Las fortificaciones de Jaizkibel. Fuerte de San Enrique y Torreon IV

III dorrea bisitatu ondoren, bidexkatik jarraitu ezazu seinale gorri eta zuriak INOIZ galdu gabe (batzuetan gorriak, horiak eta zuriak). Zuriz eta horiz markaturiko ibilbidea desbideratzen denean EZ jarraitu, jarraitu bakarrik gorriz eta zuriz markatutakoari.

.

SAN ENRIQUE GOTORLEKUA


Pentagono irregularreko oinplanoa du (34x37x28x60x23 m). Oinplanotik, ordea, babeserako hainbat bateria irteten dira. Hala, gotorleku multzo osoa 82x40 m-ko laukizuzen batean sar daiteke. Asentamenduaren plano orokorra lubeta batez osatua dago; 90 cm-ko lodiera eta altuera aldakorra (4-6 m) duen harlangaitzezko horma batek mugatzen duen lubetaz, hain zuzen ere.



Gotorlekuaren planoa. (egin klik bertara sartzeko). Planoan agertzen diren zenbakiak testuan aipatzen direnak dira.

Alboen defentsa (gotorlekuaren inguruaren defentsa) fusileriarako lau gezileihodun bateriez prestatua dago, gutxi gora behera oinplano erdi eliptikoa duten bateriez hain zuzen. Bateria horiek aipaturiko pentagonotik irteten dira kaponera gisa eta elkarri ez jaurtikitzeko moduan antolatuta daude:

Hau, Lord John Hay gotorlekua baino egoera okerragoan dago; baina merezi du bisitatzea, kokaguneagatik bakarrik bada ere.

Azkeneko partea itogarri samarra da: antena erraldoiak daude eta bidexka zertxobait lausotu egiten da harkaitz tartean (arreta berezia jarri seinale gorriei eta zuriei). Behatoki txiki batetara iritsiko zara. Jarraitu aurrera.

Gotorlekua zona garaienean dago (534 m).

Lehen gotorlekua, aurrena, kanpotik inguratu eta, ondoren, sar zaitez barrura. Modurik erosoena Iparreko kaponeratik (26) sartzea da.

Parapetoa barrualdetik suntsituta dago, baina kanpoko hormak zorutik zenbait metro altxatzen dira. Eraikuntzak ere ez dira zutik mantendu eta beren kokalekua baino ezin dugu sumatu.

I

Caponera de cabeza del fuerte de San Enrique (Jaizkibel) antes de su reconstrucción a mediados del siglo XX. Fotografia Ojanguren. Archivo General de Gipuzkoa (fotografía de 1930/1940). Reproducción parcial.

Aurrealdeko kaponerak (4), hegoaldeko horma-atalaren erdian kokatua, bi solairu zituen eta horien paretetan hamahiru gezileiho zeuden. Goiko solairua zurezko armazoi (29) baten gainean zegoen eraikia eta armazoiari bateriaren perimetroko harlangaitzak eusten zion, 1,2 m-ko altuera zuen fusileriako parapeto bat eratzen zelarik.

Golako kaponerak (26) iparraldeko horma-atalaren erdialdea hartzen du. Horren alderdia babesteaz gain, gotorlekuko sarreraren (22) defentsaz ere arduratzen zen, aipaturiko horma-atalean baitzegoen sarrera hori. Egitura aurrealdeko kaponeraren antzekoa da; baina, asentamenduaren plano orokorretik bi metro beheragoko kotan egoteagatik, beheko solairura iristeko 9 eskailera (8) zeuden.



← Indalecio Ojangurenen argazkian (Gipuzkoako Artxibo Orokorra), aurrealdeko kaponera ikusi daiteke, gezileihoak kendu zituen berreraikuntza bat egin aurretik.

Testuinguru honetan, kaponera bat (4, 26) da gotorlekuaren horma nagusira paraleloki tiro egiteko gai den bateria bat. Hala, horma eskalatu eta zuzenean erasotzeko edozein ahalegin saihestu zitekeen.

 

  Fuerte de San Erique. Batería de flanqueo sudoeste

Hego ekialdeko erdi kaponerak (6) gotorlekuaren ekialdeko aldea babesten du, bederatzi gezileihoren bidez

Erdi kaponera hitzak esan nahi du (6, 27) bateriak bere aldeetako batera bakarrik tiro egin dezakeela. Ezkerreko argazkian, mendebaldeko erdi kaponera ikus daiteke.

. Bere bi solairu kaponeren antzera antolatuta daude, beheko solairura (9) iristeko eskailera bat zuelarik.

Hego mendebaldeko erdi kaponera (27) hego ekialdekoaren antzekoa da, baina ez dauka eskailerarik, beheko solairuak gotorlekuko asentamenduaren plano orokorrak duen kota berdintsua duelako.

Perimetroko hormen goialdean (1) fusileriako parapetoak daude (gezileiho gabe), bi mailako eserleku handi batekin: parapetotik hurbilen dagoenak (2) 2 m-ko zabalera zuen (1,5 iparraldeko bi horma-ataletan) eta azpikoak (3) 1,5 m-koa. Hegoaldeko bi horma-ataletan, itxiturako horman eusten den lubeta gehigarri bat dago. Horregatik, bi mailetako eserlekura 8 eskaileren (24) bidez iristen da (eskailera bakoitzak sei maila ditu), horietatik bost hego mendebaldeko horma-atalean egonik eta hiru hego ekialdeko horma-atalean. Gainerakoan, asentamenduko plano orokorrarekiko kota desberdintasunak eskaileren (25) artean kokaturiko ezponden bitartez egiten dira.

Hego ekialdeko horma-atalaren mendebalde erdian, fusileriako parapetoa artilleriako bateria (13) batez ordezkatu da, lurrezko parapeto (11) batek babesten duelarik. Parapeto horrek 4 m-ko zabalera eta dagozkion kanpoko (10) eta barruko (12) ezpondak ditu.






































V dorrerako ibilbidearekin jarraitzeko, seinale gorriei eta zuriei segitu behar diezu. Momentu jakin batean, Iskulin trikuharri ondotik pasako zara.

Fuerte de San Enrique. batería de flanqueo de cabeza (reconstruida hacia 1950 sin incorporar las aspilleras)


Eraikinak

Honen iparraldera ordezko muniziorako eraikin (14) bat zegoen. Eraikin horrek oinplano laukizuzena (7x4,6 m) zuen, bi gelatan banatuta zegoen eta harlangaitzezko estribuetan eusten den ganga (33) batez estalita zegoen.

Gotorlekuaren erdialdea zurezko bi barrakoiek osatzen zuten. Barrakoiek oinplano laukizuzena (32x5 m) eta bi isurkiko estalkia zuten, paraleloki kokatuta zeuden eta bata bestearengandik metro batera zeuden. Bien ekialdeko muturrean gotorlekuko Komandantearentzat gela bat (15) prestatu zen, ofizialentzat bi (16) eta beste gela bat kantinarako (17). Barrakoien gainerako azalera bi tropa konpainiei (18) ostatu emateko erabili ziren, barrakoi bakoitzak hormei itsatsitako lau ohe jarraitu (19) zituelarik.

Ekialdeko muturrean eraikin bat (20) altxatu zen ondorengo ezaugarriekin: 50 cm lodierako hormak, oinplano laukizuzena (9x4 kanpoaldetik neurtuta) eta isurki bateko estalkia, sukaldearekin. Sukaldearen iparraldera ur depositu (21) bat zegoen arrokan induskatuta. Oinplano zirkularra zuen, 4 m-ko diametroa eta 3 m-ko altuera; horrek teorian, 37.000 litro ur biltzeko edukiera zuen. Komunak (23) hego ekialdeko kaponeran zeuden.



Aurrealdeko kaponeraren barrualdea.

Ez dago eraikin osoa inguratzen duen lubakirik. Bakarrik alboa defendatzen zuten bateriak egon ziren arrokan landutako lubaki txiki batez babestuta, 2-3 metroko zabalera (tokiaren arabera) eta 2 m-ko sakonera zuen lubakiz hain zuzen. Eta hori gezileihoak zeuden lekuetan bakarrik. Hau da, bi kaponerek beren perimetro (5) osoan zuten lubakia, baina erdi kaponerek gezileihoak (7) zeuden lekuetan bakarrik. Hego ekialdeko erdi kaponeraren lubakia beherantz luzatzen da, zenbait metro pentagonoaren ekialdera.