Txoritokietako bateria gehigarria bisitatu ondoren, bueltatu errepidera eta jaitsi zuzenean San Markos-era bideratuko zaituen errepide nagusira (azken hau beti aldapa gora).

Gotorlekuaren inguruetara iristen zarenean, autoentzako aparkaleku txiki bat ikusiko duzu. Autoen lerroa jarraitu (edo aparkatu behar den lekua adierazten duten marrak), eta bidea jarraituz, gotorlekuaren sarrerara iritsiko zara.

Bideak bihurgune bat du eta tunel batean murgilduko zara. Konturatzen bazara, bihurgune horrek gotorlekura zuzendutako jaurtiketak saihesteko balio zuen.

Fuerte de San Marcos (Fotografía. Diputación Foral de Gipuzkoa)
San Markos gotorlekua. Lehen planoan aurrealdeko kaponera.

Gotorlekua normalean jendeari irekia dago eta taberna-jatetxe zerbitzua du. Nolanahi ere, instalazio gehienetara ezin da sartu eta, horietara joateko, bisita gidatuen bidez egin daiteke bakarrik. Bisita horiek udako asteburuetan egin ohi dira (komenigarria da bisita hauek egingo direla baieztatzea).

Sarrera partziala izan arren, distantzia batetik sarrera baimendu gabe duten elementu batzuk ikus daitezke.


Tunela lubakiaren gaineko zubi batean bukatzen da. Gaur egungo zubia jatorrizkoaren gutxi gora beherako erreplika bat da, lehengokoa ez bezala, ez da mugikorra. Dispositibo baten bidez altxatzen zen zubia.

Oraindik jatorrizko sistemaren hondakin batzuk geratzen dira: kateak pasatzeko zuloak, mekanismorako euskarri metalikoak eta zoruan hutsune batzuk (zurezko ate batez estalita) kontrapisuak ezartzeko. Sartzeko atearen atzean ikus ditzakezu.

Zubia zeharkatu ondoren, sartu ate nagusitik eta atari batera iritsiko zara. Atari hori alboko zortzi gezileihoek defendatzen dute.

Atari barruan, ezkerraldean, guardia gorputzeko bi gangak zeuden (bat ofizialentzako eta bestea troparentzako); baina, gaur egun, Oarsoaldea eskualdeari buruzko informazio gune bat dago.

Eskuinaldean, gobernadorearen pabilioiaren sarrera zegoen (gaur egun, taberna-jatetxea).

Aipatutako ataria armen patioarekin komunikatzen da eta azken horren azpian ur depositua dago. Bi andel ditu, guztira 100 m3-rekin (horrek gotorlekuari euri gabeko bost hilabeterako autonomia emango lioke), bertara isurtzen dute patiora, blindajeetara eta abarretara erortzen den euria.

Arrapalan gora egin eta golako kuartelaren gaineko fusileria parapetora iritsiko zara; ondoren, goiko fusileria parapetora begiratzen duten eskailera batzuk igo eta hortik obra baxuko barbeta bateria eta paisaia harrigarria ikusi duzu. Patioa ere ikusiko duzu.

Fuerte de San Marcos (San Sebastian - Errenteria). Puente sobre el foso y puerta de acceso.
Gotorlekuaren sarbidea. Ate gainean bere Erregina Erregenteak egindako inaugurazioa aipatzen zuen plaka bat zegoen eta, plakaren gainean, Espainiako armarria.

 

Fuerte de San Marcol. Almacén de pólvora.
Bolbora biltegia. Zaharberritua izan bada ere, egitura errespetatu zaio, baina ez materialak (bereziki zorua).

Azken urteetan, gotorlekua birgaitzeko obra ugari egiten ari dira. Emaitza desberdina da, gotorlekuko gelek eduki zuten izaera indargabetzeko joera dutelarik obra horiek. Nagusiki: zoruen aukera desegokia, kasamaten zelaiguneetako beheratzeen ezabatzea, bide estaliaren eta glazis-en tratamendu

SAN MARKOS GOTORLEKUA

San Markos gotorlekua izen bereko mendiaren gailurrean (280 m) dago kokatuta; hortik hartzen du izena. Eraikuntzak ezbehar ugari jasan zituen, hainbeste ezbehar non behin betiko proiektua, Ingeniarien kapitaina zen Luis Nievak firmatuta, 1888an onartu zen, inaugurazioa baino egun batzuk beranduago. Horregatik, garrantzitsuak izan ziren Pedro Lorentek (1878), Juan Rocak (1879), Francisco Echagüek (1880) eta Jose Brandisek (1882) sinatu zituzten aurreproiektuak (baztertuak izan ziren hutsune ugari edukitzeagatik edo plan estrategikoan aldaketak egoteagatik). Gainera, behin betiko aurreproiektua aipatu behar da (Nievak oinarri hartu zuena), Antonio Rogí eta Francisco Roldánen lana (1884) alegia.

Guadalupekoak baino tamaina txikiagoa du baina Txoritokietakoak baino botere handiagoa, eraikitzen bukatu ez zen Oyartzungo Zelai Atrintxeratuaren parte izan zen. San Markosek bi obra ditu, behekoa bata eta goikoa bestea.

Patio de armas del fuerte de San Marcos.
Armen patioa. Leihoak kasamaten atzeko partekoak dira eta zelaia kuartelaren gainean zegoen fusileria parapetokoa zen.

Beheko obrak bi bateria ditu: bat kanoientzako eta beste bat obusentzako. Lehenengoa barbeta modukoa da (hau da, kanpoan eta kanoi-zulo gabe); 15 cm-ko sei kanoientzako lekua dauka (nahiz eta bost bakarrik jarri ziren), eta kanoiek marko altuan kokatuta eta lau trabes-ordezkoren bidez lerrokatu gabe egongo dira.

Beheko solairuko planoa

Goiko solairuko planoa

San Markos gotorlekua.
Barbeta bateria, bateria akasamatuaren gainean dagoen fusileriako parapetotik ikusita.

Obusen bateria, beren aurrealdea irekia duten hiru kasamatez (21 cm-ko beste hainbat obusentzako lekua dutenak) eta muniziorako ordezko batez osatua dago. Bateria honen kota barbeta bateriarena baino 7 m beherago dago, horregatik, bien arteko komunikazioa ibilbide kurbatua duen arrapala baten bidez egiten da.

Fuerte de San Marcos. Bateria de obuses

Obusen bateria.

Goiko obra eraikin bat da, armatu gabeko hormigoiez eraikia eta, gutxi gora behera, U formako planta duena; plantak eraikuntza horrek golako kuartelak (gotorlekuan arrisku gutxien duen zatia adierazteko) ixten duen erdiko patio bat mugatzen du. Bi solairu ditu. Goikoa 15 gangadun kasamatez (14x5 m) osatua dago, 4 m argiko estriboen artean dauden pasabideen bidez komunikatzen direnak. Maskara hormetan (edo gangaren alboko itxitura), 19 kanoi zulo daude, egia bada ere horietatik zortzi kanpoko lurrezko blindajeaz itsututa daudela. Marko baxuan kokatutako 15 cm-ko zazpi kanoi sartzen ziren; eta golako bi kasamatetan zeuden lau kanoi-zuloren bitartez, beste lau kanoi ezarri ahal izan ziren. Obraren garaieran fusileriarako parapeto bat eraiki zen, gotorlekuaren inguruak defendatzeko.

Fuerte de San Marcos. Batería acasamatada. Pasillo de comunicación entre las casamatas.

Beheko solairuak zortzi gela zituen. Lehenengo biak (gotorlekura sartuz) guardia taldeetara bideratzen ziren, bat agintarientzako eta bestea troparentzako. Hirugarrenak beheko solairurako sarbidea dauka (eskailera-arrapala bidez) eta horri bolbora biltegiak, jaurtigaiak (bakoitza bere igogailuarekin), artilleriako gauzak eta elikagaiak gordetzen dituzten gelak jarraitzen diote. Zortzigarrena ofizialen pabiloia zen.

