Los Barracones bateria San Markos gotorlekuko sarreraren pare-parean kokatuta dago. (ikus planoa)

 

Bateria de "Los Barraconres", auxiliar del fuerte de San Marcos (Vista parcial)

← Bateriaren bista partziala. Parapetoa ikus daiteke, eta baita babes-trintxeretako bat ere. ´

Bateria de "Los Barracones", auxiliar del fuerte de San Marcos. Trinchera-abrigo.
Babes-trintxera; bertara sartzeko eskailerak eta parapetoan dagoen esku ordezkoa.

 

Bateria de "Los Barracones" Acceso al repuesto de munición.
Munizio ordezkora sarbidea.

 

 

 

 

Ibilbidearekin jarraitzeko, errepide batetik jaitsi eta eskuinaldera desbideratze bat (San Markos-era joateko errepide zaharra) hartu beharko duzu. Ehunka metro ibili ondoren, berriro eskuinaldera desbideratu beharko zara, aldapan gora egin eta bateriara iristeko.

"LOS BARRACONES" BATERIA

Bateria de los barracones, auxiliar del fuerte de San Marcos.

1- Donostia eta Errenteriako udalbarrutien muga
2- San Markoseko gotorlekurako sarbidea
3- San Marcos gotorlekua lubakia
4- Parapetoa
5- Parapetoaren estaldura
6- Munizio-ordezkoa
7- San Markoseko bide militarrara Pasai Antxotik
8- Adarbea eta zerbitzuko bidea
9- Kanpo-ezponda
10- Babes-trintxera
11-Arrapala
12- Barne-ezponda (bateria hondoratuta dago)

Bateria piknik-gune bat eta haurrentzako joko bat ipini dira.

Bateriaren zati handiena Donostia udalerrian dago; jabetza, ordea, Errenteriako Udalarena da.

Bateria de "Los Barracones", auxiliar del fuerte de San Marcos (Donostia - San Sebastián / Errenteria - Renteria)
Parapetoaren xehetasuna piknik-guneko mahaien artean.

Bateria de los barracones. Fotografía aérea año aprox. 1954. La flecha señala el barracón asignado como cuerpo de guardia a la batería.
1954. urteko aireko argazkia (Gipuzkoako Foru Aldundia). Geziak adierazten duena bateriako guardia gorputzaren barrakoia da. Barrakoi horren jatorria, gotorlekuaren eraikuntzarako erabili ziren pertsonentzako, lantegientzako eta tresnak gordetzeko eraiki ziren barrakoietako baten berrerabilpenetik dator.
 

“Los Barracones” bateriak —horrela izena du dagoen lekuan behin-behineko kanpamentuko barrakoiak eraiki zirelako— parapeto baxu bat (4) du, 146 m eta ferra itxurarekin, eta parapetoa inguruetako harri arrosaz estalita dago. Bateriak ondorengo hauek ditu:

  • Munizio ordezko bat (6).

  • Bost trintxera-babesleku piezen zerbitzariak babesteko (10).

  • Barrakoi forma duen guardia gorputz bat. Ikus daitekeenez, XX. mende bukaera arte kontserbatu zen gotorlekuaren sarrerako tuneletik gertu.