Rutas por las fortificaciones de Guipuzcoa: Fuerte de Ametzagaña, Fuerte de Txoritokieta, Fuerte de San Marcos, bateria de Kutarro

Ibilbidea Otxoki parkearen sarreran hasten da.

Ibilbide hasieraren koordenadak (GSW84):
Longitudea: W1 57 15.6
Latitudea: N 43 18 38.2.

Alboetan posteak dituen korridoreak bat egiten duen errepidea hartu behar duzu; posteek parkera sartzeko seinaleak dituzte. Eskuinaldera egin metro batzuk eta gora egiten duen beste errepide bati jarrai iezaiozu (ez joan mintegi batzuetara, errepidetik baizik).

Zona garaienean gorantz eta ezkerralderantz egiten duen pista bat ikusiko duzu (errepideak behera egiten badu pista ez duzula ikusi esan nahiko du). Pistan aurrera jarraitu, zuzenean gotorlekura iritsiko zara.

Gotorlekuaren GPS koordenada geografikoak:
Longitudea: -1 57 20.8
Latitudea: 43 18 32.6

Ibilbidearekin aurrera jarraitzeko, atzera egin gotorlekura eraman zaituen bidean eta errepidea zeharkatu beharko duzu. Laster, piknik gune bateko mahaiak ikusiko dituzu.

Fuerte de Ametzagaña (Donostia - San Sebastián) Cañonera vista desde el adarve de la batería.
  Kanoi-zuloetako bat, bateriako adarbetik ikusita.

Gune bitxi batetik pasako zara (hartzen duzun bidearen arabera); gainerako Ametzagaina parketik lubeta baten bidez bereizia dagoen gune batetik alegia. Leku honetan eraiki zen Lehenengo Gerra Karlistaren garaian zehar Ametza gotorlekua (Ametzagainako gotorlekutik aparteko beste bat).

Jarrai ezazu beherantz, Garbera merkataritzagune aldera, horren atzealdeko errepidetik.

Merkataritzagunea pasatakoan aldapa txiki bat igoko duzu eta Lau Haizeta (“Cuatrovientos”) izeneko eremura iritsiko zara. Hor amaitzen den errepideak (bidegurutze bat osatzen duelarik) Altza auzora bideratzen zaitu. Ez hartu orain, segi zuzen (bueltakoan hartu beharko duzu).

 

 

AMETZAGAINAKO GOTORLEKUA

XIX. mendean zehar, bi gotorleku egon ziren Ametzagainako muinoaren gunerik garaienean (123 m). Lehenengoa Lehen Gerra Karlistan eraiki zuten. Bigarrena aurrekoaren gainean eraiki zuten, azkeneko Gerra Karlistan (1873-1877) eta haren hondakinak bisitatuko ditugu guk.

Gotorlekuaren eginkizunak, Liberalen esku zegoela, bi ziren: alde batetik, tropa karlistei aurre egitea, abandonatutako Uba komentua okupatzea bururatzen bazitzaien ere; eta bestetik, San Markosetik (3,5 km ekialdera, kota: 280 m ) eta Santiagomenditik (4 km hegoaldera, kota: 303 m) gertu zeuden etsaien posizioei artilleria bidez erasotzea.

Fuerte de Ametzagaña (Donostia - San Sebastian) 

Oinplanoak pentagono irregular itxura du gutxi gora behera (28x37x25x25x43 m), eta bere aldeetako bitan artilleria bateria dago. Alde handienak (43 m) 5 m-ko lodiera duen parapeto bat du, lau kanoi-zulorekin. Txikienak (25 m) bi kanoi-zulo ditu eta bere parapetoak 6 m-ko lodiera. Aipatutako parapetoak lurrez eginak daude eta, barrualdera, harlangaitzez estalita. Bi aldeak bat egiten duten gunean, oinplano erdi zirkularra duen egitura bat ikus daiteke, marko altu batean zegoen artilleriako pieza baten kokalekua izango zena beharbada. Kanoiak finkatzen zireneko zabalguneak 6 m-ko zabalera du eta gainerako gotorlekuarekiko kota 3 m gorago dago. Desnibela saihesteko, arrapala bat eta bi eskailera ditu

Fuerte de Ametzagaña (Donostia - San Sebastian) Cañoneras de la batería principal. La fotografía está obtenida en uno de los muchos momentos en los que la vegetación invadió el fuerte. 

