Fortificaciones de Jaizkibel (Gipuzkoa - Guipuzcoa). Fuerte de Guadalupe, Santuario de Guadalupe, Linea P.

Lerro honetako lehen bunkerra IV. dorrea (Santa Barbara) eta V. Dorrea (Erramutzko dorrea) lotzen dituen bidean topatuko duzu.

Guadalupe gotorlekuaren ingurura iritsiko zara GI 3440 errepidetik edo V. Dorretik (Erramutzko dorrea) jaisten den bidexka batetik.

"P" LERROA

Gerra Zibila bukatu bezain laster, Franco jeneralak Pirinioak gotortzeko agindua eman zuen, tarteka-tarteka makiek, alemanek edo aliatuek bere Erregimenaren aurka edozein ekintza militar egingo ote zuten beldur zelako. Lehenengo gotorlekuak 1939 eta 1940 urteetan eraiki ziren. Plan aldaketa baten ostean, bizi-bizi jarraitu zen eraikuntzekin 1944-1948 urteetan. Ondoren, nabarmen moteldu ziren eraikuntzak. Eta azkenik, 1980. hamarkadan bertan behera geratu ziren betirako gotorlekuak eraikitzeko lanak. Urte askotan, gotorlekuen ezaugarriak eta antolamendua sekretu izan zen, gotorlekuen inguruetako herritarrek zerbait ezagutzen bazuten ere, logikoa den bezala.

245. Erresistentzia Gunea Guadalupen zegoen hain zuzen ere. Gune hartan, 59 bunker zeuden eta bunker haietatik 53 bukatu egin zituzten (16 metrailadoreentzat eta 27 fusil metrailadoreentzat). Bestalde, 600 soldaduz osatutako batailoi baten ardura zuen gune hark.

Lerroaren izen ofiziala “Pirinioak defendatzeko antolamendua” zen, baina “P Lerroa” izenez ezagutzen da, zenbait lekutan izan ezik; horietan, Gonzalez lerroa edo Perez lerroa esaten diote.

Gotorlekuez gain, garrantzi handia eduki zuten errepide militarrek; denborarekin, zerbitzu publiko bihurtu ziren. Horien artean nabarmendu behar da Jaizkibel zeharkatzen duena (gaur egungo GI 3440 errepidearen zati bat) Lezo eta Guadalupe artean. Hura eraikitzen ehunka errepublikar errepresaliatuk hartu zuten parte, aurrena, lehenengo Langileen Batailoietan parte hartu zuten eta, beranduago, Soldadu Langileen Batailoietan.

Argazkian, aipatutako bunkerrerako bidea ikusten da. Konplikatua da bertara sartzea, sarrera erdi itxita dagoelako. Baina, barrua sarreratik ikus dezakezu.

 
Linea P. Bunker en la línea de cumbres del jaizkibel (Hondarribia - Fuenterrabia, Guipuzcoa)

Jaizkibelen ere gotorlekuz osatutako lerro erraldoi honen elementu batzuk prestatu ziren; teorian, hainbat eginkizun zituzten 10.000 bunkerrek osatu behar zuten lerroa, baina erdia baino ez zen eraiki. Gipuzkoan eta Nafarroan bakarrik gotorlekuen 2.900 elementu eraikitzea aurreikusita zegoen (1944. urteko planaren arabera); horietatik 1.800 bukatu ziren.

Koordenada geografiakoak (WGS84):
Longitudeak: W 1 49 51.2
Latitudeak: N 43 21 39.2

Argazkia (GFA 2006), non agertzen diren aipatutako bunkerra, Jaizkibel V dorrea (Erramuzko dorrea) eta, horien inguruetan, artilleriako bateria izan zitekeena.




Linea P. Jaizkibel. Interior de un bunker.
Bunkerraren barrualdea. Gezileihoa ikusten da, lurrez erdi estalita.
Torreón jaizkibel V (Erramuzko dorrea) y otros elementos militares en su entorno. Aipatutako bunkerraren inguruan, indusketa multzo bat dago; informazio gehiagoren faltan, jatorri militarra ematen diogu. Hipotesi gisa, multzo hori P Lerroarekin zerikusia baduela pentsa dezakegu (bunkerrari lotutako trintxera eta indusketak?). Gune honetan, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran ingeniari militarrek egiten zituzten “Eskola praktikoak” izenekoekin ere zerikusirik izan dezakete.

Bunker horietako bi gotorlekura doan bidexkan daude eta hirugarrena (argazkikoa) Guadalupeko Santutegiaren atzean.,

Linea P. Bunker al lado del Santuario de Guadalupe.Hau zen gotorlekuan instalatzea aurreikusita zegoen armamentua: kanoi arinak, morteroak, metrailadoreak, fusil metrailadoreak eta metrailadore antiaereoak. Bunkerrez gain, leku batzuetan horien arteko lurpeko pasadizoak, troparentzako babeslekuak, behatokiak, agintaritza postuak… zeuden. Aurreikusita zegoen, baita ere, horien inguruan trintxerak, jaurtitzaileentzako zuloak eta alanbrez hesitako zelaiak sortzea.

Proposatutako hiru bunkerretatik bi gotorlekuaren sarbideko bidexkatik ikus daitezke eta hirugarrena errepidetik bertatik.

Ibilbidea bukatzeko, GI 3440 errepidea hartu behar duzu, Hondarribi (Fuenterrabia) aldera. Hor autobus zerbitzua dago, batez ere Donostia eta Irunerako.

Bunkeres de la línea P en las inmediaciones del fuerte de Guadalupe (según documentación histórica)

Guadalupe gotorlekutik gertuen dauden bunkerrak itxita daude; ondorioz, kanpotik ikustearekin konformatu beharko gara. Goiko irudian seinalatu dira P baten bidez.

Garai hartarako gotorlekua zaharkituta geratu zenez, apenas aprobetxatu zuten bertan Lerroaren elementu batzuk ezartzeko.

Planoa: Guadalupe gotorlekutik gertuen dauden P Lerroko elementuen kokapena.