Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

 

Miguel Oriol. Universidad de Deusto en San Sebastian (antiguos EUTG). Torre de nueve plantas demolida. Universidad de Deusto (San Sebastián) Sector derribado (Fotografía aérea: Diputación Foral de Gipuzkoa).

Donostiako EUTG zirenetarako (gaur egun Deustuko Unibertsitatea) Miguel Oriolek diseinatu zuen eraikin-multzoaren gaineko jarduerak

Inpaktua:

***

Kokapena:

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kanpusa.

Jatorrizko multzo arkitektonikoaren deskribapena:

 

Miguel Oriolen arkitektura-lan hau EUTG zirenen egoitza izan zen eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako egoitza da orain.

Tamaina, diseinu eta funtzio ezberdineko eraikin-multzo bat zen jatorrian: hiru dorre bulegoekin (bi eraiki ziren soilik), hiru ikasgela-multzo (horietako bat ez zen eraiki azkenean), Jesuiten Komunitatearentzako egoitza, administrazioa, liburutegia, kalkulu-zentroa eta abar), eliza bitxi (hiru puntako dorre batez hornitua) eta patio nagusi zabal baten inguruan eraikia eta lursailaren topografiara egokitua.

Eraikinak elkarren artean lotzen dituen galeria, nagusitzen diren eraikuntza-materialak (adreilua eta teila) eta formak (triangeluarrak eta ertz biribilak) dira multzoa bateratzen duten elementuak. Eraikin-multzoa, halaber, lorategiz hornitutako beste patio txikiago batzuen inguruan dago antolatuta.

Oharrak:

Goiko dorre osoaren eta haren inguruen eraispena. Lorategiz hornitutako bi patio edo “klaustro” txikiren bueltan eraikitako bederatzi solairuko dorre batek eta zenbait ikasgela eta mintegik osatzen zuten multzoa.Demolición total de la torre superior y su entorno.

Zentroaren gainerako zatian ere hainbat esku-hartze izan dira, eta jatorrizko berezitasunetako asko galdu ditu.

Jardueraren aurkako argudioak:

 

Hiriko XX. mendeko arkitektura-lan original eta interesgarrienetako bat da.

Miguel Oriol sona handiko arkitektoa da, eta honako hau, bere lan ezagunenetako bat.

Jardueraren aldeko argudioak:

Eraikuntza-bolumen txikia zuen, kanpusa handitu beharrarekin bateraezina.

Hango instalazioak ez ziren egokiak Unibertsitatearen gaur egungo beharretarako.

Proposamen orokorra: :

Multzo arkitektonikoa babes zitekeen eraispena eragotziz eta nortasunaz gabetuko zuten esku-hartze batzuk galaraziz.

Argazkia:

Ezkerrean: 2008an eraitsitako dorrea.

Eskuinean: Eraitsitako eraikin-multzoa (2008-6-14) (Ortoargazkia, GFA).


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección