Iglesia parroquial y casa consistorial de Zegama (Cegama)

Parrokia-eliza eta Zegamako udaletxea

Acceso secundario de la iglesia de Zegama

S. Martin eliza. Bigarren sarrera.

Zegama. Casas de la plaza de San Martin

S. Martin plazako etxeak.

ZEGAMA. Erdi Aroan zehar Segurako jurisdikzioaren menpe egon zen, 1615. urtean banatu zen arte.

Kokapena: Oria errekako ibarraren goialdean, Seguratik 5 kilometrora.

Biztanleak: 1.300 zegamatar, tartean Juan Telleria (1894-1949), "Cara al Sol" ereserki falangistaren sortzailea.

Festak: San Bartolome (abuztuaren 24an).

San Martin de Tours parrokia-eliza** (1). XV-XVI. mendekoa da, eta XVII eta XVIII. mendeetan asko handitu zen. Portada* nabarmentzen da, Ignacio de Iberok egina, haren erdiko irudiak santu titularraren zaldizko irudia errepresentatzen du. Bigarren sarrera* bat du, eskalinata txiki bat duena, hau ere, Ignacio de Iberok egina. Dorrearen hornidura neoklasikoa da, jatorrizko dorrea berritzeko Manuel Martín de Carrerak trazatua, berezkoa Lucas Longak egin zuen bi mende lehenago.

Zumalacarreguiren omenezko monumentua. Zumalacarregui jenerala Zegaman hil zenez, herriko elizaren barnean haren oroimenez monumentu bat eraiki zen, jenerala harrizko hilkutxa batean agertzen delarik; bi pilastrak eta 19 armarri dituen frontoi kurbatu batek markoztatzen dute.

S. Martin plazako etxeak (2). Plazara honen inguruan, zeina elizaren atzealdetik gertu baitago, interesgarria den multzo bat osatzen duten etxe batzuk ikus daitezke.ZEGAMA.  Durante parte de la Edad Media perteneció a la jurisdicción de Segura, separándose de la misma en 1615. 

Gomendutako ibilbidearen planoa

Mausoleo del general Zumalacarregui en la iglesia de Zegama (Guipuzcoa)

Zumalacárregui jeneralaren mausoleoa (1886), parrokia-elizaren barnean.

Zegama Gipuzkoa eta Arabaren (eta Castillaren) arteko komunikazioa (San Adriango tuneletik barrena) ahalbideratzen zuen bidean kokatua zegoen. Hala ere, komunikazio bide honek garrantzia galdu zuen erosoagoa zen beste bat ireki zenean.

Casa consistorial de Zegama (Guipuzcoa)

Elizatik oso hurbil dago udaletxea. Abiatu zaitez harantz eta ondoren sar zaitez lorategitan. Bertan, Zumalacárregui jeneral karlista hil zen etxeko atzealdeko fatxada ikusiko duzu.

 

Trenbidea eraikitzen zen bitartean (XIX. mendeko erdialdean) Zegamak langile ugari hartu zituen. Zegamako jarduera tradizionalen artean buztinezko eltzeen fabrikazioa nabarmendu behar da eta ondoren paper fabrikazioa, enpresa garrantzitsu bat ezarri zenean.

Udaletxea*. Eraikin berri samarra da, izan ere, lehen zegoena Frantziako tropak deuseztatu zuen Independentzia gerran zehar. Egungo eraikin neoklasikoa 1814. urtean eraiki zen. Fatxada nagusia harlanduzkoa da. Beheko solairuan 8 arkuko arkupea dauka eta lehen solairuan beste hainbat kofadura handi ditu, erdi puntuko arkuarekin; horietako batzuk balkoiarekin.

Mazkiaran Barrena etxea. Tomás Zumalacárregui jeneral karlista inguruko Ormaiztegi herrian jaio zen, baina Zegaman hil zen Mazkiaran Barrena etxean, eta lurperatu ere herrian lurperatu zuten.

Casa donde fallecio el general Zumalacarregui (Zegama, Guipuzcoa)

Mazkiaran Barrena etxea udaletxe ingurutik ikusita

.

Edificio de la calle Juan Telleria n. 8 en Zegama (Guipuzcoa)

Juan Tellería kaleko 8. zenbakiko eraikinaren beheko solairuko leihoa.

Juan Telleria kaleko 6 eta 8 zenbakidun etxeak*. Aipamen berezia merezi du bigarrenak. Lau solairu ditu. Fatxada nagusia harlanduzkoa da eta inpostak ditu (solairuen arteko tartea markatzen duten moldeak). Beheko solairuan, sarrera eta burdinazko hesi ederrez dekoratutako lau kofadura daude. Lehen eta bigarren solairuetan bost kofadura daude, balkoidunak, hauek ere burdinazko hesi ederrekin. Teilatu azpiak leihotxo errektangularrak ditu, dekorazio sinpleagoekin.

Ekintzak:

Baso interpretazio zentroa. 2003. urtean Hospital Anduetza izeneko eraikinean ireki zen, ia berrehun baso-espeziei buruzko informazioa jasotzen da bertan.

Turismo bulegoa (udaletxearen aurrean). Tel. 943 802 187.

4. ibilbidearen amaiera. Donostiara iristeko errepide ederrari jarraitu behar diozu N-I errepidera iritsi arte eta handik Beasainerantz jo (30 Km).

Beasainera, Segura/Beasainerantz itzuliz ere irits zaitezke, bertan bidea N-I errepidearekin elkartzen da (13 km).

Juan Tellería kalea jarraituz bi eraikin interesgarri topatuko dituzu (6 eta 8 zenbakiak).
 

 

Ventana de la casa de la calle Juan Telleria, n. 8 en Zegama (Guipuzcoa)

Juan Telleriak aleko eraikina, 8 zenbakia