Centurion de la procesion de Segura

Zenturioi erromatarra Aste Santuko prozesioan.

SEGURA**.Ondare aberastasun asko duen erdi aroko herria da.

Kokapena: Oria errekaren ibilbideko leku garai batean, Beasaindik 8 kilometrora.

Biztanleak: 1.300 Seguratar gutxi gorabehera.

Festak: San Juan (ekainaren 24an)

Jaialdiari lotutako beste gauza batzuen artean, Aste Santuko prozesioa nabarmendu behar da (osteguna eta ostirala), Gipuzkoan mantendu diren bakanetako bat.

Ikusleen errespetuzko isiltasunaren aurrean zamaketari kaputxadunek eramaten dituzten dozena bat pausok desfilatzen dute, herriko hainbat jendek kriseiluak eskuetan jarraitzen dielarik. Pauso eta pauso artean, txistulari banda bat, nazarenoak, erromatarrak, musika banda, korua, akolitoak, haur nazarenoak, S. Miguel arkanjelua, e.a. tartekatzen dira.

Procesion de Segura: Arcangel San Miguel

Aste Santuko Prozesioa. San Miguel Arkanjelua.

Herria Alfontso X.a “jakintsuak” sortu zuen 1256. urtean. Dirudienez, hasieran herria San Andres ermitaren inguruan finkatu zen, baina sute baten ondoren herria gaur egun dagoen lekuan berreraiki zen, defentsarako aurreko kokagunea baino aproposagoa baita.

Palacio Balentzategi o Balencegui (Segura)

Balentzategi jauregia

Herriko alde zaharraren egitura erdi arokoa da argi eta garbi, nahiz eta jatorrizko eraikuntzak ordezkatu egin diren. Hiru kalek osatzen dute herria baina hirurak elkartu egiten dira eta herri sarrera bakarra osatzen dute hegoaldean (Beheko portalea) eta beste bat iparraldean (Goiko portalea).
Horiez gain haien perpendikularrean beste kantoi batzuk zabaltzen dira eta hauek ere ate txikiak dituzte (Zeraingo portalea mendebaldean eta Jauregi eta Oxiñako portaleak ekialdean).

Portal de Zerain (Segura)

Zeraingo Portalea herriaren barrutiaren barrenetik ikusita

Balantzategi jauregia* (2), horma arteko eraikina da eta hiru solairu ditu, fatxada harlanduzkoa da. Bertan dobelatutako atea nabarmentzen da, alboratua dago eta halaber, nabarmena da 1543 data adierazten duen bi balkoien arteko armarria, data horrek eraikuntzaren lagatzea adierazten du. Yarzatarren leinu-etxea izan zen.

Gomendatutako ibilbidearen planoa

Aparkatu autoa herri sarreran. Santa Cruz ermita (1) izango da zeure arreta bereganatuko duen lehen elementua. Ibilbideari Kale Nagusitik ekin.

Ermita de Santa Cruz (Segura)

Sta. Cruz ermita

Casa Txakarra (Segura)

Txakarra etxea

Txakarra etxeak ** (3) harlanduzko fatxada du, inposta eta kofadura inguruekin hornitua, alboetako silarriek kuxindurak dituzte. Lehen eta bigarren solairuetan balkoiak ateratzen dira eta hirugarrengoan bi leiho txiki eta armarri handi bat daude.

Ardixarra** etxea (edo Don Garci) (4), XVI. mendeko lantegi-etxebizitza bat da. Fatxadaren egiturak egurrezko tramaketa du. Kofadurak aipagarriak dira, beren txikitasuna dela-eta, batzuk harriz markoztatuta daude.

Gaur egun, Segurako turismo Bulegoa kokatzen da barnean eta Euskal Herriko Erdi Aroko interpretazio zentro bat. Bertan Segurako Historia eta Ondareari buruzko ikus-entzunezko bat ematen da. Ordutegi murriztua du, neguan asteburutara mugatzen dena. Tel. 943 801006.

Casa Ardixarra (o Ardizaharra) (Segura)

Ardixarra etxea

Eskuineko argazkian, Kale Nagusiko ** zenbakidun etxeak, Ardizarra etxeak eta Txakarra etxeak osatzen duten multzo arkitektoniko eder bat ikus daiteke.

 

Casas de la calle Mayor (Segura)

Behin turismo bulegoa bisitatu ostean, Kale Nagusitik zehar jarrai ezazu (kontuan izan errotulazioa euskaraz dagoela eta “Kale Nagusia” adierazten duen kartela bilatu beharko duzula). Eskuinerantz eramaten duen lehen kalexka estuan sar zaitez. Cerain * portelera (7) iritsiko zara, hiri barrutiaren ate zaharrenetako batera. Zeharka ezazu arkua ikuspegia ikusteko eta atea kanpoaldetik ikusteko. Itzul zaitez barruti barnera Kale Nagusitik zehar jarraitzeko.

 
Palacio de Guevara (Segura)

Guevara jauregia

Guevara jauregia** (7). Herriko eraikin nabarmenetako bat da, familia noble garrantzitsuenetako batena izan zen. Fatxada nagusia harlanduzkoa da eta oso kofadura gutxi ditu, leiho biki trilobulatuak eta dobelatutako ate handi bat nabarmentzen dira, atearen gainean kordoi bat dago eta haren azpian hiru armarri. Teilatu hegalean gargola ugari daude.

Jasokundearen Andra Mariaren eliza** (8). Hasiera batean estilo gotikoa zuen baina XVI. mendean handitu egin zen eta normalean “euskal gotikoa” izendatzen den estiloa hartu zuen, estilo honetan kontzeptu gotiko eta errenazentistak nahasten dira. Zirkunferentziazko oinak, fuste laua eta kapitel dorikoak dituzten zutabeak nabarmentzen dira. Portada 1878koa da, baina forma barrokoei jarraitzen die kasetoiak dituen erdi puntuko arku baten barruan. Kapitel Korintiarra duten binakako zutabek ditu eta atean zatikatutako dintela dauka. Erretaula churriguereskoa da Luis de Carmonak trazatua. Lanpara (bitxikeria), oker baten ondorioz iritsi zen Segurara, Sevillako katedralean jartzeko baitzen berez. Dorrea 1580. urtekoa da.

Iglesia parroquial de Nuestra Señora de la Asunción (Segura)

Jasokundearen Andra Mariaren parrokia-elizako portada.

Casa Arrue (Segura)

Arrue etxea

Arrue etxeak (9) (XVI. mendea) harlangaitz luzitutako fatxada dauka (gaur egun arrosa kolorez margotua). Gainerako solairuen fatxadak bistako adreiluz eginda daude. Lehen solairuan balkoiak eta armarri bat daude eta azkenekoan erdi puntuko arkuek osatzen duten galeria bat. Aipatutako arkuen eta teilatu hegalaren artean adreiluz hornitutako zonalde dekoratu bat dago.

Monasterio Kontzepzionista (10) (XVII. mendea). Aldez aurretik Francisco de Morak Lermako jauregiko elizan egindako trazaketari jarraiki egin zen bere trazaketa. Fatxadaren azpiko zatia (silarriz egina) pilastraz banatutako hiru kalek osatzen dute, hiru ate markoztatzen dituztelarik. Erdiko atea beste biak baino apur bat handiagoa da. Egitura honen gainean frontoi kurbatu bat sostengatzen duten bi zutabek osatzen duten beste bat altxatzen da eta haren barrualdean sakontasun gutxiko horma-hobi moduko bat dago. Frontoiaren gainean leiho bateko kofadura zabaltzen da eta multzoa hiruki formako frontoi batek hornitzen du, bertaraino alboetako bi pilastrak luzatzen direlarik. Aipatutako frontoiaren erdian okulu bat dago eta gurutze batek hornitzen du. Deskribatutako fatxadaren ezker-eskuinera bi albo hedatzen dira eta eskuinekoan oin koadratua duen ezkila-dorre bat dago.

Kale Nagusia bukatzen den tokiraino jarraitu bertan ezkerrera jo eta Arrue Jauregia ikusiko duzu. Behatu, baina Monasterio Kontzepzionistara arte jarraitu.

 

Monasterio concepcionista (Segura)

Monasterio kontzepzionista.

Lardizabal jauregia (udaletxea)

Lardizabal jauregia (12), XVIII. mende hasieran eraiki zen eta 1819 eta 1983 urteetan berritu egin zen, gaur egun Segurako udaletxe bilakatu da. Fatxada harlanduzkoa da eta inpostak ditu solairuak nabarmenduz, ertzetan kuxindurazko silarriak ditu. Lehen solairuan hiru balkoi ditu eta bigarrengoan
bi leiho, hauen artean armarri handi bat kokatzen da. Alboetako batean, gaur egun, parke publiko txiki bat dago.

Jauregi portalea (13) Segurako harresi barrutiak bere ekialdeko aldean zuen beste ateetako bat da.
Gaur egun, nahiko moldatua dago. Herriaren barrutia kanpotik ikusita harlangaitzezko murru batean zabaltzen den arku baxu samarra ikusten da, ertzetan eta atearen uztaian zehar silarria duena.
Barrutiaren kontrako aldean zabaltzen den Zeraingo portalearekin bat egiten duena. Jauregi Portalea herriaren barrutiaren kanpoaldetik ikusita.

Itzul zaitez atzera Arrue etxeraino eta jarraitu ibilbidea etxe honek babesten duen kaletik zehar.
Laster Unzurrunzaga kalera iritsiko zara. Zeharka ezazu lehen kale perpendikularrera iritsi arte eta Oxiña portalera (11) iritsiko zara. Herri zaharraren beste ate bat da honakoa. Kanpora atera hura gurutzatuz eta kanpotik beha ezazu haren egitura, nahiz eta (berez) ez den oso ikusgarria.

Itzul zaitez berriro Unzurrunzaga kalera eta handik Lardizabal jauregira iritsiko zara.

Portal de Jauregui visto desde el exterior del recinto de la villa.

 

Casa de la calle Unzurrunzaga n. 1 (Segura)

Unzurrunzaga 1

Lo egiteko:

Segurako gazte aterpetxea (aurrekontu txikiagoentzat egokia). Tel. 943 801010.

Ondarre landetxea Tel. 943 80 16 64.

Casa Alustiza (Segura)

Alustiza etxea, parrokiatik gertu kokatua.

Retablo del altar mayor de la iglesia parroqual de Segura (Guipuzcoa)

Parrokiako aldare nagusiaren erretaula (XVIII. mendea)

Jarraitu kaletik zehar eta eskuinetara jo (Lardizabal jauregiaren alde batean dagoen parkea kontuan hartu gabe (Udaletxea). Jauregi portalera iritsiko zara.


Itzul zaitez Unzurrunzaga kalera. Kaleko 1 zenbakira iristean dobelatutako atea duen eraikin bat ikusiko duzu (14).

Puntu honetan kalea Kale Nagusiarekin elkartzen da eta hau herriko ate garrantzitsuena izandakoan amaituko da (gaur egun ez da aztarnarik antzematen), "behekoa" izenez ezagutzen zena (Euskaraz Beheko portala). Herriari itzuli osoa eman diozu kale garrantzitsuenetatik barrena.

Irten zaitez herri gunetik Zerainerantz.