Guadalupe gotorlekura bideratuko zaituen bidegurutze batera iritsiko zara.

Gotorlekuaren sarreraren WGS84 koordenada geografikoak:
Longitudeak: -1 49 11.2
Latitudeak: 43 22 8.3

Gotorlekura sartu nahi baduzu, Hondarribiko turismo bulegora joan eta ziurtatu aukeratu duzun egunean eta orduan bisita egingo dela. Normalean, bisita gidatuak abuztuko igandeetan baino ez dira eskaintzen.

Fuerte de Guadalupe (Hondarribia - Fuenterrabia)

Gotorlekua airetik ikusita (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia).

 

 









Gotorlekuaren inguruetan, mahai ugari daude jateko.

Gotorlekutik gertu, jantoki merendero bat ere badago: “la cantina”.

Gaur egun, Hondarribiko Udalarena da eta ondare interesa duen babesturiko elementua da.

 

GUADALUPE GOTORLEKUA***

Guadalupeko Amaren gotorlekua 1900. urtean inauguratu zen eta handiena da lehenengo Oiartzungo Zelai atrintxeratua, eta beranduago (honen eraikuntza gelditzean) Oiartzungo Barrera Egoera eratzeko intentzioarekin bukatu ziren hiru gotorlekuen artean. Jaizkibel mendiaren ekialdean dago, Guadalupeko Amaren Santutegiaren ipar ekialdean. Santutegi horrengatik dauka izen hori gotorlekuak.

Behin betiko proiektua Juan Roca y Estades ingeniarien teniente koronelak prestatu zuen Horretarako, Gipuzkoan Pirinioetako defentsaz arduratzen zen Batzordeak egin zuen aurreproiektu bat hartu zuen eredutzat.

Eraikuntza berezia da, oktogono irregularraren formarekin. Gelak hormigoi ez armatuaz eginda daude, horien hormak eta gangak metro bat baino gehiagoko lodiera dute eta lurrezko kapa lodien bidez babestuta. Kanpotik ikus daitezkeen zatiak harri apaingarriaz estalduta daude. Patio ugari daude, lurrazpiko pasabideak, kuartelak; hainbat artilleria bateria, batzuk kanpoan, beste batzuk eraikinen barruan (kasamatak); badaude, baita ere, erdi lurperatuta daudenak eta beste batzuk lubakia defendatzeko (kaponerak); gainera, bateria osagarri bat dago lau kanoientzako gotorlekuaren kanpoaldean (“El Calvario” bateria). Halaber, biltegiak daude bolborarentzat, jaurtigaientzat, esku ordezkoentzat, hainbat biltegi, ura jasotzeko biltegia, sukaldeak, munizioentzako karga jasogailuak, eta errailen zati bat ere kontserbatzen da (horiei esker, munizioa bagoneten bidez banatzen zuten).

Lurpekoen planoa.
Goiko solairuko planoa. 

Gotorlekua hiru sektorek edo obrek osatzen dute: Erdikoa, Eskuinekoa eta Ezkerrekoa.

Fuerte de Guadalupe. Primer patio.

 Gotorlekura sartzeko patioa. Patio horretako leihoek ekialdeko kutsua dute. Argazkian ikus daitekeen bao handiena sarrerako ate txikiari dagokio.Gotorlekuaren sarreraren WGS84 koordenada geografikoak:
Longitudeak: -1 49 11.2
Latitudeak: 43 22 8.3


 

Acceso al foso del fuerte. En él se abre la puerta de acceso al primer patio. Lehenengo atea (lubakira sarbidea).
Fuerte de Guadalupe (Hondarribia, Guipuzcoa), cuartel de Artillería.

Artilleriaren kuartela bitxia da oinplanoak kurba forma duelako. Bertan oraindik ikus daitezke kamainen gainean zeuden apalen euskarriak. 80 artilleria gizonentzako lekua zuen.

