Ruta: Fuertes de Ametzagana, San Marcos y Txoritokieta (Donostia-San Sebastian, Errenteria (Renteria) y Astigarraga (Gipuzkoa - Guipuzcoa)

Eskurtsionistari linterna bat eramatea gomendatzen zaio.

Oinetako gomendagarriak: kirol oinetakoak edo bota arinak.

Orientazio errazte aldera, Datum WGS84 koordenatu geografikoak emango dira, GPS nabigatzaileek erabiltzen dituztenak, puntu garrantzitsuenetarako.
Otxoki parkeko atea:

Longitudea: -1 57 15.6
Latitudea: 43 18 38.2 

AMETZAGAŅA, TXORITOKIETA ETA SAN MARKOSKO GOTORLEKUAK

Ibilbidearen luzera:

Zailtasuna: txikia.

Denbora: egun osoa edo goiza.

Kota maximoa: Txoritokieta.

Balio gehigarria: gotorlekuez gain, goitik begiratuta Donostialdeako bista zoragarriez gozatzeko aukera.

Haurrentzat egokitua: bai, duten adinarekin malda moderatuak dituen distantzia ertaina egiterik baldin badute. Bereziki erne ibili behar da gotorlekuak bisitatzerakoan, babesik gabeko desnibelak daudelako, bereziki Txoritokietan.

Egun gomendatua: Berdin dio; baina, San Markos gotorlekuaren barrualdea ikusteko bisitak baldin badaude, bisita horien eguna.

Garraio publikoa: Donostibus.
Irteerara iristeko: Intxaurrondo hegoaldeko auzotik, 27 eta 33 (Otxoki parkea) autobus-lineak. 29 autobus-linea (Baratzategi 21). L.

Bueltatzeko: Altza auzotik Donostibus autobus zerbitzua dago.

  • Automobila: ANTZEKO ibilbide bat autoz egiteko, hiru aukera daude:
    Ametzagaina: Otxoki parkearen inguruak edo Garbera Merkataritza- Gunea.

  • San Markos: gotorlekuan aparkalekua. Kontuz ibili, udako aste buruetan aparkaleku plazak urritzen dira eta.

  • Txoritokieta: autoak ezin dira errepidera sartu (bai, ordea, bizikletak). Autoak San Markos gotorlekuan utzi behar dira edo, trabarik egiten ez duenean, errepidea moztu den inguruetan.

Jan:

  • Ametzagainako, Barraconeseko eta Kutarroko piknik guneetan.

  • San Markos gotorlekuaren barnealdean Taberna-Jatetxea.

Har itzazu behar diren prebentzio neurriak; ahal duzula, ez igo zona arriskutsuetara. Umeekin baldin bazoaz, zaindu itzazu arreta handiz.

Batzuetan, bisita gidatuak egoten dira publikora zabalik ez dagoen gotorlekuaren gunera.