Kutarroko bateriara iristeko, jaitsiera hasi eta, Los Barracones bateria alde batera utzita, eskuinaldera bide bat hartu behar duzu. Bidea gotorlekuaren bide militarraren zati bat da; bidea, ordea, ez da erabiltzen dagoeneko gotorlekura iristeko errepide nagusi bezala. (ikus planoa)

 

Bateria de Kutarro (Fot. Diputación Foral de Gipuzkoa)

Kutarroko bateria. (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

 

Bateria de Kutarro (auxiliar del fuerte de San Marcos). Ruinas del cuartel.
Kutarro bateriako kuartela (6). Barrakoi hori San Markos gotorlekuaren lanak iraun zuten bitartean Los Barracones baterian egon zirenetako bat da. Kutarrora eraman zen guardia gorputza bezala erabiltzeko.

Bateria barruan pik-nikerako mahai batzuk jarri dira eta hainbat zuhaitz landatu. Lan horiek, ordea, ez direla egokiak esan daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

Bateria ikusi ondoren, buelta zaitez errepidera. Iritsi Txoritokietara igotzen den errepidearekin bat egiten duen gunera eta hortik bidea alderantziko norabidean egin ezazu, Lau-Haizetara iritsi arte. Bidegurutzean, hartu eskuinaldera eta Altza auzora iritsiko zara. Altzan hiriko autobus bat har dezakezu, Donostiako erdigunera heltzeko.

BATERIA DE KUTARRO

 

Kutarroko bateria 

1- Parapetoaren estaldura;
2- Babes-lubakia (4 guztira);
3- Barne-plataforma (207 m-ko kota);
4- Arrapala eta lubaki bidezko sarbidea beheko plataformara;
5- Munizio-hornia;
6- Kuartela;
7- Kuartela isolatzeko pasagunea (1,5 m zabal);
8- Goiko plataforma (210 m-ko kota);
9- Parapetoa;
10- Kanpo-ezponda;
11- Arrapala;
12- Tarteko plataforma (208,5 m-ko kota).

 

Kutarroko Bateria, gotorlekutik gertu dagoen muino batean dago (210 m-ko altueran).

Sarbidea San Markos-eko bide militarraren adar motz bat da, eta ondorengo elementu hauek dauden eremu batera iristen da:

Guardia gorputza edo kuartela. Lurzoru naturalaren erauzketa batek babesturiko harlangaitzezko barrakoi batek osatzen du eta bien artean isolamendurako korridore bat (7) dago.

Munizio ordezko bat. 4 m2-ko azalera du (5) eta lurzoru naturalak babesten du.

Hiru plataforma, 207; 208,5 eta 210 m-ko kotetan kokatuta hurrenez urren. Goiko plataformak (8) (forma erdi-obalarekin) eta behekoak (3), bakoitzak bi babes-trintxera ditu. Trintxeretara sartu eskailera baten bidez sartzen da eta parapetoan esku ordezko bat dago.

Bateria de Kutarro (auxiliar del fuerte de San Marcos) sector superior.

Bateria de Kutarro (auxiliar del fuerte de San Marcos). fachada y acceso al almacén de municionesMunizioen biltegirako (5) sarrera.

Bateria de Kutarro (auxiliar del fuert de San Marcos) Trinchera-abrigo.
Babes-trintxera bat (2). Parapetoa hain baxua denez, ez ditu babesten artilleria piezen zerbitzariak etsaiaren erasotik. Hori ikusita, trintxera horiek eraiki ziren. Trintxeretara eskailera batzuen bidez sartzen zen. Hala, trintxerek kanoien zerbitzariak babesten zituzten; zutik egon arren, ez zitzaien burua ikusten. Parapetoaren barruan esku ordezko bat dute.

 

























 

← Kutarroko bateria. Goiko plataforma (8). Parapetoa eta bi babes-trintxera ikus daitezke.