 

Eskuineko obrak erdi lurperatuta dauden bi patio ditu. Horietako batean, artilleriako kuartela eta obusen bateria bat zeuden. Beste patioan, munizioaren gordetegietako bat ikus daiteke. Gorago, hainbat artilleria bateria daude, trabesekin; barruan, muniziorako ordezko txiki batzuk daude. Azken horiek, kasu batzuetan, artilleriako pieza txikiagoak gordetzeko tokia dute.

Fuerte de Guadalupe (Hondarribia, Guipuzcoa) uno de los patios de la obra de la derecha. En la parte superior se aprecian las baterías con sus traveses.

Gotorlekua bere inauguraziotik (1900.urtean) gutxira zaharkituta gelditu zen eta, 1970. hamarkada arte jarduera militarra mantendu zuen arren, ez zuen protagonismorik eduki lurraldearen defentsan. Tiroko praktikak egiteko erabiltzen zen. Gerra Zibilaren garaian, zenbait jaurtiketa egin zituen eta behin-behineko kartzela bezala erabili zen.

 

 Eskuineko obra sakonago bisitatzen dena izan ohi da, bisitatzen ez diren beste gune interesgarriago batzuk dauden arren.


g

Ezkerreko obraren patioa. Eskuinean, Infanteriako kuartelerako sarrera; ezkerrean, biltegiak eta sukaldea; atzealdean, ate txikia, lehenengo patiotik bertara iristeko.

Ezkerreko obrak itsasaldera begira barbeta bateria bat du, kostako piezekin (finkoak) inoiz artillatua izan ez zena, eta bateria akasamatu bat. Azken horren egitura konplexua da, hiru solairu baititu. Behekoa, 120 soldaduentzako ostatu bezala erabiltzeaz gain eskarpako gezileihodun galeriaren jarraipen gisa ere erabiltzen da, lubakiaren defentsari laguntzeko. Erdiko solairuak kuartel funtzioa betetzen du, 276 pertsonentzako lekua du eta, hegoaldeko muturrean, muniziorako biltegi bat du, goiko solairuarekin karga-jasogailu baten bitartez komunikatzen dena. Goiko solairua (beheko kuartelak bezala) bederatzi gangaz dago osatuta.

Goiko solairuko bederatzi gangetatik bostek bakarrik dute kanoi-zulo librea itsasora begira (besteetan kanpoko estalkitik zabaldu beharko litzateke kanoi-zuloa). Lurrera begira daudenak (hegoaldera) obusen bateria bat zuten (artillatua izan zena) eta artillatuak izan ez ziren kanoi-zuloen sail bat. Ekialdeko muturrean behatoki korazatu bat zuen, baina bere sarrera bakarrik kontserbatu da.

Bateria akasamatuaren azken solairua osatzen duten bederatzi gangetako bat. Atzealdean, kanoi-zuloa ikus daiteke eta zoruan harroina (kanoia biratzeko euste-puntua) eta karrillera (kanoia mugitzeko errailak).

 

Fuerte de Guadalupe. Obra del centro. Inicialmente estuvo proyectada para acoger cañones de 15 cm Ordoñez, pero no se llegaron a emplazar, modificándose las explanadas para incorporar cañones de bronce de 12 cm

Erdiko obra lau piezetarako barbeta bateria batek, dagozkion ordezkoek eta munizio biltegi batek osatzen dute. Obra honek erdi lurperatua dagoen patio luzanga bat du.



Foso. Al fondo una de las baterías de flanqueo (caponeras), a la derecha la reja que poseía el fuerte (la original era más alta).

 Lubakia. Ezkerraldean, kontraeskarpa. Eskuinaldean, hormatxo bat burdin hesi batekin (jatorrizko burdin hesia altuagoa zen). Atzealdean, kaponera bat edo lubakia defendatzeko bateria bat; horren gainean, kainoi-zulo bat eta bi gezileiho ikus daitezke. Zoruak leku batzuetan aldapak ditu eta, jatorrian, gaur egun ez bezala, ez zuen baldosarik.

