena),

Colegio abandonado de los Escolapios

Eskolapioen eskola abandonatua. Bere neurri handia deigarria da hiri gunearen txikitasunaren aurrean.
 

 

Iglesia de Orendain (Guipuzcoa)

Parrokia-eliza

Irten zaitez herritik Abaltzisketarako bidea hartuz.