TXORITOKIETAKO BATERIA GEHIGARRIA |
||
Txoritokietako gotorlekua bai barrutik eta bai kanpotik zeharkatu
ondoren, ekin jaitsierari errepidean behera.
|
Txoritokieta gotorlekuko lanak hortik iparraldera kokatuta dagoen bateria gehigarri batez osatzen dira, biak 150 m luzera dituen bide (gaur egun zehaztugabea) baten bitartez lotuta daudelarik. Hala, tiroz iristen zen San Markos gotorlekuaren sarrerarako bide militarreraino, golaraino eta Pasaiako porturaino. Bateriak 51 m-ko zabalera magistrala du, 8 m-ko zabalera duen parapeto batek osatua. Azken hori bost sektorek osatzen dute (8+13+7+17+6 m) eta kanpainako artilleria edukitzeko prestatuta daude. Parapetoak adarbearen kota gainetik altuera txikia duenez (kanpainako artilleria piezen baldintzek eraginda), zerbitzarien babeslekua bost trintxera babeslekuk (hau da, lurrean induskatutakoak) osatzen dute. Horiek parapetoan esku ordezko txiki bat dute. Bateriaren golaren lerroan trabes bat altxatzen da. Horra sartzeko, gangadun korridore bat zeharkatu behar da. Ezkerraldean, metro bateko lodiera duten hormigoizko bi ganga daude, harlangaitz arrunteko estriboen gainean. Argi gutxien duen ganga komunikabide bezala erabiltzen da eta besteak bolbora biltegi bat eta jaurtigaien biltegi bat ditu (biek dute 12 m2-ko azalera eta 20 m3-ko edukiera) elkarren segidan. Jatorrian biek eduki zuten gaineko egurrezko zorua. Bolbora biltegira sartu sarbidearen korridoretik bertatik sartzen da. Komunikabideko gangan leiho bat dago, biltegiaren argiztapenerako, eta baita jaurtigaien biltegirako sarbidea ere. Gangak 5 m-ko altuera duen mendigune batez estalita daude. Trabesa tximistorratz baten bidez babestuta egon zen.
|
Garrantzitsua: Txoritokietako gailurrean
EZ zaitez sartu basoan; zoru ARRISKUTSUA du, leize txikiez, harkaitz
solteez eta lursailean irregulartasunez beteta baitago. Horietan oso
erraza da istripuren bat edukitzea. Haurrak beti kontrolpean egon behar
dute.
|
|
Guardia-gorputza. |