Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

Paseo de Salamanca 2 (Donostia - San Sebastián)

Paseo de Salamanca, 2 (San Sebastián) después de realizar un levante de cuatro plantas en 2009.

Donostiako Salamanca pasealekuko 2.ean

dagoen etxea erre aurretik eta esku-hartzearen ondoren

 

Inpaktua:

****

Kokapena:

Salamanca pasealekua, 2 (Donostia).

Behaketak:

 Eraikina jasotzeko obra.

Describapena:

 

Mehelinen arteko eraikin bat da eta fatxadaren dekorazioa nabarmen neogotikoa da. Jose Vicente Mendia arkitektoak diseinatu zuen 1892an, baina 1914an gehitu zioten hormigoizko begiratokia, Luis Elizalderen proiektuari jarraiki eraikinak zuen estiloarekin bat zetorrena. 2007an suak hartu zuen, eta estalkia guztiz suntsituta geratu zen. Aukera baliatuz, lau solairu gehiago egin zituzten (B+2+1 zituen eta orain B+5+1). (Argazkian jatorrizko eraikina agertzen da).

Ez da praxi egokia fatxada horma-atalka handitzea, jatorrizko aparailuaren itxura ematea, izan gabe, eta erlaitza eta dekorazioaren beste elementu batzuk lekualdatzea.

Jasodura legeetara egokitzen den arren, inpaktu handiegia eragiten du Argentinar Errepublikaren pasealekutik eta Erregina Erregeordearen kaletik duen ikuspegiari dagokionez.

Proposamen orokorra:

Esku-hartzea ez zen baimendu behar bere garaian. Inguruko eraikinak garaiagoak izan arren, teilatua berregiteko baimena baino ez zitzaien eman behar sutearen ondoren.

Hirigintzako planeamendu orokorrak eta eraikitako hirigintzako ondarea babesteko sistemak ez lukete zirrikiturik utzi behar horrelako gauzak egiteko, hau da, jatorrizko eraikina aldatzeko, erlaitza lekualdatzeko (ezkerrean duen eraikinaren parean egon behar luke), jatorrizko aparailua imitatzeko, forjatuei beste altuera emateko edo eraikin osoari garaiera handiegia emateko, besteak beste.

Zuzendua

Ez


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección