Ruta fortificada: bateria de Kutarro y fuertes de San Marcos y Txoritokieta



Ametzagaina gotorlekutik, Lau Haizeta (Cuatrovientos) zeharkatuta, errepidea harrobi batera eramango zaitu. Hor ezkerraldera desbideratu behar zara, zementuzko pista batetik. Pistan, autoek mugatua dute sarrera, inguruko bizilagunek bakarrik ibili daitezke.

Desbideratzearen koordenadak:
Longitudea: W 1 55 56.8
Latitudea: N 43 17 56.3

Aipatutako pistatik aurrera jarraitu eta bidegurutze batera iritsiko zara, Pasaiatik San Markos gotorlekura doan errepidearekin bat egiten duen gunera alegia.

Hartu errepide hori goranzko norabidean eta ehunka metro ondoren bidegurutze batera iritsiko zara. Eskuinaldeko errepidea hartu, hori baita Txoritokietara igotzen dena.

Desbideratzearen WGS84 koordenada geografikoak:
Longitudea: W1 55 3.3
Latitudea: N 43 17 44.8

Mendia erraz bereizten da, gailurrean duen komunikazio antena handiagatik. Zenbait urte sasoitan, autoek debekatuta izan dezakete errepide honetatik ibiltzea.

Igo gotorlekua ikusi arte (ez gelditu momentuz bateria gehigarrian). Sartu atetik lubakiaren gainean dagoen metalezko zubi bat zeharkatuz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Fuerte de Txoritokieta. Acceso.
Txoritokieta gotorlekurako sarbidea. Ezkerrean, kuartela

 

Haren gangen eraikuntzan, lehenengo aldiz erabili zen hormigoi armatua, ordura arte ez baitzen erabili hormigoian sartutako hagatxo metalikoa. Horrek askoz erresistentzia handiago ematen zion.

 

Fuerte de Txoritokiete. Edifico de las baterías, foso interior y cuartel.
Ezkerrean, bateriak dituen eraikuntza. Erdian, barruko lubakia, bertara iristeko eskailerekin. Eskuinean, kuartela gezileihodun zabaltza eta guzti.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Fuerte de Txoritokieta. Foso interior (izda) y cuartel (dcha.)
Barruko lubakia. Ezkerrean, kontraeskarpa eta bateriak. Eskuinean, kuartela.

 

 

 


Fuerte de Txoritokieta. Interior del cuartel.
Kuartelaren barrualdea. Eskuinean, gezileihodun horma. Atzealdean, bi leiho, barruko lubakira begi.

Fuerte de Txoritokieta. Cuartel y escalera de acceso a la azotea aspillerada.
Kuartelaren barrualdea. Ezkerrean, patiorako sarbidea. Eskuinean, gezileihodun zabaltzako sarbidera iristen diren eskailerak

Fuerte de Txoritokieta. Foso y unica batería de flanqueo (semicaponera) del foso.
Lubakia. Ezkerrean, kontraeskarpa; erdian, lubakiaren esparru batean alboan dagoen bateria bakarra; eskuinean, kuarteleko gezileihoak.

TXORITOKIETA GOTORLEKUA*

Fuerte de Txoritokieta. Anteproyecto llevado a cabo (coloreado no original). Nótese que no posee semicilindros en los parapetos, debido a que éstos se formaron en una reforma como consecuencia de un cambio de artillado

Txoritokieta gotorlekua 1890. urtean inauguratu zen eta eraikitzen amaitutako hiruretatik txikiena da; aurrena Oiartzungo Zelai atrintxeratua eta, ondoren, haren eraikuntza gelditzean, Oiartzungo Hesi Posizioa eratzeko asmoz bukatu ziren hiruretatik alegia. Txoritokieta mendiaren gailurrean dago, eta hortik datorkio izena.

Behin betiko proiektua (1887) Luis Nieva ingeniari militarrak prestatu zuen, Gipuzkoan Pirinioen defentsa aztertzeaz arduratzen zen Batzordeak eginiko aurreproiektua garatu zuenak hain zuzen.


Gotorlekuak gurutze formako gorputz handi bat du erdialdean. Gorputzaren besoetan hiru barbeta bateria (hau da, kanoi-zulo gabeko bateriak) eraiki ziren. Bateriak luzera eta orientazio desberdinetako zazpi sektorez osatutako parapeto batez mugatuta daude, eta sektoreak lubakiaren eskarparaino erortzen dira kanpoko ezponda motzean.

Txoritokieta Gotorlekua.

Erdiko gorputzaren barrualdean bolbora biltegi bat dago, zirkulaziorako galeria batez inguratua, aireztatzeko eta argiztatzeko konduktu ugarirekin. Baita ere daude jaurtigaien bi biltegi, bi babesleku artilleriaren zerbitzarientzako eta zaintza taldearentzako (azken horrek sarrerako atera begira dauden gezileihoak ditu)…

Fuerte de Txoritokieta. Batería SW.

Hego mendebaldeko bateriak (19) Hernanira begira du tiroa eta 1,40 m-ko altuera duen parapeto batek inguratzen du, hormigoizko zabalguneen —gaur egun, belarrez estalita— parean barruranzko hiru erdi zilindro (17) dituen parapeto batek hain zuzen ere. Bi gangadun komunikabide dauzka: batek (33) zerbitzuaren bidea du (35) eta horretan barruko geletarako sarbideak daude eta besteak (16) erdiko bateria (14) du.

Fuerte de Txoritokieta. Bateria intermedia.

Erdiko bateriak (14), hego ekialdera begira dagoenak, artilleriako bi pieza sartzeko lekua du. Hego mendebaldeko eta ipar ekialdeko bateriekin lotuta dago, gangadun komunikabide sendo banaz (16 eta 11, hurrenez urren).

Fuerte de Txoritokieta. Bateria NW.

Ipar ekialdeko bateriak (8), bi pieza edukitzeko lekua duenak, tiroa Oiartzunera begira du eta erdiko bateriari lotuta dago, gangadun komunikabide (11) baten bidez. Horren erdian, babesleku bat dago piezen zerbitzarientzako (37) eta jaurtigaien biltegi baterako (29) atari bezala funtzionatzeko. Zerbitzu bidea (35) bateriara iristen da arrapala motz baten bidez. Parapetora igotzeko eskailera bat ere badu.

 Bateriez gain, gotorlekuak kuartel bat du, pentagono irregularreko oinplanoa duena. Bi alde luzeak eskarparen (lubakiaren barruko aldea) zati dira eta bakoitzak 22 gezileiho ditu gotorlekuaren zeharkako defentsarako. Beste hiru aldeak 4 m-ko lodiera duen barruko lubaki batek mugatzen ditu; lubaki hori gotorleku barruko zerbitzu bidearekin bi eskaileren bidez komunikatzen da eta sartzeko atea eta leiho ugari ditu. Eraikuntzaren erdialdean patio bat dago (honek ere pentagono itxura du) eta horren inguruan hainbat gela daude: 60 gizonentzako (gerra garaian 90 lagunentzako) lekua duen logela bat, agintarientzako pabiloiak, sukaldea, zabaltzara ematen duen eskailera, etab. Patioaren azpian ur depositua dago (25 m3), lau hilabete eta erdian zehar soldadu talde bat hornitzeko adina ur eduki dezakeena

Fuerte de Txoritokieta. Cuartel
Kuartelaren bista, baterietatik. Zabaltzako gezileihodun parapetoa eta erdiko patioa ikus daitezke.

Zabaltza parapeto batek mugatzen du perimetro osoan zehar eta parapetoan gotorlekuaren kanpoaldea, zerbitzu bidea eta ipar ekialdeko bateria defendatzeko 77 gezileiho bertikal daude, etsaia gotorlekuan sar ez zedin.

Kanpoko lubakiak dekagono irregular itxura du. Hondoaren zabalera 3 m-koa da eta goiko aldearena 4 m-koa. Eskarpa eta kontraeskarparen estalkia, nagusiki, harlangaitz poligonaleko horma baten bidez egin zen. Hori defendatzeko, kuartelaren gezileihoak eta alboa babesteko bateria txiki bat erabiltzen ziren. Azken horrek barruko lubakitik kanpoko lubakira ematen zuen atea ere defendatzen zuen.

Gotorlekurako sartu baskula moduko zubi altxagarri baten bidez sartzen ziren. Horren atzean, bi orriko erreja batek ixten zuen gotorlekua, zerbitzu bideari lekua uzten ziolarik; bidea, eskuinaldean, trabesaz mugatua zegoen (komunikazio tunela barrualdearekin eta bateriekin hasten den lekuan) eta, ezkerraldean, barruko lubakiaz.

Gotorleku inguruaren defentsa infanteriarentzako zortzi trintxera gehigarriren eskuetan geratu zen; baina, dirudienez, ez ziren induskatu.

Aireko bista (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Aireko bista ( Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)

Hasierako armamentua 15 cm-ko 6 “Ordoñez” kanoiek osatzen zuten eta bateria bakoitzean bi pieza ipini ziren. 1896ko martxoan, artilleriaren zati bat kentzea erabaki zen eta, beranduago, 4 kanoi (12 cm-koak) eta 2 Obus (15 cm-koak) jaso zituen (azken hauek erdiko baterian kokatzeko); horiek mugikorrak (gurpilekin) eta brontze trinkotuzkoak ziren. Orduantxe (1897) planteatu zen parapetoak eta zelaiguneak armamentu berrira egokitzea; hala, gotorlekuak gaur egun duen itxura hartu zuen.

1933. urterako artilleria gabe zegoen eta ez zuen jadanik inolako zerbitzurik betetzen. Hogei urte beranduago gotorlekua salgai jarri zen baina ez zen saldu 1993. urte arte: Errenteriako Udalak erosi zuen (sal- erosketa ordea, 1996an sinatu zen).

Inguruak

Gotorlekura iristeko bidearen hasieran, Aitzetako Zabala eta Berrozpin I, II eta III trikuharriak bisitatzeko bidea adierazten da. Guztiak Txoritokietako trikuharrien estaziokoak dira, Txoritokietako menhirra bezala, trikuharrietatik 400 m hego mendebaldera dagoena.El fuerte de Txoritokieta, inaugurado en 1890, es el menor de los tres finalizados con la intención de constituir, primero, el Campo atrincherado de Oyarzun y, más tarde, al interrumpirse la construcción de éste, la Posición Barrera de Oyarzun. Está situado en la cima del monte Txoritokieta, del que toma la denominación.

KONTUZ, zulo eta leku asko dago-eta babesik gabe. Gotorlekua leku arriskutsua izan daiteke, bereziki umeentzat. :

Gotorlekuaren egitura ez dago gaizki; baina, aldian-aldian, landarediak hartzen du.

Fuerte de Txoritokieta. Foso y aspilleras del cuartel.
Kuarteleko lubakia eta gezileihoak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gotorlekura sartzerakoan, ezkerrean barruko lubakia (23) ikusiko duzu eta horren atzean kuartela. Metro batzuk aurrerago, eskuinean gangadun komunikabide bat (33) ikusiko duzu eta, hori zeharkatuz gero, bateriak bisita ditzakezu.

Komunikabide horretara sartu baino lehen, aterantz begira dauden gezileihoetan arreta jarri: zaintza taldea (28) da.

Fuerte de Txoritokieta. Aspilleras para defensa de la entrada al fuerte.Ezkerretik eskuinera: kuartela, barruko lubakia (23) bere eskailerarekin (36), sarbidea defendatzeko gezileihoak. Prestatu linterna.

Fuerte de Txoritokieta. Acceso a las baterías.A la derecha y al fondo, entrada a sendos repuestos de munición. Al fondo a la derecha, acceso a la batería SW.Baterietara sarbidea. Eskuinean, jaurtigaien gordetegi bat (34) (bertan linterna erabili beharko duzu); atzean, babesleku bat artilleriako piezen zerbitzarientzat (32). Atzean, eskuinaldean, hego mendebaldeko bateriarako sarbidea (19).

Ezkerraldean bolbora biltegia dago (31) (ez sartu linternarik gabe). Korridore estu batek (30) inguratzen du; lehen aireztapenerako eta isolamendurako erabili ohi zen. Biltegi barruko argiztapenerako leihoak ere ikusiko dituzu.

Korridoretik zehar ibili ondoren, bueltatu korridorea bisitatzen hasi zineneko lekura (ez irten ikusten dituzun beste edozein atetatik) eta, orduan bakarrik, sar zaitez bolbora biltegira (31).

Fuerte de Txoritokieta. Interior del almacén de pólvora. Al fondo una de las dos puertas de acceso. Se pueden ver las dos ventanas de iluminación que dar al corredor.Bolbora biltegiaren (31) barrualdea. Atzealdean sarbideko bi ateetako bat. Korridorera begiratzen duten argiztapenerako bi leihoak ikus daitezke.

Hasierako sarbide tunelera bueltatu (33) eta irten hego mendebaldeko bateriara (19).

Bateria hori bisitatu ondoren, jarraitu kontrako aldean dagoen komunikabideari (16). Erdiko bateriara (14) irtengo zara eta hortik ipar ekialdeko bateriara (8) pasako, gangadun komunikabide (tunel) baten bidez. Tunel horretan, bolbora biltegiaren sarbidea dago eta jaurtigaien gordeleku bezala erabiltzen zen erdialdeko gela (29) bat zeharkatu ondoren iristen zen bertara (gela horren aurrean artilleriako piezen zerbitzarien babesleku funtzioa betetzen zuen gune bat zegoen).

Hego mendebaldeko bateriatik barruko lubakira (23) begira dauden eskaileretarantz (36) habiatu. Hor kuarteleko atea dago.
Bisita itzazu gelak erantsitako planoaren laguntzaz. Kontuz ibili zabalik dauden zenbait estolda zulorekin; gainera, zorua irristakorra egon daiteke.

Fuerte de Txoritokieta. Patio del cuartel.

Patiora ere sar zaitezke eta, ondoren, zabaltzara igo, kuartelera sartu zarenean ikusi duzun eskaileraren bitartez.

Fuerte de txoritokieta. Comunicacion entre los fosos interior y exterior.

Bisita bukatzeko, bueltatu barruko lubakira eta joan muturreraino (4). Hor, kanpoko lubakiarekin komunikatzen den atea eta ate hori defendatzeko erabiltzen ziren bi gezileiho ikus ditzakezu. Era berean, lubakiaren sektore baten eta ate horren defentsarako, aldea babesten zuen bateria baten sarrera dago. Sar zaitez linterna batekin.

Irten kanpoko lubakira (zortea baldin baduzu eta landarediaz hartuta ez badago). Lubakiari buelta oso bat eman eta irten ate beretik.

Fuerte de Txoritokieta. Foso del sector de las baterías.

Lubakia, baterien zonaldean.


Gotorlekutik irten eta ezkerrerantz joan, lubakia kanpotik zeharkatzeko. Kontutan hartu pista hau ez zegoela gotorlekua eraiki zenean. Ondoren errepidetik behera egin. Ehunka metroren ostean, Txoritokietako bateria gehigarria dago.


Fuerte de Txoritokieta. Azotea aspillerada del cuartel.



Kuarteleko gezileihodun terrazaren bista partziala.