Las fortificaciones de Jaizkibel. Fuerte de San Enrique y Torreon IV

Ibilbidean IV. dorre aldera jarraitzeko, segi iezaiezu GR markak dituen bidexkari. Jaitsiera baten ondoren, aparkaleku batera iritsiko zara, turismo paradore probintziala izandakoaren hondakinen ondora. Paradore inguruetan behatoki bat dago Irun-Donostia korridorea ikusteko aukera ematen duena.

Aparkalekutik oso gertu dorrea ikusiko duzu. Batzuetan atea zabalik dago eta hormigoizko plataforma batera igo zaitezke. Hortik paisai eder bat ikusiko duzu (behatokitik ikusten denaren antzekoa).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ibilbidearekin jarraitzeko, segi bidetik (marka gorriak eta zuriak) V dorre aldera.

 

IV. DORREA (EDO SANTA BARBARA DORREA)

p

Honek ere oinplano hexagonala duen arren, bere egitura desberdina da, hein batean, I-III dorreen aldean. Lehenik eta behin, zabaltzako parapetoaren sostengua horren zoruari eusten dioten gapirioak luzatuz egin da (harburuak eratuz). Gapirioak (22) behar bezala zurkaiztuta zeuden harlangaitzezko horma gainean ipinitako euskarri batez.

Torreon Jaizkibel IV (torre de Santa Barbara)

Beste alde batetik, lubakiak (16) (kontserbatu den dokumentazio historikoaren arabera) zabalera (2 m) eta sakonera (2,5 m) handiagoak ditu eta eskarpan (15) eta kontraeskarpan (17) ezpondak daude .

Bi gezileiho besterik ez ditu (5) lehenengo solairuaren alde bakoitzean, sarrera (23) dagoen alboan izan ezik; eta hiru (6) zabaltzako parapetoaren alde bakoitzean. Planoan ikusten denez, lehen solairuko horma-ataletako batean gutxienez zulo bat nabari da. Zabaltzan zurezko garita bat (12) eraiki zen, goardiako soldaduarentzat.

Santa Barbara Dorrea eta Erramuzko dorrea ere esaten diote.

Baliteke dorreak aldaketak jasan izatea Gerra Karlista ondoren, erabilgarritasunen bat emateko asmoz. Horregatik, atera ematen duen kanpoko harrizko eskailera bat ikus daiteke eta beste eskailera bat (hasieran, esku eskailera omen zen) barne komunikaziorako.


 





Torreón Jaizkibel IV (Torre de Santa Barbara)
Santa Barbara Dorrea edo Jaizkibel IV.T

Santa Barbara izena baseliza batetik dator, dirudienez inguruan egon zen baseliza batetik.