Del Fuerte de Lord John Hay a la Torre de Jaizkibel III

Lord John Hay gotorlekutik oinez joan behar da aparkalekuraino eta hortik aurrera jarraitu behar da, GI 3440 errepidera iritsi arte (kurba itxi batera irteten da). Hortik aurrera zure ezkerraldetik (kontuz) jarraitu ezazu. Laster, zure eskuinaldean, lehen dorrea ikusiko duzu muino batean. Dorrera iristeko, merendero batera iritsi beharko zara; 180 m aurrerago, bide bat hasten da, eta hortik bidexka aldapatsu bat irteten da.

JAIZKIBELGO DORREAK

Torreones Jaizkibel III (primer plano) II y I (al fondo).

Azkeneko Gerra Karlistan (1872-1876) eraiki zituzten. Irun tropa karlisten ekintza militarrez mehatxatua izan bezain laster, Irungo Udalak Gobernuari eskatu zion defentsarako zenbait elementu eraikitzeko. Hala, 1873ko apirilaren 8ko Aginduaren bitartez, Irungo defentsa lanak gauzatzeko baimena eman zen, Ingeniari militarren Gorpuaren instrukzioen arabera burutzeko baldintzarekin.

Jaizkibel mendikateko gailurraren lerroan edo inguruetan bost dorre eraiki ziren. Horietatik, hegoaldera begiratu eta Irun-Donostia korridore osoa ikus daiteke; iparraldera begiratuz gero, berriz, Jaizkibelgo maldak itsasora bidean. I-V zenbakiez izendatuko ditugu, mendebaldetik ekialdera. Bost dorreetatik hiru (I-III) Lord John Hay eta San Enrique gotorlekuen artean kokatuta daude eta bi (IV eta V) San Enrique eta Guadalupe gotorlekuen artean. Izen propioa azken hirurek bakarrik dute: Xangaxi, Santa Barbara eta Guadalupe.

Plano de las torres Jaizkibel I II y III

Irun inguruan, beste gotorleku batzuez gain, 15 dorre eraiki ziren. horietatik hamabi bi lerrotan batu daitezke: Irungo dorreak (zazpi guztira) eta Jaizkibel mendiko dorreak (bost). Horiei gehitu beharko litzaizkieke Arkale, Gaintxurizketa eta San Martzial dorreak.

Torreon Jaizkibel I
I Dorrea

 

Torreon Jaizkibel II (s. XIX). Detalle de la parte superior
II Dorrea
 

 

 

 

 

II eta II dorreetara iristeko, jarraitu gailur lerroaren bidexka.

Dorre bakoitzaren gaur egungo egoera desberdina da. Mendebaldekoak (I) bere perimetro osoa kontserbatzen du, zabaltzako parapetoaren gune batzuk izan ezik; gainera, inposta duen dorre bakarra da, lehen solairuaren zorua non dagoen antzeman daiteke. II. dorrea hoberen kontserbatua dagoena da. Ekialdekoaren (III) perimetroko sektore bakar bat ere ez da zabaltzaren altuerara iristen.

I. dorretik II. dorrera 1.270 m daude eta II. dorretik III. dorrera 1.185 m.

III. dorrean zaudela, jarrai ezazu bidexkatik Jaizkibelgo tontorraren bila (San Enrique), non izen bereko gotorlekua dagoen. Antenen barruti itxiaren eta isurialde handiaren artetik pasa beharko duzu Donostia-Irun korridorerantz. Arreta handia jarri seinale gorri eta zuriak ez galtzeko.

 

Bost dorreetatik lauk oin planta hexagonala dute, 3,3-3,5 m-ko alboekin; aldiz, Guadalupekoak (V) karratua du. Dorre guztiek bi solairu eta zabaltza zituzten, baina kanpoko hormak baino ez dira kontserbatzen. Hormak, batik bat hareharrizko harlanduz edo/eta harlangaitzez eraikitakoak dira.

 Torre Jaizkibel I (s. XIX)

Los torreones occidentales (I a III)

Dorreen zimendua zapata (15) batez osatua dago, dorrearen horma baino pixka bat zabalagoa den zapata batek hain zuzen. Zapata gune batzuetan gehiago irteten da lurretik gora beste gune batzuetan baino, zorua irregularra baita. (Parentesi arteko zenbakia plano erantsiari dagokio).

Dorreen inguruan, lurrak uzten zuen guneetan, lubaki txiki bat (15) induskatu zen, luzeran eta sakoneran metro 1 pasatxoa zuena. Lubakiaren eskarpa zapataz osatua zegoen eta kontraeskarpa harlangaitzezko estaldura (18) batez. Gaur egun, aipatutako lubakia ez da ikusten.

Behe solairuaren (1) alde bakoitzean laukizuzen formako zulo txiki bat dago, gezileiho moduan baino gehiago aireztapenerako eta behaketarako erabiltzen zena. 1876. urteko planoetan, argi eta garbi ikus daitezke hiru gezileiho (8) alde bakoitzean (18 guztira); baina dirudienez, azkenean ez ziren egin. Solairu honetan, sukaldea, sutondo batekin (13), eta kea biltzeko kanpaia instalatu ziren (12). Kanpaiak tximinia zuen, zabaltzaraino igotzen zena (17), eta tximiniaren zenbait zati harrian eginda zeuden. Planoetan, planta zirkularreko uraska (19) bat ere agertzen da.

Bigarren solairuko horman, hiru gezileiho zeuden alde bakoitzean, sarrerakoan (22) izan ezik. Bigarren solairura sartzeko, kontraeskarpa gainean jarritako esku eskailera (14) bat zegoen.

Zabaltza inguratzen zuen gezileihodun (5) parapetoa (6) fatxada baino pixka bat aurrerago zegoen; poligonoaren alde bakoitzean zeuden hiru harburuk eta kantoi bakoitzean zegoen harburu banak sostengatzen zuten (guztira 24). Harburutik harbururako tartean ia zirkularra zen zulo bat (20) zegoen, euri urak husteko erabiltzen zena; beharbada, zutikako gezileiho (matakan) bezala ere erabiliko zuten, dorretik gertuen zegoen gunea defendatzeko. Zabaltzaren zorua, estalki lana egiten duena, zementuz estalita egon zen.

Solairuen artean ibiltzeko, esku eskailerak (10 eta 11) eta gapirioen arteko tranpa oholak zeuden.

Torreon Jaizkibel III (s. XIX)
III Dorrea. Sarrera zegoeneko aldea (gaizkien kontserbatua dagoena).

Torreon Jaizkibel II (s. XIX). Detalle del acceso
II Dorrea

Torreon Jaizkibel III (s. XIX)
III DorreaI

Erantsitako kartografia garaiko dokumentazioari dagokio eta hiru dorreentzat berdina da. Hala ere, planoetan agertzen ez diren desberdintasun txikiak daude dorreen artean, batez ere lubakietan.