Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

Palacio del Duque de Mandas (Fachada trasera). Parque de Cristina-enea (Donostia - San Sebastian)

Mandaseko Dukearen Jauregiaren atzeko fatxada. Ezkerrean, gehitutako eskailerak eta igogailua.

 

Impactua:

**

Kokapena:

Cristina-enea parkea.

Oharrak:

 Jauregia eta lorategiak 2005ean birgaitu zituzten.

Kontuan hartzekoa: :

Jauregiaren lorategia Pierre Ducassek diseinatu zuen XIX. mendearen amaieran.

Jardueraren aldeko argudioak::

 

 Jauregiaren barrualdea ez zen oso baliagarria erabilpen publikorako erabakitasunez esku hartu ezean.

Cristina Enean Ingurumen Baliabideen Etxea jartzeko erabakiak egokia dirudi hasiera batean.

Ez dira bide berriak egin, lehengo trazaduraren gainean beste bide-zoru bat jarri baizik.

Cristina Enean finkatutako animalia-espezie batzuetan birgaitze-lan horiek izan duen eraginari dagokionez, gogoratu behar da berez ez dela natura-gune bat, baizik eta lorategia. Gunearen diseinuak baldintzen du zer animalia-espezie sar daitekeen han.

Urmael-ontzia aldatu egin zuten, eta gordailu bakarra izatetik bi eremu izatera pasatu da: eremu erdi umel bat, non ingurune horretara egokitutako landareak baitaude, eta beste bat, ohiko ontzia, jatorrizkoa baino txikiagoa, duena. Aukera egokitzat jotzen da.

Jardueraren aurkako argudioak:

: Bide-zorua gehiegi nabarmentzen da inguruko belardi edo landaretzaren gainetik.

Lorategi historikoak birgaitzeko, jatorrizko diseinuan erabili ziren irizpideak edo antzekoak erabili behar dira ahal dela.

Jauregitxoaren jatorrizko egitura eta dekorazioa errespeta zitekeen, sikiera neurri batean (egoera orokorra txarra bazen ere).

Gehitutako eskailera eta igogailua, beharrezkoak ziren arren, gehiegi nabarmentzen dira eraikin osoarekiko.

Eraikin nagusiaren eta egungo ekitaldi-aretoaren arteko lurpeko lotura ez da behar-beharrezkotzat hartzen.

Parkean egitekoak ziren lanek mugimendu ekologisten eta alderdi politiko batzuen kontrako jarrera piztu zuten.

Zuzendua

-

Irudia:

 Mandaseko Dukearen Jauregiaren atzeko fatxada, 2007.


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección