Erabiltzeko lagatzen diren babes ofizialeko etxebizitzen sistema
(XX. mendean hedatuena) al da egokiena etxebizitza eskuratzeko arazoari
irtenbidea emateko?
Onuradunari laurogei bat urtez erabiltzeko etxebizitza bat (jeneralean, garaje
eta trastelekuarekin) ematean datza erabiltzeko lagapenak. Epe horrek
esleipendunaren bizi-itxaropena estaltzen du eta herentzian emateko aukera dago,
aipatutako epe hori gainditzen ez den bitartean. Horren ordainetan diru-kopuru
bat ordaindu ohi da (etxebizitza libre baten prezioa baino askoz txikiagoa) eta
horrekin batera, onura fiskalak edo lehentasunezko kredituak eskuratzeko aukera
izaten da.
Etxebizitza erosteko edo alokairuan hartzeko egiten dugu herritar gehienok gure
bizitzako gasturik handiena.
Etxebizitzaren garestitasuna eragozpena izaten da jende askorentzat.
“Arrazoizko” ahalegin ekonomikoaren bitartez etxebizitza bat eskuratzeko guztion
eskubidea babestu behar dute botere publikoek. Baina saihestu behar da ondasun
horien onura pribatuak dakarren ahalegin ekonomikoa gizartearen gain erortzea.
Beste era batera esanda, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko baldintzek ez
dute bigunegiak izan behar, bestela gizartea bihurtzen da eta onura pribatuaren
ordaintzaile zergen bidez.
Etxebizitza eskuratzeko sistema hori bat gehiago baino ez da eta beraz,
beharrezkoa agian, baina argi dago ez dela bidezkoena gizartearentzat.
|