Azken urteetan, gotorlekua birgaitzeko obra ugari egiten ari dira. Emaitza desberdina da, gotorlekuko gelek eduki zuten izaera indargabetzeko joera dutelarik obra horiek. Nagusiki: zoruen aukera desegokia, kasamaten zelaiguneetako beheratzeen ezabatzea, bide estaliaren eta glazis-en tratamendu okerra, lokalak behar bezala ez erabiltzea… Baliteke igogailu bat instalatzea kanpoaldetik, eta horrek erabat hautsiko du gotorlekuaren estetika.

Beheko obra egokitzen ari dira, bisitak modu egonkor batean egin daitezen.

Ondorengo esparruetara sar daiteke: guardia gorputzera (informazioa), armen patiora, gobernadorearen geletara (taberna-jatetxea), kuartelaren gaineko fusileria parapetora eta bateria akasamatuaren gaineko fusileria parapetora. Ondorengo esparruetara ezin da sartu: biltegietara eta bateria akasamatura, su kurboen bateriara eta barbeta bateriara. Lubakira eta horren alboak defendatzen zituzten baterietara ezta ere.

Obrak hasi baino lehen, bide militar bat, obrentzako ur hornikuntza eta behin-behineko kanpamendua egin behar izan ziren.

Fuerte de San Marcos. Escalera-rampa de acceso desde el patio de armas a la batería de fuegos curvos.
Armen patiotik obusen bateriara joateko eskailera-arrapala.Escalera-rampa de acceso d

 

Fuerte de San Marcos. Foso de gola.
Golako lubakia. Beheko baoak ofizialen ostatuari (gaur egun taberna-jatetxea) eta biltegi bati dagozkie. Goiko baoak bi kanoi-zulori.

Fuerte de San Marcos (San Sebastian / Errenteria). Caponera de gola.
Golako kaponera, ohizko gezileihoekin eta matakanekin.

 

Gotorlekua noizean behin, zibilentzako presondegi bezala erabili zen, baina baita militarrentzako presondegi bezala ere urte batzuetan zehar. Beste kuarteletan leku gutxi zegoenean, tropei ostatu eman zien eta, gainera, alanbre-hesien gordeleku ere izan zen.

Gerra Zibilean bakarrik hartu zuen parte (1936), tiro egiteko barrakoien bateria eta bide estalia erabili behar izan ziren arren; izan ere, haren instalazioak ez baitziren egokiak ezta eman zitzaion artilleria zaharkituarentzat ere.

Fuerte de San Marcos (Errenteria - San Sebastián). Semicaponera y puerta de guerra.
Lubakia: gezileihodun kanoi-zuloak eta erdi kaponeraren gerra atea.

Fuerte de San Marcos. Camino cubierto (tratamiento defectuoso)
Bide estalia pasealeku bihurtu dute; baina, ez diote tratamendu egokia eman, gotorlekutik bananduta utzi dutelako. Landaredia dela eta, ezin da lubakia ikusi, ezta paisaia zoragarriak ere, eta are gutxiago uler daiteke bidearen eginkizuna gotorlekuan. Bere eginkizuna zen erasoaren hasierako momentuan etsaia gotorlekura gerturatzea saihesteko ehunka jaurtitzaile hartzea. Modu berean, ez da kontuan hartzen glazis-a gotorlekuaren zati dela, ezta horren eginkizuna ere. oztoporik gabeko eta diseinu egokiko esparru bat eratzea, bide estalian zegoen infanteriaren tiroa errazteko.

Fuerte de San Marcos (San Sebastian / Errenteria). Poterna de comunicación entre la bateria de fuegos curvos y la semicaponera.
Tiro kurbatuen bateria eta erdi kaponera komunikatzen dituen poterna.


Fuerte de San Marcos. Caponera de cabeza.
Aurrealdeko kaponera. Eskuinaldean, matakanak; atzealdean, lubakiaren alboak babesteko kanoi-zuloetako bat.

 

Fuerte de San Marcos. Casamata de artillería. Emplazamiento en su estado original para un cañon de hierro entubado de 15 cm "Ordoñez" sobre marco bajo.