Camino cubierto, escaleras de contraescarpa, foso y una caponera o batería de flanquero de lfoso

 Ezkerretik eskuinera: bide estalia, kontraeskarpako eskailerak, lubakia, eta kaponera bat edo lubakiaren alboa defendatzen duen bateria bat. Jatorrian lubakiaren zoruak ez zuen baldosarik.



Fuerte de Guadalupe. Puerta de acceso en el foso.
Lubakian sarrerako atea.

 

Ez haztu “del Calvario” bateria gehigarria bisitatzea, gotorlekura sartzeko arrapalatik gertu.

Hiru obrak lubaki batek inguratzen ditu, haren alboak defendatzen dituzten bost bateria txiki dituelarik elementu hauekin: hainbat kanoi-zulo, gezileiho, matakan, granadak jaurtitzeko zulo, munizio ordezkapen eta gezileihoak zituen eskparpako sektore txiki gehigarriak.

Lubakia estalitako bide batez (infanteriarentzako parapetoa) inguratua zegoen eta bertara lubakiaren barrualdetik iristen zen, lubakiaren kanpoko horman (kontraeskarpa) zeuden eskailera batzuen bidez.

Fuerte de Nuestra Señora de Guadalupe (Hondarribia - Fuenterrabia, Guipuzcoa). Foso con la escarpa ocupada por una galería aspillerada.

Kalkulatu zenez, gotorlekuak behar zuen hornidura zen Infanteriako batailoi bat (500 bat gizon), Artilleriako konpainia bat (100 bat gizon) eta administrazio militarreko, osasuneko eta zapadore-minatzaileen destakamendu txikiak.

Proiektuaren arabera, gotorlekuak jasan zezakeen armamentua artilleriako 69 piezakoa (38 kanpoan edo barbeta, 22 kasamatetan eta 9 kaponeratan) zen, baina hasiera batean proiektuan egokitu zitzaiona, Tokiko Armamentu Juntaaren gomendioz, 44 piezakoa izan zen.

Gotorlekuak bateria gehigarri bat ere badu, “Calvario” izenekoa, jatorrizko proiektuak aurreikusten zituen lauren artean eraiki den bakarra. Horren lau suak Txingudiko eta Hendaiako badiara zuzenduta daude. Trabesen bitartez banatuta dauden lau egonleku ditu eta horien azpian munizio ordezkapenak daude; gotorleku nagusiarekin komunikatzen da, baita ere. Urtebetez, 12 cm-ko brontzezko 4 kanoi eduki zituen.

Ingeba-tik irten gabe gotorlekuari buruz gehiago jakitekoLa


















← Lubakiaren sektore bat gezileihodun galeria batek okupatuta duen eskarparekin.

Gotorlekua ikusi ondoren, komeni zaizu erreparatzea Guadalupeko Amaren Saintutegiari, eskualdean debozio handikoa. Normalean, itxita dago; baina, urrunetik ikusten da bere orratz nabarmena. Hala eta guztiz ere, zonaldean berriagoak diren beste gotorleku batzuk daude, P Lerroa deitzen denari dagozkienak.

Fuerte de Guadalupe. Disparo desde la obra de la derecha del fuerte hacia el mar con un cañón Ordoñez de 15 cm sobre marco alto (año 1906).
Gotorlekuaren eskuineko obratik jaurtiketa itsasaldera 15 cm marko altuko Ordoñez kanoi batekin (1906. urtea). Atzealdean, kuartela eta bateria akasamatu bat zituen eraikina ikus daiteke (lurrezko blindaje batez estalita dagoena). Jaurtiketa egiten duen kanoiaren azpian, erdi lurperatuta dagoen bateria bat dago; su kurboak ditu.

Fuerte de Guadalupe. Ruta hacia Hondarribia (Fuenterrabia)