Zerain hilzorian zegoen herria zen. Bertako biztanleen borondateari, hirietara "ihes" egiteko joera aldaketari, eta egoera ekonomiko onari (neurri handi batean bere ondasunaren balioari esker) esker herria aurrerabidean doa.

Iglesia de Zerain (Guipuzcoa)

Zeraingo eliza

Zeraini (Cerain) buruzko lehen berriak 1384. urtekoak dira, Segurari lotu zeneko urtekoa, hain zuzen ere, egoera horrek 1615. urtera arte iraun zuen.

Portada de la iglesia parroquial de Zerain

Zeraingo elizaren portada

1384, urtean Zerain Segurako herriari lotu zitzaion eta halaxe egon zen 1615. urtera arte, orduan lortu zuen (beste herri askok bezala) herri izaera.

ZERAIN*. Herri honetako jarduera akonomikoa orain gutxi arte nekazal jarduerarekin eta meatzaritzarekin lotuta egon da, azken hau ez zen oso ohikoa Gipuzkoan.

Meatzaritzaren esplotazioa, betiere apala, XX. mende erdialdean amaitu zen, baina aztarna interesgarriak utzi ditu.

Kokapena :Muino baten gorenean, Seguratik kilometro batera eta Donostiatik 54 kilometrora.

Biztanleak:250 zeraindar inguru. Goya pintorearen familia Mantxola baserrikoa zen jatorriz.

Festak: San Roque (abuztuaren 15ean).

Herri gunea oso txikia da. Eliza inguruan aparkatu. Inguru horretan turismo bulegoa eta Jauregi baserria daude.

Simbolo astral grabado en el caserio Jauregi (antigua casa-torre) en Zerain (Guipuzcoa)

Dorretxe zaharraren harritan grabatutako sinbolo astralak.

Caserio Jauregui

Jauregi* baserria. Harlanduzko murruak dituen sektorea erdi aroko dorretxe baten aztarnak dira. Ate zorrotza mantentzen du oraindik, dobelatua da eta haren gainean armarria dago. Atezangoetan erdi ezabatuta dauden inskripzioak ere bitxiak dira: AVE MARIA GRATIA PLENA (ezkerrean) eta DOMINUS TECUM BENEDICTA TU (eskuinean), eta baita, interpretatzen zailak diren sinbolo astral batzuk dituen
silarria ere.

Ceraingo Jauna dorretxean bizi zen, zeinaren aztarnak orain Jauregi baserriaren parte diren.

 

 

 

 

 

Jaso ezazu jarduera guztien berri turismo bulegoan.

 

Honakoak dira beste elementu ikusgarri batzuk:

1711ko kartzela. Presoek murruen harriak batzen zituen kareoreak botako zituztelako beldurrez, hauek haritz oholez indartzen ziren ihes egiteko aukerak murriztu asmoz.

Larrondoko zerrategi hidraulikoa (1890-1960). Baserriaren parte zen, modu horretan, bere jarduera ekonomiko tradizionala burutzen zuelarik.

Museo etnografiko txiki bat: nekazaritzarekin eta meatzaritzarekin zerikusia duten 200 elementu etnografiko hartzen ditu. Herriari eta bere biztanleei buruzko diaporama bat ere eskaintzen da.

Aizpeako meatzeak. Tren zahar baten aldaparen gainean sortutako bidetik zehar meatzeekin zerikusia zuten dependentzia zahar batzuk zeharkatzen dira, horien artean kiskalketa labeak nabarmentzen dira.

Jauregi baserria eta parrokia-eliza.