Golako kuartelak solairu bakarra du eta hor Gobernadorearen pabilioia eta ofizialei ostatu emateko eta erabiltzeko gela ugari zeuden. Kuartelaren blindajearen gainetik fusileriako parapeto bat ezarri zen.

Lubakiek 8 m-ko zabalera dute (6 m-koa kaponeretatik hurbil daudenek) eta eskarpek 7-2 metroko altuera dute. Alboen babeserako hiru bateria dituzte lubakiek: aurrealdeko kaponerak ipar ekialdeko eta hego ekialdeko lubakiak babesten ditu; golako kaponerak golako lubakiaren bi sektoreak; eta kaponera erdiak iparraldeko lubakia. Erdi kaponera hau 2 m-ko zabalera eta 2 m-ko sakonera duen lubaki batek inguratzen du, ondorengo bi helburu hauek dituen lubaki batek hain zuzen ere: alde batetik, etsaiak kanoi zuloetara eta gezileihoetara iristea galaraztea; eta bestetik, kanoi zulo eta gezileiho horiek baliogabetzea (borrokaren ondorioz erortzen diren materialez tapatuta gelditzeagatik) saihesteko errezeptakulu funtzioa.

Kontraeskarparen kanpoko aldetik gotorlekua inguratzen duen 530 m luzerako eta irtenguneak eratzen dituen estalitako bide bat dago, gotorlekuaren barrualdearekin komunikatzen delarik kontraeskarpan dagoen eskailera baten bidez. Eskailera hori erdikaponeraren gerra-atera iristen da.

Gotorlekuaren hornikuntza teorikoa Infanteriako 200 soldaduk eta Artilleriako 50 soldaduk osatzen zuten eta, nagusiki, kasamaten goiko solairuan hartuko zuten ostatu. Beharrezkoa izango balitz, soldadu hauek 350 izatea aurreikusita zegoen.


“Obra altuko” kasamatetako bat. Zorua beheratu zen 15 cm-ko Ordoñez kanoietara moldatzeko. Birgaitzeko obren ondoren, hiru kasamata kontserbatu ziren, honela banatuta.





Gotorlekua ikusi ondoren, sarreran dagoen “Los Barracones” bateriarantz abiatu zaitez.. Bateria a barbeta del fuerte de San Marcos. Réplica de un cañón Ordóñez de 15 cm y de artilleros de finales del siglo XIX

1887an onartu zen armamentua 15 cm-ko burdin uztaituzko (CHS) 16 kanoiez (horietatik 11 marko baxu gainean kasamatentzako eta beste bostak marko altuan barbeta bateriarentzako), 21 cm-ko burdin uztaituzko hiru obusez eta zortzi metrailadorez osatuta zegoen. Bi urte beranduago armamentua modernizatu egin zen: 15 cm-ko (Ordoñez) Burdin Entubatuko (CHE) 16 kanoi eta 21 cm-ko Brontzezko hiru Obus jarri ziren. 1896ko martxoan pieza gehienak beste leku batzuetara eraman ziren Kubako liskarrak zirela eta. Ondorengo artilleria gehienbat muntai mugikorren gaineko materialetan oinarritu zen; hala ere, salbuespenak egon ziren, Pasaiako portura tiro egiten zuten lau piezak esaten baterako (kostako muntai finkoetan 15 cm-ko CHE-ak mantendu zituzten). Dena dela, 1905. urte inguruan jadanik ez zuen artilleria finkorik, gurpil gainekoa eta zaharkitua baino ez.

← Obra baxuko barbeta bateriak 1895. urte aldera edukiko zuen itxura. Kanoia 15 cm-ko CHE bat da, “Ordoñez” karga-kulata duena eta marko altuan jartzeko dena. Ikusi daitezke kanoia birarazten duen pintzadun bernoa duen harroina eta atzeko karrilera.




Gaur egun gotorlekua zaharberritzen ari dira. Lehenengo fasea bukatzen denean, lubakia eta obra baxu osoa bisitatu ahal izango da. 5 kanoi-zulo, 3 obus eta 6 metrailadoreen erreplikak instalatuko dira, eta baita horiek maneiatzen zituzten artilleroen 10 irudi ere.