Behin Santa Isabel gazteluaren arkua zeharkatuta eta kalatu batera
iritsita, eskuinera bide bat hartu behar duzu, Jaizkibelera igotzen dena.
Desbideratze tokiaren koordenadak hauek dira:
Longitudeak: -1 55 20
Latitudeak: 43 19 59.1
Santa Isabeletik Lord John Hay-ra 2,8 Km-ko distantzia dago; aldapan
gora, 200 m-ko desnibela igotzen da.
Gotorlekua Arrokaundietako atseden lekuan dago. Atseden lekuan,
piknikerako mahai ugari eta beste hainbat zerbitzu daude, ostatua eta
guzti.
|
|
Argazkian, lehen planoan, gotorlekua ikus daiteke, eta horren
eskuinaldean, itsasoaren ertzetik hasi eta Jaizkibel aldera igotzen den
bidea; eta atzealdean, Pasaiako portura sartzeko “kanal” naturala eta
portuaren itsasartea.
Gotorlekuari Lord John Hay marinel ingeles ospetsuaren izena ipini
zioten. Lord John Hay inguru honetan egon zen Lehen Gerra Karlistan,
liberalei lagunduz, eta marinelaren izena ipini zioten gaur egungo
gotorlekuaren inguruan eraikitzea agindu zuen gotorlekuari. Gaur egungo
gotorlekuak, eraiki zutenean, aurrekoaren izena hartu zuen.
|
Momentu jakin batean berriro eskuin aldera desbideratu beharko zara.
Hauek dira desbideratze tokiko (WGS84) koordenadak GPSrako:
Longitudeak: -1 54 26.5
Latitudeak: 43 19 56
Desbideratze horren ondoren, kotxe aparkaleku txiki batetik eta
Arrokaundieta ostatu ondotik pasako zara. Dagoeneko gotorlekutik oso
gertu egongo zara; albo batetik pasako zara, sarrerara iritsi aurretik.
Gotorlekura sartzeko WGS84 koordenada geografikoak:
Longitudeak: -1 55 3
Latitudeak: 43 19 51.5
iparraldeko
hormaren kanpo aparailua eta gezileihoa.
Gotorlekuaren barnealdeko bista. Ezkerraldean, iparraldeko gezileiho
horma; atzealdean, artilleriako baterietako batera doazen eskailerak.
|
LORD JOHN HAY GOTORLEKUA
Tropa liberalek 1875. urtearen inguruan eraiki zuten, azken gerra
karlista zela eta. Jaizkibel mendiaren mendebaldeko muturrean dago,
Pasaiako portua eta Jaizkibeleko inguruak menderatuz, bere aurrekoak
Lehen Gerra Karlistan egin zuen bezala.
Oinplanoa laukizuzen samarra du (47x25 m) eta hego ekialdeko ertza pixka
bat alakatua. Betelan bat du (arroka naturalaren zati bat hartuz),
kanpoaldea harlandu zakarraz estalitako horma batez inguratua.
Lord John Hay gotorlekuaren planoa
Itxitura hormak
Iparraldeko hormatalak (3) eta mendebaldekoen zati batek 33 eta 16
gezileiho dituzte hurrenez hurren.
Ekialdeko zonaldea alakatua dago hegoaldetik eta irtena gotorlekuarekiko
iparraldeko zonaldean. Bere kota gainontzeko gotorlekuaren kokaleku
planotik gora 2 m ingurukoa da. Lautada aldera 2,5 m-ko lodiera duen lur
parapeto (19) batez mugatuta dago, artilleria bateria osatzen duen
parapetoz hain zuzen.
Kuartelaren (1) hormetatik bi gotorlekuaren itxituraren parte dira;
horietan, 14 eta 6 gezi-leiho zabaltzen dira hurrenez hurren. Azken
horiek kontatuta, gotorlekuaren perimetroan 69 gezileiho daude.
Lubakia
Gotorlekuaren lau hormetatik hiru, alboetan elementurik ez duen 3-4
metroko zabalera duen lubaki batez babestuta daude. Ekialdeko eta
mendebaldeko alboak (9) arrokan landuta daude, beraz ez dute
kontraeskarparen estaldurarik behar; aldiz, hegoaldean, kontraeskarpak
lehorrean harrizko estaldura bat du. Iparraldeko guneak ez dauka eta ez
du eduki lubakirik.
Sarrera
Sarrera (12) mendebaldeko hormatalean dago eta ziurrenik zubi mugikor
bat izan zuen lubakiaren gainean. Egia da gaur egun harrizko zubi bat
duela, baina hori ez da garaiko dokumentuetan agertzen.
Bateriak
Gotorlekuak hiru bateria ditu artilleriarentzat ekialdeko muturrean.
Hegoaldera begira dauden biak barbeta modukoak dira. Horietatik
mendebaldekoa (13) 16 cm-ko pieza batez artillatua egon zen eta
ekialdekoa (20) 12 cm motzeko beste batez. Hirugarren bateriak (14) ipar
ekialdeko eremua hartzen du eta, besteak ez bezala, hiru kanoi-zulo (15)
ditu, bi hego ekialdera begira daude eta bat ipar ekialdera begira;
badirudi, ordea, 8 cm luzeko pieza bakar bat eduki zuela.
Bateria batzuk gainontzeko gotorlekua baino kota altuagoan egoteagatik,
bi sektoreak 12 mailako harrizko eskailera (16) baten bidez komunikatuta
daude.
|
Nahiko ondo kontserbatua dago eta elementu guztiak ezin hobeto
identifika daitezke; esan daiteke bere garaiko gotorlekuen artean ondoen
kontserbatuta dagoenetako bat dela. Gotorlekuari estalkiak eta
kuarteleko eta sukaldeko hormen goiko parteak falta zaizkio, eta baita
gezileihoak dituen ekialdeko horma ere. Bolboraren biltegian, ordea,
estalkia ere kontserbatzen da.
Gerra Karlisten ondoren abandonatua geratu zen eta Pasaiako portuko
defentsa hobetzeko aprobetxatzea pentsatu zen, baina ez zen ezer egin
Bitxikeria: bi komun (10) kontserbatzen dira, iparraldeko itxitura
hormaren muturrak artilleria baterien lubetako euste hormarekin bat
egiten duen lekuan barneratuta dauden bi komun. Bakoitzean harrian
landutako ontzi zirkular bat eta zorroten bertikal bat daude; zorrotena
hormaren barnealdetik doa eta kanpora hormaren behealdean irteten da.
Koartelaren aurriak baino ez dira ikusten. Hala ere, horma pikoa eta,
altuera zehatz bat arte, perimetroko hormak kontserbatzen dira.
|
Vista interior del fuerte. A la izquierda el muro aspillerado
septentrional y, al fondo, las es caleras de acceso a una de las
baterías de artillería.
Gotorlekuko bisita bukatzean, gotorlekura iristeko hartu duzun bidea
berriro hartu eta, ehunka metro batzuen ondoren, errepide batera
iritsiko zara. Eskuinaldera egin, dorre bat mendixka batean ikusi arte.
|
Eraikinak
Gotorlekuak hiru eraikin eduki zituen. Kuartelak (1), 60 gizonentzako
lekuarekin, oin planta laukizuzena (18x5 m baliagarri) eta bi isurkiko
estalkia ditu. Iparraldeko eta mendebaldeko gezileihoen hormak
gotorlekuaren itxituraren parte dira. Barnealdea bi gelatan banatuta
zegoen. Handienak (15x5 m) kamaina luzeak zituen (2) bi albo zabalenetan
zehar, erdialdean pasillo bat eratuz. Fatxada nagusian (logikoa den
bezala gotorlekuaren barrualdera begira), sarrerako atea eta bi leiho
zabaltzen ziren. Hirugarren leiho batek bigarren gela (3x5 m)
argiztatzen zuen.
Bolbora biltegiak (9) gotorlekuaren erdialdea okupatzen zuen. Estalkia
mantentzen duen eraikin bakarra da. Sarreraren parean argitzeko leiho
bat du, bere garaian kristal batez edo bestelako gorputz zeharrargi
batez itxi zena. Gainera, horma, arroka eta lubeta ugariez babestua
dago; horien eta biltegiaren hormen artean 90 cm zabalerako korridore
bat dago; eta aireztapen zuloak ere baditu.
Sukalde-kantinaren (8) iparraldeko hormaren beheko partea aipaturiko
arroka gailurrean landuta dago eta tximinia ere bertan hustua agertzen
da. Eraikinak oin planta laukizuzena du (5,3x4 m) eta bi isurkiko
estalkia. Bi gela daude, horma batez banatuta.
|
Bolbora biltegia da gerra karlistetako gotorlekuetako eraikinen artean
estalkia duen bakarra.
|