Gotorlekuaren gainerako itxitura gezileihoak zituen harlangaitzezko horma batez osatua dago. Esparruaren barrualdean oraindik hiru eraikuntza desberdindu daitezke. Bateriaren euste-hormari itsatsita munizio ordezkoa dago, dituen labirinto itxurako leiho bereizgarriei esker ezagutu daitekeena. Oinplano laukizuzena du (7x3 m), aurretik atari moduko gela bat duen sarbidea eta bere garaian lurrezko blindaje batez babestuta egon zen teilatua.

Esparru barruan hainbat eraikuntza zeuden. Nagusiak gurutze formako oinplanoa du eta, horren erdia gotorlekuaren perimetroko zati denez, alde horretan gezileihoak eta leihoren bat ditu. Alde motza eraikuntzatik irteten da; ondorioz, aldea babesteko bateria (edo kaponera) funtzioa betetzen du, lubakian zehar zuzendutako jaurtiketa ahalbideratzen zuelarik. Aipatutako eraikinak —gaur egun hondatuta— bi solairu eduki zituen bere garaian (hiru hegal txikian, aldeko bateria bezala funtzionatzen zuelarik). Hegal luzeena (36 m) goarniziorako ostatu moduan erabiltzen zen. Haren dimentsioak kontuan hartuta, esan daiteke 130 gizon inguru sartzen zirela bertan; kuarteleko hormetan zehar zeuden kamaina luzeetan egiten zuten lo.

Eraikinen edo gela zatituen hirugarren multzoa kuartelari eta gotorlekuaren kanpoko horma bati itsatsita dago; komuna eta sukaldeak daude bertan.

Gotorlekua lubaki batek inguratzen du, 5 m zabalera eta 4 m sakonera duen lubaki batek. Hori defendatzeko, bi kaponera erdi eta bi kaponera ezarri ziren; baina, horietatik kuartelaren parte dena bakarrik kontserbatu da. Ez da gainerakoen arrastorik geratu begien bistan. Baina, ikusgarriak dira haien sarbideak; gaur egun duten egoeragatik gotorlekurako sarbideekin nahastu badaitezke ere.

Kaponerak lubakiaren kota berdinean daudenez, gotorleku barrutik horietara iristeko arrapala txiki bat erabiltzen da. Artilleria bateria osatzen duten bi aldeek bat egiten duten gunean zegoen kaponeraren kasuan, arrapalak parapeto azpian zegoen gangadun tunel estu eta bihurgunetsu baten forma zuen (gaur egun alde bat erorita du). Gaur egun, lubakira irteten da, baina bere garaian kaponerara irteten zen. Azken horrek pentagono irregular itxura zuen; alboetan (5 m) bost gezileiho zituen eta aurrealdeetan (4 m) hiru.

Ingebatik irten gabe gehiago jakiteko (klik) (click)

Seguru asko gotorlekura pasabide txiki batetik sartuko zarela, lubakian eraikitako eta adreiluzko ganga duen pasabide batetik hain zuzen. Egia esan hau ez da sarrera; baina, jatorrizko elementu batzuk falta direnez eta bere kokalekua dela eta, sarrera erosoena bihurtu da.

Gotorlekura sartu lubakiaren gainean zegoen zubi (seguru asko mugikor) batetik sartzen zen.

Gaur egun sarbide horretatik sartuz gero, ezkerraldean ikusi daiteke artilleria bateriara heltzen den igotzeko eskailera bat, eskailera mugatzen duen hormetako batean gezileihoak daude. Atearen eskuinaldean (sartzerakoan) gela txiki baten aurriak ikus daitezke; kuartelaren horma txikietako bati itsatsitako gelarenak, esate baterako. Atearen ezkerraldean, bolborategia egongo zen eta, aurrealdean, kuarteleko hegal txikietako bat. Hegal txiki horren aurrean, beste eskailera bat jaisten da, artilleria bateriarekin komunikatzea ahalbidetzen zuen eskailera.

Atzealdean ikus daiteke bateriarekin komunikatzeko arrapala nagusia eta horren eskuinaldean komunen eta sukaldearen eraikin txikien hondakinak.

 

 

Fuerte de Ametzagaña (Donostia - San Sebastián) Poterna de comunicación con una de las caponeras (falta la caponera).
 Kaponeratik bertara (kaponerara) ematen duen ate txikiaren sarbidea.


Ametzagainako parkea 2007-2008 urteetan bihurtu zen parke eta, urte haietan, hiriko parke moduan ere prestatu zen. 37 hektarea ditu eta, beste zerbitzu batzuen artean, piknik gune bat ere badu. Aurreikusitako beste jardueretako bat gotorlekua txukuntzea zen.