Babeslea

Gipuzkoako Foru Aldundia

Patrocina

Diputación Foral de Gipuzkoa

 

 

 

Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa

o

Descripción de la provincia y de sus habitadores:

exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas

y leyes: reseña del Gobierno civil,

eclesiástico y militar : idea de la administración

de justicia, etc.

 

Juan Antonio Sáez Garcíaren argitalpena

Español

Gorosabel,

Hombrados Oñativia margolariaren eskutik

 

Pablo de Gorosábel

Tolosan jaio zen (Gipuzkoan) 1803ko urtarrilaren 16an. José Joaquín de Gorosábel legazpiarraren eta María Isidra Domínguez madrildarraren semea izan zen, eta legeak ikasi zituen Oñatiko Unibertsitatean; bertan, Batxiler graduatu zen 1824. urtean.

Haren lehendabiziko lanak nagusiki juridikoak izan ziren: Redacción del Código Civil de España, esparcido en los diferentes cuerpos de Derecho y Leyes sueltas de esta nación, escrita bajo el método de los Códigos modernos (1832) eta Examen de los principios del Derecho Civil español (1834).

1853. urtean, berriz, honako lana argitaratu zuen: Bosquejo de las antigüedades, gobierno, administración y otras cosas notables de la villa de Tolosa. Aipaturiko lana Tolosan bertan kokaturiko Mendizabal alargunaren inprimategian inprimatu zen.

Aurrekoaren ondotik, 1862. urtean, Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa, con un apéndice de las cartas-pueblas y otros documentos importantes deritzana argitaratu zuen, eta Memoria sobre las guerras y tratados de Guipúzcoa con Inglaterra en los siglos XIV y XV delakoa ondoren, 1865. urtean. Azken hau Gipuzkoako Aldundiak 1863. urtean eginiko lehiaketa baten emaitza izan zen. Aldundiak, lehiaketa haren bidez, gipuzkoar itsasgizonek armada ingelesaren aurka izandako jokabidea ongien aztertzen zuen lana saritu nahi izan zuen.

1. argitalpenaren azala

(1899-1900)

On Pablok parte-hartze aktiboa izan zuen Gipuzkoako bizitza politiko eta kulturalean: Tolosako alkate izan zen hainbatetan, baita Gipuzkoako korrejidore (1835 eta 1840), Tolosako Barrutiko Probintzia Kontseiluko diputatu (1834), Probintziako artxibozain eta Monumentu Historiko eta Artistikoen Probintzia Batzordeko kide ere. Donostian hil zen 1868. urtean.

Dena den, bere lanik nagusiena 1868. urtean amaitutako Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa o descripción de la provincia y de sus habitantes; exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas y leyes; reseña del Gobierno civil, eclesiástico y militar; idea de la Administración de Justicia, etc da"

On Pablo hil ostean, haren alargun zen Manuela de Irarretak Gipuzkoako Aldundira jo zuen argitaratu gabe gelditu zen Noticia... lana argitara zezaten. Hala, 1868. urtean Zumaian bilduriko Batzar Nagusiek honakoa erabaki zuten: “Aldundiari baimen zabala ematea, aipaturiko lana gai horretan aditu zirenei azterrarazi eta egokien zeritzon erabakia har zezan”. Hala eta guztiz ere, azken norgehiagoka karlistak prozesua eten zuen, eta eskuizkribua galdu egin zen.

Zorionez, Donostiako Udalerako eskuz idatziriko jatorrizkoaren kopia lortu zen. Aipaturiko kopia XIX. mendearen amaiera aldera aurkitu zen Serapio Mugicari esker, eta hura oinarri hartuz bost liburuki argitaratu ziren 1899 eta 1900. urteen artean. Bost hauei 1901. urteko bestea ere gehitu behar zaie; Apéndice a la obra Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa de D. Pablo de Gorosabel, On Carmelo de Echegarayk eginikoa.

Bigarren eta hirugarren argitalpenak 1967 eta 1972 urteetan eginikoak dira, eta "La Gran Enciclopedia Vasca" izeneko proiektuaren zati bat osatzen dute.

Gehigarriaren

1. argitalpeneko azala (1901)

Aipaturiko argitalpen elektronikoak 1899-1901 argitalpena du oinarri. Hala, testua egungo ortografiara egokitu besterik ez da egin, toponimoetan izan ezik, hauen ortografia bere horretan mantendu baita nahita. Lehen argitalpen honetako orrialdeak zenbatzeko, letra lodiz idatziriko karaktereak erabili dira, eta barra etzanen bidez “/” mugatu dira orrialde-zenbakiak, adibidez /134/. Ukaezinezko akatsik aurkitu denean zuzendu egin dira. Jatorrizko dokumentutik eginiko balizko transkripzio-akatsen edo akats zalantzagarrien kasuan, berriz, horietako bakoitzari dagokion hitz zuzena adierazi da kortxete artean, aurrean i.e. (id est = esto es) laburdura ipinita. V. g. oiquidad [i. e. dignidad]. Guztia berde kolorez.

Aipaturiko argitalpena "imprenta, librería y encuadernación de E. López” deritzanak egin zuela gauza jakina da. Inprimategi hau Francisco Lanak sortu zuen Tolosan, aipaturiko herribildua Probintziako hiriburu egin zen garai berean, eta inprimatzaile ofizial izatera ere iritsi zen. Hil zenean, bere ezkonseme zen Ignacio Mendizabalen esku gelditu zen inprimategia, haren emaztearen (Mendizabalen alargunaren) esku ondoren, eta Eusebio Lópezen esku beranduago. Azken hau izan zen hizpide dugun lana argitaratu zuena. Eusebio hil ondoan, berriz, Isaac López Mendizabalek hartu zuen inprimategia oinordetzan.

Noticia... argitalpenak bi azal ezberdin izan zituen; gogorra bata eta arrunta bestea. Azken honen paperezko azalean honako inprenta-oina irakur daiteke: Tolosa : Imprenta, librería y encuadernación de E. López. - Solana 8 - 1899-1909, nahiz eta honek ere azal gogorreko argitalpenak dituen barne-azal berberak mantentzen dituen. Sei liburukiak beste hamar “liburutan” banandurik egon ziren, eta banaketa hau bera mantendu da argitalpen elektroniko honetan ere.

Formatu fisikoa Eduki-formatua

I. liburukia (1899)

1. liburua

2. liburua (1.zatia)

II. liburukia (1900)

2. liburua (2.zatia)

3. liburua

4. liburua (1. zatia)

III. liburukia (1900)

4. liburua (2. zatia)

5. liburua

6. liburua (1. zatia)

IV. liburukia (1900)

6. liburua (2. zatia)

7. liburua

V. liburukia (1900)

8. liburua

9. liburua

VI. liburukia (1901)

Gehigarria (Echegaray)

 

Lan honetako hainbat xehetasunek adierazten dutenez, lana azken berrikuspen baten faltan gelditu zen, eta berrikuspen hartan ziren sartzekoak, hain zuzen, hainbat datu jakin. Argitalpenean, aipaturiko informazio-gabezia eten-puntuen bidez adierazirik dago. Hala eta guztiz ere, lanaren programa guztiz bete dela esan daiteke.

Gorosabel ez da Gipuzkoako esparru fisikoa, honen erakunde-antolakuntza, azpiegiturak, ekonomia, etab. deskribatzera mugatzen. Zenbaitetan, berak zuzen eta oker esanikoei buruzko aipamenak ere egiten ditu, noiz edo noiz horiei dagozkien irtenbideak proposatuz.

Gehigarria egiteko ardura Carmelo de Echegarayri eman zioten, eta berau izan zen Gorosabelek Noticia... amaituz gero gertaturiko berriak batu zituena.

Carmelo de Echegaray,

gehigarriaren egilea.

Carmelo de Echegaray (Azpeitia, 1865 - Gernika, 1925) hainbat literatura-lehiaketatan nabarmendu zen gaztetan. Aldundirako lanean hasi zen agiritegi eta liburutegien esparruan, eta Euskal Herriari buruzko hainbat ikerketa historiko ere egin zituen Madrilgo agiritegietan. Haien haritik, honako obrak argitaratu zituen: Investigaciones históricas referentes a Guipúzcoa (1893) eta Las provincias Vascongadas a fines de la Edad Media. Ensayo Histórico (1895). Obra hauek argitaratu ondoan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Aldundiek "Probintzia Baskongadoetako kronista ofizial” izendatu zuten (1896). Carreras Candik zuzendutako Geografía General del País Vasco-navarro (1911-1925) obrako kolaboratzaile ere izan zen, eta Bizkaiari zegokion liburukiaren ardura izan zuen bere gain. 1925. urtean Compendio de las Instituciones forales de Guipúzcoa delakoa argitaratu zuen. Agiritegi-gaiei loturiko bere lanak ere aipatzekoak dira, baita Euskal-Erria, Euskaltzale, Euskal-Esnalea… gisako aldizkarietan eginiko hainbat eta hainbat kolaborazio ere.

Gorosabelek bere obran zehar adierazitako hainbat baieztapenek berekin duen lotsagabekeriak harri eta zur utziko ditu iraganiko mendeetako idazkiak irakurtzen ohitu ez eta aipaturiko argitalpen elektronikoa irakurriko duten pertsonak. Horretaz ari garela, 1868. urtean eginiko idazki bat XXI. mendeko irizpideez baliatuz epaitzea egoki ez dela ohartarazi beharra dago. Izan ere, "Noticia..." obrak ontzat ematen ditu Itun Zaharrean Gizateriaren historiari buruz agertzen diren planteamendu lañoak; argi eta garbi gaitzesten ditu hainbat giza talde (juduak, agoteak, ijituak, etab.); egun emakumeekiko diskriminatzaile joko litzatekeen jarrera agertzen du nabarmen; zientziak ondorengo urteetan okerreko jo zituen hainbat gairi buruzko iritzien alde egiten du, etab. Zaharkiturikoak izangatik ere, ez ditzagun informazio hauek gutxietsi; gaur egungo gizartean defendatzeko modukoak ez izan arren, orain 150 urteko Gipuzkoan nagusi zen pentsamoldeari buruzko aztarrena ematen baitigute, eta azken batean, hauxe baita aipaturiko obraren helburua.

BIBLIOGRAFÍA

Bosquejo de las antigüedades, gobierno, administración y otras cosas notables de la villa de Tolosa / Pablo de Gorosábel. – 1ª ed. – Tolosa : [Ayuntamiento de Tolosa], 1853 (Imprenta de la Viuda de Mendizabal). – 383 p., XXIX ; 20 cm.

Bosquejo de las antigüedades, gobierno, administración y otras cosas notables de la villa de Tolosa / Pablo de Gorosábel. – 2ª ed., en conmemoración VII centenario fundación Tolosa año 1256. – Cizúrquil : Imprenta de Pedro Arístegui, 1956. – 283 p., XXII ; 21 cm.

Redacción del Código civil de España, esparcido en los diferentes cuerpos del derecho y leyes sueltas de esta Nación / Pablo Gorosabel. - Tolosa : [s.n.], 1832 (Impta. de la Vda. de la Lama).

Lomos de la 1ª edición

(1899-1901)

Código civil de España : Redactado con las disposiciones vigentes de los diferentes cuerpos del derecho y leyes sueltas de este reino publicadas hasta el año de 1845 inclusive... / por D. Pablo Gorosabel... - Nueva ed. ref. y mejorada. - Tolosa : [s.n.], 1846 (En la Imp. de la Vda. de Mendizába). - 351 p

Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipuzcoa : con un apéndice de las cartas-pueblas y otros documentos importantes / por D. Pablo de Gorosabel. - Tolosa : [s.n.], 1862 (Imp. de Pedro Gurruchaga). - 2 h., VI, 734 p., 1 h. ; 24 cm

Examen de los principios del derecho civil español / por Don Pablo Gorosabel Tolosa : [s.n.], 1834 (por Juan Ignacio de Mendizabal). - 3 v. ; 16 cm

Memoria sobre las guerras y tratados de Guipúzcoa con Inglaterra en los siglos XIV y XV : Premiada por las Juntas generales de Villafranca. - Tolosa : [s.n.], 1865 (En la Impr. de la Provincia).

Noticia de las cosas Memorables de Guipúzcoa... / por D. Pablo Gorosabel. - Tolosa : E. López, 1899-1900. - 6 v.