
Lorategi-esparrua Aieteko Jauregiaren iparraldean.
Irudia: Jauregiaren atzeko fatxada, 2007.

Lorategi-esparrua Aieteko Jauregiaren iparraldean.
Irudia: Jauregiaren atzeko fatxada, 2010.
Inpaktua:
|
***
|
Kokapena:
|
Aieteko parkea. Jauregiaren iparraldeko fatxadaren aurrean dagoen
lorategia.
|
Oharrak:
|
Kultur etxe eta Bakearen eta Giza Eskubideen etxerako aretoen
eraikuntza Aieteko Jauregiaren iparraldeko fatxada aurreko lorategiaren azpian.
|
Proposamen orokorra:
|
Jauregiaren lorategia Pierre Ducassek diseinatu zuen XIX. mendearen
amaieran.
Lorategi-esparru horren diseinua obrak egin ondoren erraz berregiteko bezain
xumea da. Garrantzitsuena perspektiba gordetzea da (batez ere, goibeherak), eta
kanpotik jauregia ikustea galaraz dezaketen landaretza eta oztopoak saihestea,
baita jauregitik urrutirako ikuspegia galaraz dezaketenak ere.
Parkearen gainerako zatiak egitura konplexua du, eta babestu egin behar da,
kontserbatu edo zaintzekoak ez diren esku-hartze guztiak ekidinez.
|
Neurri zuzentzaileak: :
|
Garrantzitsua da kapera-andelaren (argazkiaren
ezkerraldean agertzen da) iparraldean dagoen lau angeluko esparrua zaintzea,
lehen aipatutako proiektuak eragiten badio. Bitxia izateaz gain, zenbait hagin
galant daude bertan.
|
Jardueraren aldeko argudioak:
|
Parkearen behealdean (Morlansetik sartuta) dauden ur-andeletan esku hartu behar
da, eta andel horiek estaltzen dituzten lurra eta landareak kendu.
Jardueraren aurkako argudioak: Ez dago oso garbi aurreikusten den kultur etxe
hori egokia den ala ez behe-dentsitateko eraikuntzaz osatutako inguru horren
(gizarte-maila ertain/altuko bizitegi-auzoa) beharretarako (litekeena da
bizilagunek hiriguneko ekipamenduak erabiltzea nahiago izatea, batik bat auzoko
kultur etxeetako ordutegia laburra bada). Egokitasuna arretaz ebaluatu behar da. |
Zuzendua:
|
EZ
|
 |
 |
|
Argazkiak: 2007 eta 2010 apirilla.
|
|